2025-01-28

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE


 Matrikulazio garaia bertan daukagu, eta Barakaldoko 
Hezkuntza Bilguneak eskola publikoaren aldeko apostu 
sendoa adierazi nahi du. Hori dela eta, hainbat barakaldarrek  
Euska Eskola publikoaren aldeko jarrera irmoa agertu nahi izan dute.

 .

           Barakaldoko Hezkutza Bilgunekoen ustez eta gure iritziz ere eskola         publiko eta euskalduna aukera onena da gaur egungo ikasleak               etorkizuneko pertsona euskaldunak, eleanitzak eta gure herrian             integratua lortzeko!. 

       Horregatik guztiagatik matrikula egin eskola publikoan eta D                 ereduan!!

       


2025-01-23

KILIMA ZINEMA



Adi, familiok! Zuen seme-alabekin eta herriko beste familia batzuekin film polit bat euskaraz ikusteko eta, behin ikusita, guztion artean komentatzeko prest? KILIMA ZINEMA tailerrean duzue aukera bikaina!

    - Eguna: urtarrilak 31, ostirala

    - Ordua: 17:30etan.

    - Tokia: "Kilima faktoria" lokala (San Bizente k., 45)

    - 3 urtetik aurrerako seme-alabak dituzten familientzat

    - IZENA EMAN696 19 63 32 (whatsapp) 
                                           euskara@barakaldo.eus 

2025-01-22

ARIZONA ANTZEZLANA BARAKALDO ANTZOKIAN


Datorren larunbatean,urtarrilak-25, 20:00etan antzezlan dibertigarria izango dugu Barakaldo antzokian: ARIZONA.

"Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da.

Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean.

Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain."

SASIBURU ELKARTEko bazkideek prezio erdian ikusteko aukera izango dute gure emailera mezutxo bat bidaliz (sasiburu@gmail.com).Sarrerak deskontuarekin eskatzeko azken eguna urtarrilaren 23a, osteguna 22:00etan.

        

            

    



2025-01-16

PINTXO DASTAKETA SAN BIZENTEKO JAIETAN


 San Bizenteko jaietan laster murgilduko gara. SASIBURU ELKARTEkook azken urteotan legez pintxo dastaketa antolatu dugu BERBALAGUNekoen laguntzaz.


ZER: PINTXO DASTAKETA.

NOIZ: URTARRILAK-24, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 19:00ETAN.

NON: KUKUTZ LOKALEAN ( MARTXOAREN 8KO PLAZA ONDOAN).


             ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2025-01-15

HAZTEN ETA HEZTEN programa.IRAKURKETA tailerra.

 Adi, familiok! Zuen seme-alabekin eta herriko beste familia batzuekin euskaraz jolastu eta interaktuatzeko prest? HAZTEN ETA HEZTEN programan duzue aukera bikain!

Oraindik plaza libreak daude programaren barruan eskaintzen dituzten tailerretan. 

    - 0 - 2 urteko harrak dituzten familientzat - KATAMARKA

    - 3 - 7 urteko harrak dituzten familientzat - KORAPILATZEN

    - 8 - 12 urteko harrak dituzten familientzat - SARETZEN

    - IZENA EMAN: 696 19 63 32 (whatsapp) / euskara@barakaldo.eus 

 Bestalde, zuen seme-alabekin eta herriko beste familia batzuekin euskaraz jolasteko eta, aldi berean, irakurzaletasuna sustatzeko prest? FAKTORIA TXIKIA tailerrean duzue aukera bikaina!

    - Eguna: urtarrilak 24, ostirala

    - Ordua: 17:30h

    - Tokia: "Kilima faktoria" lokala (San Bizente k., 45)

    - 3 - 7 urteko haurrak dituzten familientzat

    - IZENA EMAN696 19 63 32 (whatsapp) / euskara@barakaldo.eus 


2025-01-13

SAN BIZENTEKO JAIAK LAGUNTASUNA ELKARTEAREN ESKUTIK


   Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 17tik 26ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere partehartzea handituko du. Izan ere, 2025ko edizio berri honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko dituzte: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta Folk Session musika saioari berriz ekingo diote. Ez galdu prestatu duten egitarau zabala!!   

                                


2025-01-11

BERTSO AFARIA SAN BIZENTEKO JAIETAN

   

   Laster San Bizenteko jaiak izango ditugu ostera ere, jai horien baitan hainbat jarduera dibertigarri izango ditugu.

   Hasteko, San Bizenteko jai batzordeak eta Kilika bertso eskolak azken hiru hamarkada legez itzelezko BERTSO AFARIA antolatu du.

BERTSOLARIAK: Aner "Euskitze" eta Jon Maia.

Sarrerak dagoeneko salgai ditugu BARAKALDOKO AEK-ko euskaltegian.

                                    ANIMA ZAITEZ!!

2024-12-21

HAZTEN ETA HEZTEN PROGRAMA



 Euskara Zerbitzuak eta Hala Dzipo elkarteak HAZTEN ETA HEZTEN programa eskaintzen dute, familiek seme-alabekin batera eta herriko beste familia batzuekin batera EUSKARAZ jolastu eta interaktuatzeko. 

Adi, familiok! Zuen seme-alabekin eta herriko beste familia batzuekin euskaraz jolastu eta interaktuatzeko prest? HAZTEN ETA HEZTEN programan duzue aukera bikain!

    - 0 - 2 urteko harrak dituzten familientzat - KATAMARKA

    - 3 - 7 urteko harrak dituzten familientzat - KORAPILATZEN

    - 8 - 12 urteko harrak dituzten familientzat - SARETZEN

     

      IZENA EMAN:

    696 19 63 32 (whatsapp) / euskara@barakaldo.eus