Sasiburu Barakaldoko euskaldunon elkartea lehiaketa berri batekin dator. Oraingo honetan Barakaldori eta EHri buruzko azken urteetako gertakari ezberdinen inguruko galdera sorta prestatu dugu. Animatu eta desafio honetan parte hartu!
2023-06-02
"HAMAIKA IKASTEKO JAIOAK GARA" LEHIAKETA
2023-05-15
KAKORRATZ TAILERRA
BERBALAGUNekoek beste tailer dibertigarri bat antolatu dute:
KAKORRATZ TAILERRA
NOIZ: Maiatzaren 17an eta 24an
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.
ANIMA ZAITEZ!!
EMAN IZENA: 678 626 567 📞
2023-05-10
EUSKARAZ GAZTE!! GAZTEENTZAKO BERBALAGUN TALDEAK
Gaztea zara eta euskaraz hitz egin nahi duzu zure aisialdian? Orain aukera aparta daukazu EUSKARAZ GAZTE! Berbalagunen talde bereziekin.
Berbalagun talde horiek zuk bezalako gazteekin harremanetan izango zara..Bertan zuk erabaki dezakezu noiz eta non elkartu giro atseginean.
ANIMA ZAITEZ!!
EMAN IZENA: 678 626 567 📞
2023-05-02
IRAKURZALE KLUBA. AZKEN ETXEA LIBURUA.
Barakaldoko irakurle klubekoen hurrengo hitzorduan Arantxa Urretabizkaiaren azken liburuaz egingo dute berba.
NOIZ: Ekainaren 13an. Arratsaldeko 19:30etatik 21:00ak arte.
NON: KILIMA FAKTORIAN (SAN BIZENTEN).
EMAN IZENA: 678626567 TELEFONOAN
barakaldo@aek.eus
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
2023-04-28
KONTZERTUA ATARI TABERNAKO TERRAZAN (SAN BIZENTEN)
SASIBURU elkartekook beste ikuskizun gozagarri bat antolatu dugu.
22 m2 KONTZERTUA
Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 (Hobeitabimetrokoadro) izeneko hau Naroa Gaintzaren proiektua dugu David Nanclares musikariaren laguntzaz. Elementu gutxirekin bada ere, rock talde on batek asko eman dezakeela erakusten digu.
Bere musika-kutxako onena eskaintzera datoz Naroa eta David. Une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak. Mugaldeko gitarrak, psikodelia eta underground ukituak, milaka sentsazio biltzen dituen kontzertua deskubrituko du entzuleak.
NOIZ: MAIATZAREN 11an,OSTEGUNA, 19:30ean.
NON: ATARI TABERNAKO TERRAZAN (SAN BIZENTEN).
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!
2023-04-18
MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA
Istorio oso bat 20 hitzetan laburbilduta, ausartuko??
- Mezuaren luzera: gehienez 20 hitz + derrigorrezko hitzak
- Derrigorrean sartu beharreko hitzak: “batek daki zergatik”
- Pertsonako, gehienez, 2 mezu
- Bidaltzeko epea: apirilaren 17tik maiatzaren 1era
- Nora bidali: 619 343 987
- Telegram
- Sariak:
- 1. saria: 200 €
- 2. saria: 150 €
- 3. saria: 150
- Kontakizunak “Whatsapp” edo “Telegram” bidezko mezu baten bitartez bidaliko dira ondoko telefono zenbakira: 619 343 987, inolako izen edo identifikazio-daturik adierazi gabe.
- Mikrokontakizunak bidaltzeko epea 2023ko apirilaren 17ko 00:01etik maiatzaren 1eko 23:59ra egongo da zabalik. Epe horretatik kanpo ez da mezurik onartuko.
- MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA
2023-03-29
HOBE IXILIK ANTZEZLANA BARAKALDO ANTZOKIAN
Larunbat honetan, apirilaren 1a, Itziar Ituño eta Ramon Aguirre izango dira protagonistak Barakaldo Antzokian,Txalo Produkzioak taldearen Hobe Ixilik! antzezlanarekin.
Hobe Ixilik! esan dezakegunaren edo esan ezin dezakegunaren mugei buruzko komedia da, Salome Lelouch
antzerkigile frantziarrak idatzia.
Familiako sekretuak, eguneroko kontuak, galdera existentzialak... batzuetan hobe da isiltzea?
NOIZ: APIRILAREN 1ean, larunbatean, 20:00etan.
NON: BARAKALDO ANTZOKIAN. (Elkano, 4 ). 944 780 600
Argibide gehiago: www.teatrobarakaldo.com
2023-03-27
ZINE FORUM TALDEA BARAKALDON
Berbalagunekoek beste jarduera bat antolatu dute:
ZINE FORUM TALDEA.
Ekimen hau astearteetan izango da bihar geroztik.Biharko saioan IRATI filma izango dugu mintzagai.
NON: KILIMA FAKTORIAN (SAN BIZENTE KALEA 45).
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!
.jpg)
.jpg)
.jpg)





