Barakaldoko udalak K aldizkariaren 2. zenbakia atera berri du abenduan eta bertan Txeru García Izagirrek Barakaldoko mugimendu euskaltzaleei buruz idatzitako artikulu interesgarria aurki dezakegu. 21 orrialdetan hainbat izen, leku eta talde aipatzeaz gain, 1960-70 eta 1970-80 hamarkadetako argazki ere aurkituko dituzu.
Udalak aldizkariaren 700 ale argitaratuko ditu eta 10 eurotan jarriko dira salgai kiosko, liburu-denda eta Errekatxoko Luis Choya Almaraz zentroan. Zure ale aurkitzen ez baduzu edo zuzenean Txeruren lana irakurri nahi baduzu, hementxe duzu:
Sasiburutik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Txeruri gure historia biltzeko egin duen lan bikainagatik. Eskerrik asko!
2015-12-10
2015-12-06
2015eko Euskararen Ginkanako memoria
Aurtengo Euskararen Ginkana
amaitu da eta ekitaldi honetarako prestatu dugun material guztia argitara ematen dugu. Baita jokalariek lortutako emaitzak ere (azken orrialdean):
Ginkanan zenbat jokalari zeuden jakin nahi duzu?
Eta besteak zein probara arte heldu ziren?
Eta zubia hartu ote duten?
Eta txanponik erabili duten?
Eta zein bide aukeratu ote zuten?
Ginkanako proba guztiak eta beraien erantzunak kuxkuxeatu nahi duzu?
Antzeko ginkana bat prestatzeko inspirazio bila zabiltza?
Euskararen Ginkanako memoria ikuskatu ezazu ea zure jakin-mina asetzen duzun :-)

2015-11-30
EUSKARAREN EGUNA BEURKO BAGATZAN
Beurko Bagatzako jai batzordekoek ere euskararen eguna behar bezala ospatu gura dute, eta zenbait ekintza antolatu dute datorren ostegunerako:
- "ROBOTS" pelikula umeentzat Ibarrakaldun arratsaldeko 18:00etan.
- FOTOKOLA izeneko jarduera, "Euskarak 365 egun"kanpainaren barruan.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
2015-11-27
ERABILI, BIZI, ERABIZI
Erabili , bizi, erabizi
Euskaltzaleon TOPAGUNEko mezua
Euskaltzaleon TOPAGUNEko mezua
Erabizitzea da hitz egin, berba egin, solastu, mintzatzea etxetik plazara eta plazatik etxera eraman eta ekartzea
sentitzen dudana eta sentitzen dudan moduan esatea
Erabizitzea da sentitu, pentsatu, ekitea; batez ere, egitea
eta maite zaitut, gorroto haut, tximeleta, astazakil, kikara edo maleruski esatea xedapen gehigarri bat idatzi eta emendakina aurkeztea
alkateari euskaraz hitz egitea, eta alkateak guri euskaraz mintzatzea
Erabizitzea da iratzargailuko irratian “egun on, goizeko zazpiak dira” entzutea
bonjour, buenos días, Diam nga fanan, good morning, bos días, bon día, Allin p'unchay,... bati “egun on zuri ere” erantzutea
“nire bilobarekin hitz egiteko praktikatzen ari naiz” azaltzea nahi izan, izan, ekitea
Erabizitzea da elkartzea, batzea, biltzea, topatzea eta batera ekitea
mintzalagun, berbalagun, solaslagun, mintzakide, solaskide, bidelagun edo bidelari izatea
“arratsalde on, kafesne bat nahi nuke” eskatzea
eta dutxan “loretxoa” edo “hil da jainkoa” abestea
Erabizitzea da “ikasten ari naiz, hitz egin poliki, mesedez” esatea akatsekin (akatzekin edo akatxekin edo falloekin) bada ere, aritzea
egitea, eragitea, ahalegintzea, saiatzea; lotsarik gabe, beldur barik, konplexurik gabe ausartzea
eta saiatzen denari “lasai, ondo ari zara”, “animo, bai, ulertzen da”, “zorionak, asko aurreratu duzu” esatea
Erabizitzea da herriko toki-aldizkaria irakurtzea, agerkari digitalean idaztea twiterren txio batean #hitzmoloia aukeratzea, wikipedian artikulu bat idaztea
eta .eus domeinua erabiltzea
Erabizitzea da plazara irten eta kalea gure egitea
herriko euskaltzaleekin batera antolatu eta herri euskalduna eraikitzea
Erabizitzea da aldarrikatzea, sentsibilizatzea, eraikitzea, gozatzea, jolastea, motibatzea, kexatzea, txalotzea, arduraz jokatzea, adostea,...
Erabizitzea da 365 egunetan -dun, -zale, -gile izatea; euskaldun, euskaltzale, eragile izatea
Bestalde, Abenduaren 2an, Sasiburuk "Erdaldun berriaren kluba"
bakarrizketa antolatu du,arratsaldeko 19:30ean, San Bizenteko kultur
etxean eta antzezlana bukatu eta batera, 20:30ak aldera,
bertaratutakoekin Euskararen Ginkanaren sari banaketa egitea bururatu
zaigu. Gero, bertatik gertu dagoen Vieja Banda tabernara joango gara eta
han jokoaren inguruko gorabeherei buruz hitz egiteko parada izango
dugu.
NOIZ? Abenduaren 2an (asteazkena), 19:30ean bakarrizketa eta 20:30ean sari-banaketa
NON? San Bizenteko kultur etxean (Clara Campoamor)
NORTZUK? Ginkanako antolatzaileak, jokalariak, lagunak...
ZER? Antzezlana + sari banaketa + Vieja Bandara
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! ONDO PASATUKO DUGU ETA!
2015-11-26
Euskarak 365 egun
Datorren astean euskararen eguna dela eta, geure hizkuntzaren aldeko jarduerak nahiz euskarazko ekintza ugari datoz.Esaterako, Ibarrakaldu elkarteak bihar bertso saio ederra antolatu du beren "Herrien arteko XIX. folklore jaialdia"n antolatu duten ekimenen artean.
Bestalde, SASIBURU elkarteak eta Udaleko Euskara zerbitzuak ondoko hauek ere:
- "Amertsen bila " erakusketa.
- "Erdaldun berrien kluba" antzezlana.
- "Euskararen ginkana"ren sari banaketa.
- Bertso saioa: Andoni Egaña, Idoia Anzorandia, Asier Alcedo.
- "Nortasuna" kontzertua.
- Euskararen disko festa (haurrentzat).
- Jarduera hauez gain, Hizkuntza Eskolak eta Beurko Bagatza jai batzordekoek ekintza gehiago antolatu dute, haien berri laster emango dizuegu.
2015-11-22
"ERDALDUNBERRIEN KLUBA" ANTZEZLANA
SASIBURU elkartekook beste antzezlan dibertigarria antolatu dugu euskararen eguneko bezperan:
"ERDALDUNBERRIEN KLUBA" ANTZEZLANA
Irantzuren Klubean gutxi dira. Lau Katu. Eta sekula
ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik
egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik?
Irantzuren kluba, erdaldunberrien kluba delako eta erdaldunberri gehienek ez
dakite erdaldunberriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldunberria izatea?
NOIZ: ABENDUAREN 2AN, ASTEAZKENA, ARRATSALDEKO 19:30EAN
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (CLARA CAMPOAMOR).
2015-11-02
"URTAROAK VIVALDIREN BEGIETATIK " UMEENTZAKO ANTZEZLANA
SASIBURU elkartekoek umeentzako antzezlan bat antolatu dugu datorren asterako.
Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika lanean oinarritutako antzezlana aurkezten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko antzezlan bat aurkezten dizuegu. Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren arteko uztardura egiten dugu antzezlan honetan, haurren ilusioa eta irudimena zabaldu nahian.
Izan ere, urtaro bakoitzaren agerpena eta ezaugarriak azalduko dira, beti ere, argi beltzaren teknika erabiliz. Antzezteko teknika hau ez dago oso zabalduta Euskal Herrian zehar, baina aldiz, oso aproposa da haurrentzat, berari esker bi gauza ulertzera, identifikatzera eta sentitzera heldu ahal direlako: alde batetik, interpretatzeko era berezi eta original bat argi beltzaren bidez. Eta bestetik, musika klasikoak ematen dizkigun aukerak gure barnerarino sartzeko eta sentitzeko.
ZER: VIVALDIREN "LAU URTAROAK" UMEENTZAKO ANTZEZLANA
NOIZ: AZAROAK-11, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.

2015-10-27
ZUBEROAKO EPERRA IKASTOLAREN ALDE
Barakaldoko LAGUNTASUNA dantza elkarteko lagunek ostera ere euskararen aldeko ekimen baten berri eman digute:
Zuberoako Sohütako "Eperra" ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak.Prezioa 40 eurokoa da.
Otarraren edukia hauxe da: •Ardi gazta (900 gr) •Eztia (500gr) •Ahate gibela (125 gr) •Bixkotx poltxa bat “artisanala” (200 gr).
Otarreak erosteko:
Abenduaren 07a baino lehen sartu behar da dirua (40 €) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Laboral kutxa - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
Otarreak jasotzeko: Abenduaren 12an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte.
Eraman ordainketaren egiaztagiria.
Informazio gehiago:
Tf. 629455570
LAGUNTASUNA - BARAKALDO lagun@laguntasuna.eus

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)