Barakaldoko antzokian Mikel Urdangarin euskal abeslaria entzuteko aukera izango dugu ostiral honetan , maiatzak-17, gaueko 20:30etan.Bertara hurbilduz gero bere azken diskoaren aurkezpena izango duzue entzungai.hementxe duzue artistaren hitz batzuk disko berri honi buruz. "Azula zen nire kolorerik gustokoena nerabezaroan. Besterik ez zen. Ondo sentiarazten ninduen, lasai. Ziurtasuna ematen zidan. Ez da gutzi nerabezaroa bezain garai ezengonkorretan.
"Azula" lan intimoa da. Oso barnekoa eta oso gertukoa. Saiatu naiz, hala ere, idazterakoan distantzia bat hartzen, nigandik urruntzen. Saiatu naiz berekoikerian ez erortzen, istorioak, nolabait ere, unbertsalizatzen. Eta, beti ere, identifikazioa lortzera bidean.. "
Sasiburu elkartekoek beste zenbait jarduera antolatu dugu BARRETERAPIA tailerra eta DENBORAREN KORAPILOAK antzezlanak besteak beste.Oraingo honetan Mikel Martinezen antzezlan honi buruz arituko gatzaizkizue:
Stanislaw Lem-en idazlan baten egokipena Mikel Martinez-ek “kontatua”:
Ion Tichy pilotu intergalaktiko berezi xamarrak, zurrunbilo grabitazional bat zeharkatu du bere bidai luze eta bakarti horietako batean. Horrek errealitatea bikoiztu du, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatuz. Honen ondorioz istilu harri-barregarri batzuk sortuko dira zenbait egunetako Tichyren NI-ren artean.
Beraz, aukera paregabea duzue euskaraz tarte dibertigarria pasatzeko datorren maiatzaren 9an, osteguna, arratsaldeko 7,30etan Clara Campoamor kultur etxean (San Bizenten).
Ostegun honetan, apirilak 11, Barakaldoko antzokian euskal musika talde ezagunetariko bat ikusi eta entzun dezakegu. Oskorrikideek musika taldearen hastapenetik hainbat eta hainbat kanta berri ondu zituzten Arestirekin elkar-lanean, beti ere Arestiren aldartez eta umorez, 1975ean Gabriel zendu arte.Poetaren heriotzaz geroztik, harekiko lanak hainbat diskotan plazaratu ziren, plazaratu ere
zabuka zebiltzan zirkunstantzia eta zentsuraren arabera, noski; horrela
bada, 1975eko bukaera aldera eta 76eko erdialdera argitaratu
singleetan, edo 1976 bereko amaieran editatu zen “Gabriel Arestiren
oroimenez” delakoan. 1977ko “Mosen Bernat Etxepare, 1545” hartan; 1979ko
“Oskorri” izen soilezko orduko LP bikoitzean munduratuak; eta azkenik,
zentsurak luzaz reteniturik geroratuak baina, 1981ean “… eta Oskorri
sortu zen” titulupean bildu zirenak. 30 urte luze pasata, Oskorri iturburuetara itzuli da, hainbat jarraitzaileren pozerako.
SASIBURU ELKARTEAK BESTE EKITALDI BAT ANTOLATU DUGU DATORREN MARTXOAREN 14AN,OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30ETAN TOPAGUNE EUSKARA ELKARTEEN FEDERAKUNDEAREN ELKARLANEAN.