2013-02-08
Emaztegaiaren semea antzezlana
DATORREN OTSAILAREN 22AN, OSTIRALA, GAUEKO 20:30ETAN EUSKARAZKO BESTE KOMEDIA DIBERTIGARRI BAT ANTOLATU DUTE BARAKALDOKO ANTZOKIAN:
EMAZTEGAIAREN SEMEA
Emaztegaiaren semea komedia handi egiten duten istorio horietakoa da eta horren arrazoia hauxe da: eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da.
Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa…
Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak, emozio bi horiez berdin gozaraziz. Azken batean, bizitzaren beraren pasarteak eszenan. Gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.
INFORMAZIO GEHIAGO HEMENTXE DUZUE:
http://www.teatrobarakaldo.com
2013-02-07
INAUTERIAK BEURKO-BAGATZAN IBARRAKALDUREN ESKUTIK
IBARRAKALDU elkarteko lagunek beste jarduera interesgarria antolatu dute BEURKO-BAGATZAN.
Datorren
otsailaren 16an, larunbata, Ibarra-kaldu Elkarteak berriro ere hartuko ditu
Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleak Euskal Herriko inauteriak
ezagutarazteko. Aurten, INUDE ETA ARTZAIEN KONPARTSA erakutsiko dugu. Aurrekoak
ez bezala, hiriko inauteria dugu hau, Donostiakoa, hain zuzen ere. Hala ere,
gaur egun, Donostiaren inguruetara zabaldu eta hango herri askotan ere ematen
da: Irun, Hondarribia, Pasaia, Errenteria.
Aurreneko
aldiz, Donostian bertan plazaratu zen, 1885ean. Ezin aipatu gabe utzi Raimundo
Sarriegik berariaz sortu zuela konpartsari laguntzen dion musika,
konpositorearen heriotzaren mendeurrena aurten betetzen denean. Kandelaria
Egunean antzesten zen, otsailaren 2an, baina 1912an jai-eguna lan-egun
bihurtzean, eta ondorengo urte gorabeheratsuetako inguruabarrengatik, ia
galtzera iritsi zen, unea-uneko salbuespen batzuekin, baina. Hala ere, 1977.
urtean, KRESALA elkarteak berpiztu egin zuen, eta horri esker, hortxe dugu
berriro ere kaleetan arnasa eta indarrak berriturik.
Inude
eta artzaien egunak gogora ekarri nahi dizkigu inudeen eta aztzainen arteko
gorteiatzeak, artzainak hirira jaisten ziren egunetan. Pertsonaia bi horiekin
batera, badira beste batzuk ere konpartsan, XIX. mendeko Donostiako gizartearen
isla. Azpimarratzekoak dira Alkatea eta Udal Idazkaria, Apaiza eta Gotzaina,
Medikua eta Erizainak. Hala ere, pertsonaia gehiagoko ere ematen diote kolorea
konpartsari: hala hirira jaitsi diren baserritarrak eta hiriko burgesiako
bikoteak dotore jantzirik, nola barkillo, puxika, piruleta eta ogi saltzaileak
ere, eta ahaztu barik garai hartako argazkilaria, margolaria, algoazila,
suhiltzaileak, kale-garbitzaileak, kedar-kentzaileak, alargunak
dolu-jantzietan, etab.
Emankizuna
Santa Teresa plazan izango da, otsailaren 16an, 18:00etan.
Bestalde, otsailaren 17an herri-azoka eta umeentzako gaztelu puzgarria antolatu dute goizez.
ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU EKITALDI HAUETAN!!
2013-02-02
MATRIKULA EZAZU D EREDUAN
Euskara elkarteen TOPAGUNEAk beste erakunde eta elkarte euskaltzaleen artean D ereduaren aldeko jarrera argia agertu du, geure elkarteak ere bat egiten du eredu horren alde.
Hementxe duzue ondoko helbide honetan aurki dezakezun artikuluaren pasarte bat.
http://www.topagunea.org/berriak/55
D eredua, aukera ekologikoa
Arrazoi asko daude, dudarik gabe, euskarazko irakaskuntzaren alde egiteko. Horietako garrantzitsu bat da mundu ekologikoagoaren aldeko apustu bat dela. Ekologia ez da bakarrik inguruneaz arduratzea; aitzitik, hizkuntza eta kultura aniztasuna zaintzea ere bada. Ekologia hurbilenaren eta aldi berean globalaren alde egitea da. Muturreko egoera batean, adibidez, berdin jokatzen badugu eta okertzen bagara, huts egitea orokorra izango da. Aldizkako aukerak ezinbestekoak dira. Hizkuntzak zaintzea lagungarria da, zalantzarik gabe, herrien arteko elkarrizketa eta bakea ahalbideratzeko. Horixe egiten duzu zure seme-alaba euskarazko ereduan matrikulatzen duzunean.Euskararekin bere kultura eta afektibitate inguruari lotzen diozu. Eta munduari, berriz. D ereduan egoki eta nahikotasunez ikasiko dituen beste bi hizkuntzekin, ingelera eta gaztelerarekin alegia, eta hautazko beste horiekin (frantsesa, alemanera…).
D eredua hizkuntza-aniztasunerako atea
Euskarazko irakaskuntza komunitate honetan aitzindaria izan da beste hizkuntzen ikasketa txertatzeko orduan. Orain ziurtatu dezakegu D ereduak zure seme-alabari hizkuntza-ingurune anitzean moldatzeko gaitasuna ematen diola txikia denetik. Izanere, euskara hizkuntza bizia eta arrunta da gure inguruan, eta hori oso lagungarria izaten da etorkizunean beste hizkuntzak ikastea naturalagoa gerta dakioken.
2013-01-18
Korrika 18ren aldeko argazki erraldoia
AEKko lagunek jarduera polita antolatu dute igande honetan, (urtarrilak 20)
Korrika 18ren aldeko ekintza Barakaldoko San Bizente auzoan:
ARGAZKI ERRALDOIA!!!
Helburua ahalik eta euskaltzale gehien elkartzea da, guztion artean Korrikari bultzada emateko eta irudi ederra ateratzeko.
Anima zaitezte eta hurbildu igandean eguerdiko 14:00etan San Bizenteko parkera!
EMAN EUSKARA ELKARRI!!!!!
2013-01-15
KILIKA BERTSO ESKOLA ETA SASIBURU ELKARTEKOEK AURTEN ERE BERTSO AFARIA ANTOLATU DUGU SAN BIZENTEKO JAIETAN.
BERTSO SAIO HONETAN GORKA OSTOLAZA, POTXIS, ETA JONE URIA BERTSOLARIAK IZANGO DITUGU.
AFARIA GETARIA TABERNAN IZANGO DA,
NOIZ: URTARRILAREN 25EAN (OSTIRALA).GAUEKO 22:00ETAN
SARRERAK AEK-KO EUSKALTEGIAN EROS DITZAKEZUE. (20 EURO).
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI, PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!!
2013-01-14
TXOTXONGILO TAILERRA
Laster San Bizenteko jaiak hasiko dira, eta SASIBURU elkartekoek geure ekarpena ere egin dugu zenbait jardueretan. Horietako bat umeei zuzenduriko ekintza da:
TXOTXONGILO TAILLERRA.
NOIZ: URTARRILAK-21, ARRATSALDEKO 17:30ETAN
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA
TXOTXONGILO TAILLERRA.
NOIZ: URTARRILAK-21, ARRATSALDEKO 17:30ETAN
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA
2012-12-31
Urtarrileko euskal agenda
Hementxe duzue Ezkerraldeko urtarrileko euskal agenda, jarduera hauetaz gain San Bizenteko jaietan euskarazko ekitaldi gehiago izango dugu.Berauen berri geure webgune honetan laster emango dizuegu.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



.jpg)



