2011-11-23

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Laster izango dugu euskararen nazioarteko eguna  eta  Barakaldon hainbat euskarazko jarduera antolatu dira hurrengo egunetarako.
Gogan hartu Bihar bertan, azaroak-24, XENTIMORIK GABE antzezlana antolatu dugu SASIBURU elkartekoek San Bizenteko kultur etxean 19:30etan



Bestalde, hizkuntza eskolan pare bat ekintza interesgarri antolatu dituzte:
HITZALDIA:
"GURE HIZKUNTZA ....GURE ELlKADURA ... GURE
MUNDUA ... "
BARAKALDOKO HIZKUNTZ ESKOLAN
Asteazkenean, AZAROAk 30
Arratsaldeko 16:00etan
 
BERTSO SAIOA
BARAKALDOKO Hizkuntz Eskolako
ARETO NAGUSIAN XabierEnbeitak gidatuta
Bertsolariak: Ibon Ajuria, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita.
NOIZ: Abenduaren 1ean l8:l5ean
Euskaldunontzat ateak beti zabalik.

Azkenik, SASIBURU elkarteak BUAH TXABAL antzezlana ekarriko dugu. 2011ko abenduaren 2a, arratsaldeko 19:00etan. GAZTE BULEGOAn.

2011-11-19

Hostoak Barakaldoko antzokian



Asteburu honetarako pare bat proposamen ekartzen dizkizuegu:
Bihar, azaroak-20, Barakaldoko antzokian arratsaldeko 19:00etan  HOSTOKi zeneko ekitaldi ederra izango dugu AMAREN ALABAK, KUKAI eta OREKA TX taldeen eskutik.

Bestetik, Bilboko zinema aretoetan GARTXOT izeneko filma izango dugu ikugai.
Animaziozko pelikula berezia estreinatuko dute aste honetan: "Gartxot". Arturo Campion idazle nafarrak utzitako koblakariaren istorioa dugu. Film hau euskaraz dago egina eta azpitituluak erdaraz dituela ikusi ahal izango dugu.
Bestalde,    Benito Lertxundiren musika eta Asisko Urmenetaren marrazkiak besteak beste dituela esan behar dugu.

ONDO PASA.

2011-11-16

Berbazinema::"80 egunean" filma


Bihar azaroaren 17, osteguna, euskal zinemaz gozatzeko beste aukera bat izango dugu Barakaldon.

 ZER:   "80 egunean"  filma

 NON: San Bizenteko kultur etxean,


 NOIZ:  AZAROAK17, arratsaldeko 19:00etan.

 Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezustekoa, ondoko gaioa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzeetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte.

Informazio gehiago: http://www.80egunean.com


















2011-11-14

XENTIMORIK GABE ANTZEZLANA

SASIBURU elkartekoek ekintza dibertigarria bat antolatu dugu datorren asteko ostegunerako, azaroaren 24an, San Bizenteko kultur etxean.

ZER: XENTIMORIK GABE antzezlana.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
NOIZ: AZAROAK-24, OSTEGUNA, 19:30AN.

Sarrera: DOAN

HATOR ETA ONDO PASA EUSKARAZ!!

2011-11-11

Bertsolari filma antzokian

Barakaldoko antzokian Bertsolari izeneko filma ikusteko aukera izango dugu azaroaren 29an, gaueko 20:00etan.Asier Altunaren gidoipean eta zuzendaritzapean egindako lana da Bertsolari.Orain artean ikusi duten euskaltzale eta bertsozale gehienen ahotan oso kritika ona entzun ahali zan dugu.Beraz, anima zaitezte eta hurreratu ikustera.
Bestalde, asteburu honetan 'Bi anai' filma aurkeztuko dute Bilboko zine-aretoetan. Imanol Rayo Iruñeko zuzendariaren lehenengo lana da, eta Bernardo Atxaga idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.

2011-11-08

TXAN magoa, mintza praktika eta erromeria





 Gazte asanbladakoek mintza praktika tailerra antolatu duten azaroaren 11an San Bizenteko parkean gaueko 20:00etan.

Bestalde,  "BARAKALDO ERROMERIAN 2011" Programaren barruan, Laguntasuna Taldeak antolatuta, Erromeria bat ospatuko dute Barakaldon: Azaroak 12, larunbata,20:00etan

 Azkenik, azaroaren  27an Barakaldo Antzokira hurreratzen diren umeek Txan mago ezagunaren Ezer ez da dirudiena ikuskizun barriaz gozetako aukerea eukiko dute Topagunea eta Bizkaiko aldundiaren eskutik.

2011-11-07

AUTOMOBILEN GIDATZE EKONOMIKOAZ IKASTAROA


Gazte bulegokoek euskarazko ikastaro interesgarria antolatu du krisi ekonomiko garaiotan:

Automobilen gidatze ekonomikoaz ikastaroa
 

DOAN

Zer beharko dozu izena emateko?

Euskalduna izatea
18-30 urte
         Gidatzeko baimena (indarrrean)


Noiz?

ABENDUAK 3
(Euskararen Eguna)

LARUNBATA
10:00-14:00
Lekua:
Gazte Bulegoan
San Juan 17

2011-11-05

Laguntasuna Sohutako ikastolaren alde



Laguntasuna elkartekoek SohĂĽtako Ikastolakoen laguntza mezu hau helduarazi digute:
"Aurten, SohĂĽtako Ikastolaren handitzeko obrak aintzinatu dira. Finantzamendu eskasarengatik, parte bat bakarrik bururatu dugu, beste parte bat geroko utziz. eskolaren ibilmoldea aldiz, osorik burrasoen gain gelditzen da. Berriro ere zuen laguntza eskatzen dizuegu."


Otarreak jasotzeko argibideak:

Moskinak erosteko:Azaroaren 27a baino lehen sartu behar da dirua (37,-€) 3035 0157 24 1571020400 kontuan  (LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
Otarreak jasotzeko: Abenduaren 17an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: Tf. 629455570

Anima zaitez eta lagundu ezazu Gabonetako otzara erosten. Zuberoan nahiz Barakaldon euskaraz aurrera!!