2011-05-30

Euskal eskola publikoaren jaia

Hurrengo igandean, 2011ko ekainaren 5ean, Bilboko Arenalean ospatuko da Euskal eskola publikoaren jaia  Aurtengo leloa oso sinplea izango da: "Euskal Eskola Publikoaren Jaia: 20 urte".

2011-05-27

Ibilaldia Ondarrun

1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. 2011n Ondarroako eta Lekeitioko Ikastolek antolatuko dute Ibilaldia. 2011ko maiatzaren 29an Ondarroan dugu zita.

2011-05-25

"Aukera Gazteak" filma

Barakaldoko Gazte Bulegokoek beste euskarazko ekitaldi bat antolatu dute.
NOIZ: Maiatzak 29an, igandea, 
NON :Gazte Bulegoan.

ZINEMA EUSKERAZ
"Aukera Gazteak"                                             
Ordua: 17:30

Film  honetan espetxera  joan nahi ez duten zenbait gazteren kasuak azaltzen ditu. Hauek auzolan bat egin behar dute kartzela ekiditzeko. Beraz, orientatzaile baten pausoak jarraitu beharko dituzte. Auzolan honetan zenbait gauzaz jabetuko dira: maitasunaren garrantziaz, lagunak izatearen garrantziaz...

2011-05-19

Elikagaien manipulatzaile ikastaroa

Elikagaien manipulatzaile ikastaroa

Barakaldoko Gazte Bulegoak ikastaro interesgarria antolatu du 18 urtetik 30erako gazteentzat.


Jarduera hau maiatzaren 28an egingo da Gazte Bulegoan.

Informazio gehiago nahi izatekotan deitu telefono honetara: 94-478-95-96

2011-05-18

Mintza eguna

Datorren ekainaren 4an  Mintza Eguna ospatuko da Elizondon. Ezkerraldeko berbalagunek autobusa antolatzeko asmoa dauka. Anima zaitezte!!

2011-05-12

Fieltro tailerra



Ezkerraldeko berbalagunek jarduera interesgarria antolatu dute datorren asterako: FIELTRO TAILERRA.

Interesaturik egotekotan izena eman beharko duzue Barakaldoko AEKn ahalik eta lasterren plaza mugatuak baitira.

2011-04-13

Maitatu, ikasi, ari...

Kaixo Lagunak:

korrika badator. Eta nola ez gure herritik ere pasako da. Eta nola ez Beurko-Bagatzatik ere . Lekukoa auzoko eskola eta elkarteen artean erosten dugu urtero. Beurko-Bagatzako Jai batzordea, Sasiburu, Ibarra-kaldu Ibaibe eta Beurko institutuak besteak beste.

Barakaldon Korrika 16:30etan sartuko da eta auzotik gure abiaduraren arabera pasako da, beraz animatu parte hartzen.


HITZORDUA

16:30etan Carrefourretik sartuko da korrika

16:30etan BAGATZAKO PLAZAN Lotuko gara danak.


Bestalde, 17. Korrika igandean, apirilak 17, iritsiko da Donostiara. Bertan egingo den  jai politan zuek ere parte hartu nahi baduzue, autobusez joateko aukera daukazue.
Izena eman Sestao edo Barakaldoko AEK euskaltegietan.
 

Autobusaren prezioa: 10€
 


MAITATU, IKASI, ARI.... EUSKALKARI!!!!





2011-04-07

KORRIKA 17 BARAKALDON

Apirilaren 7an, 17. Korrikak bere ibildeari ekingo dio. Trebiñutik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean eta, Euskal Herri oso zeharkatuta, apirilaren 17an Donostiara helduko da.Gure eskualdetik datorren ostiralean, apirilak 15, pasatuko da. Baina hori baino lehenago hainbat jarduera antolatu dugu Laguntasuna, AEK,  Bertso Eskola, San Bizenteko Jai Batzordeak eta Sasiburu elkarteek.Kartel honetan ikus ditzakezue antolaturiko jarduerak.
MAITATU, IKASI ARI... KORRIKA 17