2009-05-10
2009-05-07
EKAINEAN DONE JAKUE BIDEA BIZIKLETAZ!

Adi lagunok!!
Ekainaren 13 eta 14ean Egizu Getxo Euskaldun euskara elkarteak asteburu pasa antolatu du Araba aldera; bertan bizikleta ibilaldia egingo dute, Done Jakue bideari dagokion tartea hain zuzen ere.
Asteburuak 40 euro balio du ( berbalagunentzako) eta 50 berbalagun ez direnentzako. Manteinua eta furgoneta barne daude baina informazio osagarria Egizuko lagunen blogean jaso dezakezue. Besterik ez, anima zaitezte asteburu ederraz disfrutatzen. Izerdi pittin bat botako dugu, ez gehiegi ordea!
MAIATZAREN 20AN NOMADAK TX BARAKALDON

Hurrengo maiatzaren 20an, arratsaldeko 19.30ean San Bizenteko kultur etxean Nomadak TX bikote txalapartaria gurekin izango da; hitzaldia eman eta dokumentala jarriko dute.
Gure aldetik, esan beharra daukagu aukera paregabea duzuela kalitatezko emanaldi bat euskaraz ikusteko. Anima zaitezte beraz, eta bertan egongo gara.
BERBA LAGUNEN MENDI IRTEERA ARATZ MENDIRA
2009-02-17
Martxoan antzezlana Barakaldon

Kaixo lagunok!!
Bueno, udaberriaren bueltan gara...poliki poliki, egunak luzeagoak dira eta gauza berriak egiteko gogoa piztuz doa...
Bada, KORRIKA datorkigun hilabeteari ongi etorria emateko asmoz, martxoaren 3an "Ogiyik karri etzun semia" antzezlana programatu dugu.
Data: Martxoa 3, asteartea.
Ordua: Iluntzeko 20:00etan.
Lekua: San Bizenteko Kultur Etxea
Besterik ez, lagunei esan eta hurbildu zaitezte!!!
Izan ontsa!
SASIBURU, Barakaldoko euskaldunon elkartea
2009-01-21
ADAXKAK: urtarrila eta otsaileko programazioa

Urtarrila bukatzear badago ere, ADAXKAK taldeak poltsiko bete ekintza dakartza azken egunotarako.
Horietako batzuk San Bizenteko jaien barruan kokaturik daude, hala nola:
Urtarrilaren 24 eta 25ean San Bizenten egongo dira umeentzako jarduerak eta jolasak egiten.
Urtarrilaren 31n Natura Errespetatu jarduera egingo dute Ibarrakaldun, Bagatzan. Gogoratu aldaketarik ezean jarduerok larunbatero burutzen direla, arratsaldeko 6etatik 8etara.
2009-01-09
III Pintxo Dastaketa
Hirugarren urtez Sasiburuk Berba lagun edo berbarakako lagunei zuzenduriko pintxo dastaketa programatu du hurrengo urtarrilaren 20rako, asteartea. Euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu zatoz San Bizenteko plazara arratsaldeko 19:30ean. Bertan pintxo gozoak dastatu ahal izango dituzu Barakaldoko beste euskaldunekin batera.
Bertso bazkaria San Bizenteko jaietan
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

