2009-02-17

Martxoan antzezlana Barakaldon


Kaixo lagunok!!

Bueno, udaberriaren bueltan gara...poliki poliki, egunak luzeagoak dira eta gauza berriak egiteko gogoa piztuz doa...

Bada, KORRIKA datorkigun hilabeteari ongi etorria emateko asmoz, martxoaren 3an "Ogiyik karri etzun semia" antzezlana programatu dugu.

Data: Martxoa 3, asteartea.
Ordua: Iluntzeko 20:00etan.
Lekua: San Bizenteko Kultur Etxea

Besterik ez, lagunei esan eta hurbildu zaitezte!!!

Izan ontsa!

SASIBURU, Barakaldoko euskaldunon elkartea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat