Barakaldoko Berbalagun egitasmoak ikasturte amaierako jaia antolatu du, euskararen inguruan sortutako komunitatea elkartu eta ospatzeko. Hitzordua ekainaren 26an, ostiralean, izango da, 19:30etik 21:30era, AEKren egoitzan.
Urtean zehar Berbalagunek aukera eskaintzen du euskara erabiltzeko, hizkuntza-ohiturak indartzeko eta harreman berriak sortzeko. Jai hau, hain zuzen ere, egitasmo horren emaitza eta ospakizuna izango da: euskaraz bizitzeko eta partekatzeko gune irekia, hurbila eta atsegina.
Ekitaldian musika, janaria, edaria eta hainbat sorpresa izango dira. Baina, batez ere, euskararen inguruan elkartzeko eta une atseginak partekatzeko aukera izango da. Berbalaguneko partaideak ez ezik, euskararekiko interesa duen edozein lagun ere gonbidatuta dago.
Animatu eta etorri ikasturtea giro onean agurtzera.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: 678 626 567
Euskara zu zara! Zatoz eta gozatu euskaraz!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina