Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Euskal Herri osoan.Hori dela eta, zenbait jarduera antolatu dute Barakaldoko hainbat eragilek.Hasteko, Udaleko Euskara Zerbitzukoek jai aparta antolatu dute Barakaldoko gazteekin batera Euskararen eguna ospatzeko.
Euskararen Astea - Herriko Jaia: pintxadak, raperoak, musika zuzenean… eta askoz gehiago!
- NOIZ: Abenduak 4, asteazkena,16:30etik 20:30era.
- NON: Herriko Plazan (euria badago, Lasesarreko frontoian).
Bestalde, Bertsolaritza gustuko duzue? Hala bada, zer iruditzen zaizue bertsolaritzaren mundu miresgarriaz gozatzen bagara?
Barakaldoko Hizkuntza Eskolak aukera hori eskainiko digu Euskararen Nazioarteko Egunean!
- Abenduak 3 (asteartea)
- 17:00etan
- Barakaldoko Hizkuntza Eskolako areto nagusia
- Bertsolariak:
- Oihana Bartra
- Arkaitz Estiballes
- Gai-jartzailea: Asier Alcedo
ANIMA ZAITEZ!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina