2023-10-31

Larunbatean, euskara defendatu! Barakaldarrak Bilbora!

Larunbat honetan, azaroak 4, 17:00etan, Euskalduna jauregitik abiatuta, euskarak pairatu dituen erasoen aurkako aldarria eramango dugu Bilboko kaleetara. Barakaldoko hainbat elkartek, gainera, hala adierazi dute manifestaziora atxikituz; honako hauek dira ekimenari sostengua adierazi diotenak:

Euskal Herria Bildu, Barakaldo Salam, Laguntasuna dantza taldea, Barakaldoko Euskara Zerbitzua, Barakaldoko AEK, Sasiburu euskara elkartea, Barakaldokoko Lanbide Heziketako normalkuntza batzordea, Hala Dzipo musika eskola, Ainara Aisi Taldea, Beurko Institutua, Jolindarrak kultur elkartea eta Sortu.

Horrez gain, Sasiburutik barakaldarrak manifestaziora elkarrekin joateko deia egiten dugu: azaroaren 4an, 16:20anBarakaldoko Epaitegian batuko gara metroz joateko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina