Sasiburuko kideok beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu!
BUAH TXABAL!
Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtza halako tragedia Betirentzat? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina