Berriki jazo denaz gure kezka agertu nahi dizuegu (ikusi beheko estekak), izan ere, bereziki larria irizten diogu, eskubide urraketa izateaz aparte, ekar dezakeenari beldur diogulako. Hau da, euskaldunok eskubidez ditugun arreta eskubideak gal ditzakegulako eta, erabaki judiziala denez, aurrekari legal bilaka daitekeelako, zeinak euskararen atzera pausu legal gehiago ahalbidetuko lituzke.
Legearen erabilpen maltzurraren lekuko izan gara, izan ere, langileen
eskubideen defentsaren mozorropean euskararen eta euskaldunon aurkako
epaia inposatu digutelako. Finean, erabaki horrek bigarren mailako
herritar bihurtu gaitu Barakaldoko zerbitzu publikoen aurrean eta are
zailago egin du berez zaila dena: Barakaldon euskaraz bizi ahal izatea.
Ustez, legeak bi hizkuntzak koofizialak eta baliokideak direla ezartzen
du, baina adibide honek sinesmen horren baliogabetasuna baino ez digu
azaleratzen.
Honengatik guztiagatik, zuekin bildu nahi dugu iritziak trukatzeko eta
gurekin batera animatzen zareten taldeekin eta norbanakoekin erantzun
bateratu bat antolatzeko (adibidez, datorren ostiral arratsaldean
elkarretaratze bateratu bat edo adosten duguna). Erantzuna erabakitzeko datorren asteartean 18:30etan Herriko Plazako eszenatokian egingo dugun bilera irekira dei egiten dizuegu.
Elkar aurki ikusiko dugulakoan, ondo segi.
Informazio gehiago:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina