Laguntasuna Dantza Taldeak hainbat ekintza dibertigarri antolatu ditu 2023ko Euskal Jaia ospatzeko! Bertan gure harri koskorra jarri dugu BERTSO BIRA antolatzen.
- NOIZ?
- Urriak 8 (igandea)
- 10:00 – 20:00
Laguntasuna Dantza Taldeak hainbat ekintza dibertigarri antolatu ditu 2023ko Euskal Jaia ospatzeko! Bertan gure harri koskorra jarri dugu BERTSO BIRA antolatzen.
SASIBURU ELKARTEkook BEURKO-BAGATZAko jai batzordearekin elkarlanean beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu:
NIALA MAGOAREN SAIOA
Haurrentzako eta familientzako ikuskizun parte-hartzailea. Niala magoak, bere umore eta magiarekin, mundu guztia liluratuko du.
Show dibertigarria eta erritmo bizikoa.
NOIZ: URRIAREN 13an, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 17:30ean
,
NON: XAKE PLAZAN (Luis de Kastrexana kalea). BEURKO BERRIAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
Aurten SASIBURU elkarteak eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan ostera ere antolatuko dugu herri-lasterketa.
"Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekook ekimen honetan parte hartzera.
Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango dituzu bertan parte hartzeagatik.
BERBALAGUNekoek udan ere mintzataldeak osatuko dituzte, uztailean eta abuztuan; eta aukera dago hilabete batean edo bietan parte hartzeko.
Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo telefonoz nahiz emailez:SASIBURU ELKARTEkook DESERTU BERRIko jai batzordearekin elkarlanean beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu:
ERIZ MAGOA "AUSKALO".
Haurrentzako eta familientzako ikuskizun parte-hartzailea. Eriz magoak, bere umore eta magiarekin, mundu guztia liluratuko du.
Show dibertigarria eta erritmo bizikoa.
NOIZ: EKAINAREN 24an, ARRATSALDEKO 18:00etan
NON: DESERTUKO PLAZAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
Aurten ere LLanoko jai batzordekoek SASIBURU elkartearen eta AEK-aren laguntzaz 3. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin.
NOIZ: EKAINAREN 17an, larunbatean.
Sasiburu Barakaldoko euskaldunon elkartea lehiaketa berri batekin dator. Oraingo honetan Barakaldori eta EHri buruzko azken urteetako gertakari ezberdinen inguruko galdera sorta prestatu dugu. Animatu eta desafio honetan parte hartu!