2023-05-10

EUSKARAZ GAZTE!! GAZTEENTZAKO BERBALAGUN TALDEAK


 Gaztea zara eta euskaraz hitz egin nahi duzu zure aisialdian? Orain aukera aparta daukazu EUSKARAZ GAZTE! Berbalagunen talde bereziekin.

Berbalagun talde horiek zuk bezalako gazteekin harremanetan izango zara..Bertan zuk erabaki dezakezu noiz eta non elkartu giro atseginean.

               ANIMA ZAITEZ!!

                         EMAN IZENA   678 626 567 📞


2023-05-02

IRAKURZALE KLUBA. AZKEN ETXEA LIBURUA.


 Barakaldoko irakurle klubekoen hurrengo hitzorduan Arantxa Urretabizkaiaren azken liburuaz egingo dute berba.

NOIZ: Ekainaren 13an. Arratsaldeko 19:30etatik 21:00ak arte.

NON: KILIMA FAKTORIAN (SAN BIZENTEN).

EMAN IZENA:  678626567 TELEFONOAN 

                        barakaldo@aek.eus


                   ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!


2023-04-28

KONTZERTUA ATARI TABERNAKO TERRAZAN (SAN BIZENTEN)


SASIBURU elkartekook beste ikuskizun gozagarri bat antolatu dugu.

         22 m2  KONTZERTUA

Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 (Hobeitabimetrokoadro) izeneko hau Naroa Gaintzaren proiektua dugu David Nanclares musikariaren laguntzazElementu gutxirekin bada ere, rock talde on batek asko eman dezakeela erakusten digu. 

Bere musika-kutxako onena eskaintzera datoz Naroa eta David. Une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak. Mugaldeko gitarrak, psikodelia eta underground ukituak,  milaka sentsazio biltzen dituen kontzertua deskubrituko du entzuleak.

NOIZMAIATZAREN 11an,OSTEGUNA, 19:30ean.

NON: ATARI TABERNAKO TERRAZAN (SAN BIZENTEN).


      ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!


2023-04-18

MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA

 



     Istorio oso bat 20 hitzetan laburbilduta, ausartuko??

  • Mezuaren luzera: gehienez 20 hitz + derrigorrezko hitzak
  • Derrigorrean sartu beharreko hitzak: “batek daki zergatik”
  • Pertsonako, gehienez, 2 mezu
  • Bidaltzeko epea: apirilaren 17tik maiatzaren 1era
  • Nora bidali: 619 343 987
    • Whatsapp
    • Telegram
  •        Sariak:
    • 1. saria: 200 €
    • 2. saria: 150 €
    • 3. saria: 150
    • Kontakizunak “Whatsapp” edo “Telegram” bidezko mezu baten bitartez bidaliko dira ondoko telefono zenbakira: 619 343 987, inolako izen edo identifikazio-daturik adierazi gabe. 
    •  Mikrokontakizunak bidaltzeko epea 2023ko apirilaren 17ko 00:01etik maiatzaren 1eko 23:59ra egongo da zabalik. Epe horretatik kanpo ez da mezurik onartuko.
    • MIKROKONTAKIZUN  LEHIAKETA

2023-03-29

HOBE IXILIK ANTZEZLANA BARAKALDO ANTZOKIAN



 Larunbat honetan, apirilaren 1a, Itziar Ituño eta Ramon Aguirre izango dira protagonistak Barakaldo Antzokian,Txalo Produkzioak taldearen Hobe Ixilik! antzezlanarekin.

Hobe Ixilik! esan dezakegunaren edo esan ezin dezakegunaren mugei buruzko komedia da, Salome Lelouch

antzerkigile frantziarrak idatzia.


Familiako sekretuak, eguneroko kontuak, galdera existentzialak... batzuetan hobe da isiltzea?


NOIZ: APIRILAREN 1ean, larunbatean, 20:00etan.


NON: BARAKALDO ANTZOKIAN. (Elkano, 4 ). 944 780 600


Argibide gehiago:  www.teatrobarakaldo.com


2023-03-27

ZINE FORUM TALDEA BARAKALDON


 Berbalagunekoek beste jarduera bat antolatu dute:

                            ZINE FORUM TALDEA.

Ekimen hau astearteetan izango da bihar geroztik.Biharko saioan IRATI filma izango dugu mintzagai.

NON: KILIMA FAKTORIAN (SAN BIZENTE KALEA 45).

                                   ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!


2023-03-23

HASIBERRIENTZAKO BERTSO ESKOLA

 


 Bertsotan ikasi nahi duzu? Orain aukera aparta daukazu Barakaldon BERBALAGUNen eskutik.

Asteazkenetan eguerdiko 12:30ean SUGOI tabernan (Zaballan).

Ostegunetan arratsaldeko 18:30ean Salamanca etxean.


                         ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2023-03-16

KARTOIZKO TXIMELETAK FAMILIA TAILERRAK


 GURASOLAGUN egitasmoaren barruan beste jarduera interesgarri bat daukagu.

                 KARTOIZKO TXIMELETAK 

Familian gozatzeko tailer hau egingo dugu guraso eta umeen arteko elkarlan bidez. Horretarako etxean eta inguruan dituzuen komuneko papereko tutuak ekarri beharko dituzue.

   Anima zaitez eta eman izena!  Gaur izena emateko azken eguna.