2023-03-16

KARTOIZKO TXIMELETAK FAMILIA TAILERRAK


 GURASOLAGUN egitasmoaren barruan beste jarduera interesgarri bat daukagu.

                 KARTOIZKO TXIMELETAK 

Familian gozatzeko tailer hau egingo dugu guraso eta umeen arteko elkarlan bidez. Horretarako etxean eta inguruan dituzuen komuneko papereko tutuak ekarri beharko dituzue.

   Anima zaitez eta eman izena!  Gaur izena emateko azken eguna.

2023-03-10

DATORREN ASTEAN HAINBAT EKINTZA


Datorren astean hainbat euskal ekintza daukagu Barakaldon.

Hasteko, MENDI HITZALDIA: ENAREN IBILBIDEA

Pirinioetako ibilbide zoragarri hau ezagutzeko aukera emateaz gain, bertako garai bateko emakumeen historia kontatuko digute Arantza Altube eta Ane Garcia mendizaleek. 

NOIZ: MARTXOAREN 14an, 19.00etan.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.

                                                


        Sasiburuko kideok beste jarduera bat antolatu dugu. "80 amandre". Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izango da ipuin-kontaketa hau Gurutzetara ekarriko diguna.

👉Gurutzetako kultur etxea

 ðŸ‘€Martxoak 15, asteazkena, ðŸ‘Œ19:00etan 

                                   

       

      NOIZ: Martxoak 16, arratsaldeko 18:00etan.

      NON: BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN. 

Zatoz Barakaldoko izenen jatorria ezagutzera jolasen bidez gurekin batera!

2023-03-09

ERRIGORA BALIOEKIN

 

Urtero bezala, ErriGorako produktuak eska ditzakezu errigora.eus webgunean jatorrizko prezioan.

Gozatu Nafarroako produktuez eta lagundu hango ekoizle eta euskalgintzari aurrera egiten!


ANIMA ZAITEZ ETA EGIN ITZAZU ESKAERAK!!---- errigora.eus

2023-03-08

HASIBERRIENTZAKO BERTSOLARITZA


 Bertsotan ikasi nahi duzu? Orain aukera aparta daukazu Barakaldon BERBALAGUNen eskutik.

                         ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2023-03-02

👵 Helduentzako ipuin kontalaria: 80 AMANDRE

Sasiburuko kideok jarduera berri bat antolatu dugu. "80 amandre". Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izango da ipuin-kontaketa hau Gurutzetara ekarriko diguna.

👉Gurutzetako kultur etxea

 ðŸ‘€Martxoak 15, asteazkena

👌19:00etan

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aitzin aroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira.

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…

Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

👣 Bestetik, dakizuen bezala aurten ere bazkide kanpaina berria martxan jarri dugu. Oraindik Sasiburukide ez bazara, animatu!

🌪Bultza euskara: https://www.sasiburu.eus/p/bazkidetu.html

2023-02-27

BARAKALDOKO MENDIAK EZAGUTZEN. HITZALDIA

 

Barakaldoko BERBALAGUNekoek beste hitzaldi interesgarri bat antolatu dute:

BARAKALDOKO MENDIAK EZAGUTZEN.

Barakaldoko mendietako bidezidor ezkutuak erakutsiko dizkigute Joseba Plazas eta Jesus Ezeiza mendizaleek. 

HIZLARIAK: JOSEBA PLAZAS, JESUS EZEIZA.

NOIZ: OTSAILAK-28, 19:00ETAN.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.

Etor zaitez ezagutzera Barakaldoko alde ezkutu eta naturala!

2023-02-11

BULTZA EUSKARA, EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

 2023ko bazkidetza kanpaina

🟠Sasiburu irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Talde dinamizatzaileko boluntariook euskarazko hainbat jarduera antolatzen ditugu Barakaldon urtean zehar. Horretarako, dirua ezinbestekoa da!

✅Info+: https://www.sasiburu.eus/p/bazkidetu.html?m=1


📢BARAKALDOKO EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA

Datorren ostegunean, otsailak 16, Euskararen Aholku Batzordea bilduko da. Bilera Clara Campoamor zentro zibikoaren 5. gelan egingo dugu, arratsaldeko 18:30ean.

🗨️Bilera udalak deitu du eta irekia da. Animatu eta parte hartu!

#Barakaldo #BarakaldoEuskaraz #Euskara