2023-03-02

👵 Helduentzako ipuin kontalaria: 80 AMANDRE

Sasiburuko kideok jarduera berri bat antolatu dugu. "80 amandre". Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izango da ipuin-kontaketa hau Gurutzetara ekarriko diguna.

👉Gurutzetako kultur etxea

 👀Martxoak 15, asteazkena

👌19:00etan

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aitzin aroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira.

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…

Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

👣 Bestetik, dakizuen bezala aurten ere bazkide kanpaina berria martxan jarri dugu. Oraindik Sasiburukide ez bazara, animatu!

🌪Bultza euskara: https://www.sasiburu.eus/p/bazkidetu.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina