2023-03-09

ERRIGORA BALIOEKIN

 

Urtero bezala, ErriGorako produktuak eska ditzakezu errigora.eus webgunean jatorrizko prezioan.

Gozatu Nafarroako produktuez eta lagundu hango ekoizle eta euskalgintzari aurrera egiten!


ANIMA ZAITEZ ETA EGIN ITZAZU ESKAERAK!!---- errigora.eus

2023-03-08

HASIBERRIENTZAKO BERTSOLARITZA


 Bertsotan ikasi nahi duzu? Orain aukera aparta daukazu Barakaldon BERBALAGUNen eskutik.

                         ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2023-03-02

👵 Helduentzako ipuin kontalaria: 80 AMANDRE

Sasiburuko kideok jarduera berri bat antolatu dugu. "80 amandre". Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izango da ipuin-kontaketa hau Gurutzetara ekarriko diguna.

👉Gurutzetako kultur etxea

 ðŸ‘€Martxoak 15, asteazkena

👌19:00etan

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aitzin aroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira.

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…

Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

👣 Bestetik, dakizuen bezala aurten ere bazkide kanpaina berria martxan jarri dugu. Oraindik Sasiburukide ez bazara, animatu!

🌪Bultza euskara: https://www.sasiburu.eus/p/bazkidetu.html

2023-02-27

BARAKALDOKO MENDIAK EZAGUTZEN. HITZALDIA

 

Barakaldoko BERBALAGUNekoek beste hitzaldi interesgarri bat antolatu dute:

BARAKALDOKO MENDIAK EZAGUTZEN.

Barakaldoko mendietako bidezidor ezkutuak erakutsiko dizkigute Joseba Plazas eta Jesus Ezeiza mendizaleek. 

HIZLARIAK: JOSEBA PLAZAS, JESUS EZEIZA.

NOIZ: OTSAILAK-28, 19:00ETAN.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.

Etor zaitez ezagutzera Barakaldoko alde ezkutu eta naturala!

2023-02-11

BULTZA EUSKARA, EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

 2023ko bazkidetza kanpaina

🟠Sasiburu irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Talde dinamizatzaileko boluntariook euskarazko hainbat jarduera antolatzen ditugu Barakaldon urtean zehar. Horretarako, dirua ezinbestekoa da!

✅Info+: https://www.sasiburu.eus/p/bazkidetu.html?m=1


📢BARAKALDOKO EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA

Datorren ostegunean, otsailak 16, Euskararen Aholku Batzordea bilduko da. Bilera Clara Campoamor zentro zibikoaren 5. gelan egingo dugu, arratsaldeko 18:30ean.

🗨️Bilera udalak deitu du eta irekia da. Animatu eta parte hartu!

#Barakaldo #BarakaldoEuskaraz #Euskara


2023-02-08

HONDAMENDIA ANTZEZLANA BARAKALDO ANTZOKIAN


Ostiral honetan, hilak 10, Barakaldo Antzokiak Hondamendia aurkeztuko du, Axut! eta Artedrama konpainien azken koprodukzioa.

Hondamendiak zaborra metafora gisa hartzen du eta pandemian sortutako egoera eta Zaldibarko zabortegiaren erorketa abiapuntu bezala hartuta, hala eta guztiz ere, bizitza baldintzarik gabe maitatzea proposatzen digute.

Harkaitz Canoren testuarekin eta Ximun Fuchs-en zuzendaritzapean, ikuskizuna eszenatokira igoko da, Euskal antzerkiko interprete ospetsuenek osatutako koru-banaketa zabalarekin.


      NOIZ: OTSAILAK-10, OSTIRALA, 20:00etan.

      NON: BARAKALDO ANTZOKIA.  ( Elcano, 4 ).



       Argibide gehiago: 944 780 600


      teatro@barakaldo.eus

     www.teatrobarakaldo.com

2023-02-01

JANTOKIKO BEGIRALE IKASTAROA

GAZTE BULEGOAk 25 orduko ikastaro interesgarria antolatu dute Gazte Bulegoan. 

ZERJantokiko begirale ikastaroa.

NOIZ: Otsailaren 20tik martxoaren 13ra.Astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan.

Ordutegia: 17-20.

      Izen ematea: otsailak 1-10.

      Argibide gehiago:    688639935

                                   gaztebulegoa@barakaldo.eus