2022-11-26

Sasiburu Saria 2022


2018tik aurrera, urtero, euskararen alde lan egiten duten norbanako eta erakunde desberdinak saritzen ditugu, egiten duten lan baliotsuagatik esker ona adierazteko. 

Orain arteko saridunak ondokoak dira:

  • 2022 urtean, Txeru Garcia Izagirre historiagilea. (Aurtengo sariduna).
  • 2021 urtean, Hala Dzipo! kultura elkartea.
  • 2020 urtean, fasprint Barakaldo inprimategi euskalduna.
  • 2019 urtean, Endika Lahaine euskal rap-kantari barakaldarra.
  • 2018 urtean, Begoña Aranguren Barakaldoko irakaslea.

Sasiburu Saria honako eskultura hau da:



    Aurtengo sariduna Barakaldoko euskaltzale historiagile ezaguna dugu : Txeru Garcia Izagirre.

 Azken urte hauetan bezala  HALADZIPO elkarteak antolatu ohi duen ikuskizunean bananduko dugu. Ikuskizuna abenduaren 1ean izango da Clara Campoamor kulturgunean.

Ikuskizun horretarako gonbidapenak Haladzipo elkarteko egoitzean eta udaleko euskara zerbitzuan hartu behar dira.   





2022-11-25

KANTU AFARIA IBARRA-KALDU ELKARTEAREN ESKUTIK

IBARRA-KALDU DANTZA ELKARTEak HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIA ren 25. ediziora heldu eta berrikuntza bat sartu dute: aurreneko aldiz, kantu afaria gehitu dugu egitaraua osatzen duten ekitaldien zerrendan, eta hala indartu nahi dugu ikusle soila egile eta eragile ere bihurtzen duten ekitaldien multzoa.

Abenduaren 2an egingo dute, ostirala, eta, hala, edonork parte hartzeko moduko ekitaldi alai baten bidez eman nahi diote errematea Euskaraldiari, kanpaina amaitzen den egunean, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan bertan. Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan egingo da, 21:30ean hasita.

Horretarako, eskarmentu handiko bikote bat izango dugu gidari kantu afarian, Josu eta Unai, hamaika plazatan ibiliak baitira elkarrekin jendeari kalean kantu eragiten. Errepertorioan denetariko kantuak biltzen dituzte, iraganekoak eta oraingoak, hango eta hemengo balada zaharrak eta gaur egungo kantugileen kantu berriak eta ez hain berriak.

Sarrerak salgai gaur geroztik Ibarra-kalduren bulegoan!!!!

2022-11-24

KAFEALDIA


EUSKARALDIA dela eta, hainbat jarduera izan dugu egunotan Barakaldon. Horietako bat KAFEALDIA dugu.

#Kafetxo bat hartuko dugu lagun artean eta #euskaraz? #Kafealdia

Hainbat aukera duzu Barakaldoko zenbait auzotan une atsegingarri bat emoteko lagun artean.


ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
 

2022-11-21

ELIKAGAIEN MANIPULAZIO TAILERRA




Gazte bulegoko kideek tailer interesgarri hau antolatu dute:

               Elikagaien manipulazio tailerra 

Gazte Bulegoan - Abenduak 2 (Euskaraz). 
Arratsaldez. Orgutegia: 17:00-20:00.
Izena emateko epea: azaroaren 25era arte.
Doan, 10 euroko fidantzarekin.
Plaza mugatuak.

               Informazio gehiago: 688639935

               gaztebulegoa@barakaldo.eus

2022-11-14

EUSKARALDIAREN AURKEZPENA BARAKALDON


                       Adi, euskaltzaleok!!!

Euskaraldia -ren AURKEZPENA egingo dugu ostegun honetan!!!

NOIZ: azaroak 17, osteguna, 19:00etan.📅


NON: BIC Bizkaia Ezkerraldea (Ilgner eraikina) - Euria dela eta lekua aldatu dugu!!!📌

ZER: Barakaldoko Hamaikakoa, KulturEragileak, #EuskaraldiaBarakaldo-ren kanta eta bideoklipa...👉

Amaia Dantza Eta Txistu Eskola

ANIMA ZAITEZ ETA ERDU GUREKIN!!

2022-11-13

UMOREZKO BAKARRIZKETA


SASIBURU ELKARTEAk beste ikuskizun gozagarri bat antolatu du

"BIHOTZ, BI HOTS, BI TXOTX"  UMOREZKO BAKARRIZKETA

Bihotz kontutan burua galtzen dut maiz. Zein ez da galdu inoiz maitasun kontutan?

Bakarrizketa hau lehenengo pertsonan idatzita dago; Garazik bere maitasun istorioak kontatuko dizkigu umorea ardatz nagusia izanik.

Maitasun erromantikoaren kritika sakona da honako hau eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: besteak beste, polimaitasuna, espazioen gestioa, mugen ezarpena, sare sozialak, etabar.

Guzti hori bizipen bollero batetik abiatuta; izan ere, Garazik bere mundura eramango zaitu eta bertan murgiltzen zarela, bere bizipenetan zure burua ere identifikatuta sentituko duzu.


NOIZ: AZAROAREN 23an, ASTEAZKENA, 19:00etan

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.


                    BETI BEZALA DOHAINIK!!


                    ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2022-11-10

BADATOR EUSKARALDIA!!

 

          HITZEZ EKITEKO GARAIA!!

Dagoeneko EUSKARALDIko #Txapak banaketa puntuetan dituzue!!! Izena emon baduzue joan zaitezte banaketa guneetara eta hartu!
Bestela, gogoratu, oraindik izena eman dezakezuela.

Izena emateko: https://euskaraldia.eus/


2022-11-04

KOMIKIAREN AURKEZPENA


 SASIBURU ELKARTEkook  beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu Clara Campoamor kultur etxean.

    " AMAIUR GAZTELU BALTZA"  KOMIKI AURKEZPENA

Hitzaldi honetan bi egileek Amaia Ballesterosek eta Angel Rekaldek Nafarroa erresumako historiaren pasadizo garrantzitsu horren berri emango digute. 

Bestalde, Aingeru Gorrotxategi musikariak gaiarekin lotutako zenbait kanta berri  abestuko du. 

1522. Nafarroako gerran Amaiurko gaztelua nabarmendu zen konkistaren aurkako erresistentzian. Duela 500 urte, berrehun nafarrek aurre egin zioten 10.000 soldadutik gorako tropa espainiar baten setioari.

Hil edo biziko defentsa etsigarria izan zen. Gaur egun, Nafarroa independente eta subiranoa izaten jarraitzeko gogoaren eta erresistentziaren sinboloa da borroka haren oroimena.


NOIZ: AZAROAREN 16an, asteazkena, ARRATSALDEKO 19:00etan

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA (SAN BIZENTE).


                    ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!