2022-01-22

KAKORRATZ TAILERRA



 Korrika kulturalaren baitan, berbalagunek tailer interesgarri hau egingo dute: artilezko bihotzak egiteko kakorratz tailerra, otsailaren 1 eta 8an, 18:00etan, Barakaldoko AEKn. Javier Leon berbalagunak artilezko bihotzak kakorratzez nola egin erakutsiko du bi eguneko ikastaro honetan. 

Bihotzak oparitzeko, gela apaintzeko, giltzak ez galtzeko... Bakoitzak erabakiko du bere bihotzarekin zer egin. Giro atsegin eta onean arituko dira euskaraz josten.

NOIZ:OTSAILAREN 1ean eta 8an. 18:00etan.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA:

Izena emateko e-posta (barakaldo_berba@aek.eus) bat idatzi dezakezu edo telefonoz (678 626 567) egin dezakezu.


  

2022-01-18

KORRIKA KULTURALA BARAKALDON

 



Asteburuan, San Bizente auzoko jaiak izango dira eta AEK-k KORRIKA Kulturaren barruan ekintza hauek antolatu ditu San Bizenteko Jai Batzordearekin batera:

-Urtarrilarren 22an, 18:00etan Antxo eta Pantxa pailazoak, Martxoak 8 plazan

-Urtarrilaren 23an, 10:00etatik aurrera, Korrika arropa salgai azokan

-Urtarrilaren 23an, 13:30ean, Korrikaren aldeko argazkia San Bizenteko parkean


     ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

MAGIA SAIOA.GURASOLAGUNEN EKINTZA


 Gurasolagunek ekintza aparta izango dute urteari ekiteko Korrika kulturalaren baitan, Asier Kidam magoak ikuskizun aparta aurkeztuko baitu familian gozatzeko.

 Izena emateko azken eguna urtarrilaren 27a da. Guraso bakarrak etorri behar du seme-alabekin.

 Plaza kopurua mugatua da.

  ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2022-01-17

SORGINA TXIRULINA

 


SASIBURU ELKARTEkook beste jarduera dibertigarria antolatu dugu ume txikientzat SAN BIZENTEko jaien barruan:

   

                               SORGINA TXIRULINA


Sorgina Txirulina oso pozik dago bere emozioak ezagutu dituelako. Hori dela eta, HunkIpuinak kontatuko ditu; hau da, sentimenduak jorratzen dituzten istorioak. Gure protagonistak ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatuko ditu. Abentura harrigarrietan murgiltzeko prest?


     NOIZ: URTARRILAREN 21ean OSTIRALA,  18:00etan.

     NON: ELIZATEKO PLAZAN. SAN BIZENTE AUZOAN.

2022-01-12

EMOZIOAK KUDEATZEKO TAILERRA

 


 BARAKALDOKO BERBALAGUNek  beste jarduera interesgarri bat antolatu dute.

Oihana Penades coach emozionalak geure burua hobeto ezagutzeko gako batzuk eskainiko ditu eta emozioak kudeatzeko tailer hau eskainiko du Barakaldoko berbalagunentzat, urtarrilaren 25ean, 18:30ean, Barakaldoko AEKn, Korrika kulturalaren barruan. 

Izena emateko e-posta (barakaldo_berba@aek.eus) bat idatzi dezakezu edo telefonoz (678 626 567) egin dezakezu.


              ANIMA ZAITEZ ETA IZEN EMAN!!

2021-12-04

IPUIN KONTALARIA

 Maialen Cuevas ipuin kontalariak familientzako ipuin kontaketa bikaina eskainiko digu, fantasiaren bidez amestu eta gozatzeko. 

Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da.

 Izena emateko azken eguna: abenduaren 16an.

 678 626 567 telefonora deituz

 edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatziz.


   

ANIMA ZAITEZTE ETA IZENA EMAN!!

2021-11-18

ELIKAGAIEN MANIPULATZAILE TAILERRA





Barakaldoko GAZTE BULEGOkoek tailer interesgarria antolatu dute.

 ELIKAGAIEN MANIPULATZAILE TAILERRA

Euskaraz. ONLINE.


NOIZ: Abenduak 2. Ordutegia: 17:00-20:00.


Adina: 15-29.


Inskripzioa: azaroaren 18tik 25era. Barakaldoko Gazte Bulegoan.


 Fidantza: 10 euro.


             ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!


2021-11-13

BERTSO AFARIA BARAKALDON


Barakaldoko IBARRAKALDU elkarteko kideek ostera ere hainbat jarduera prestatu dute Herrien arteko Folklore Jaialdian.Oraingoan jarduera horretako baten berri eman nahi dizuegu:

BERTSO AFARIA

Bertsolariak: Ane Labaka eta Jone Uria.

NON: IBARRAKALDU ELKARTEKO EGOITZAN

NOIZ: AZAROAREN 26an

TXARTELAK SALGAI: Ibarrakaldu elkartean, AEK-ko euskaltegian, HALADZIPO musika eskolan.



Azaroaren 26an, bertso afaria egingo da, eta Ane Labaka eta Jone Uria bertsolariek parte hartuko dute. Afaria Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan izango da, 21:30ean.
Afariak 15 euro balio du eta txartelak toki hauetan eskura daitezke: Ibarra-kaldu elkartean, Barakaldoko AEK euskaltegian eta Hala Dzipo musika eskolan.
Azkar ibili, sarrera barik ez geratzeko!

MENU ARRUNTA
Sarrerakoak:
Kroketa
Ogitxoak eta natxoak bustitzekoekin
1. platera:
Entsalada epela (askotariko urazak, pikillo piperrak, kipula, zizak eta intxaurrak)
2. platera:
Lasaña
Postrea:
Gazta tarta

BARAZKIJALEENTZAT

• Dena berdina da, baina bigarren platera, barazki lasaña


ANIMA ZAITEZ ETA EROSI TXARTELA!