2019-05-10


ERNE!! LITERATUR TXANGOA BERTAN BEHERA UTZI DUGU!!

ALBERTO INURRATEGI. HITZALDI-DIAPORAMA



NOIZ: MAIATZAREN 15, ASTEAZKENA, 19:30EAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA ( CLARA CAMPOAMOR).

........................................................................................................................
LITERATUR TXANGOA ELENA FERNANDEZ  idazlearekin.

Txango honetan eleberrian agertzen diren lekuak bisitatuko ditugu idazlearekin eta berak bere idazlanari buruzko azalpenak emango dizkigu, Gurutzetatik abiatuko gara eta Munoan izan ostean ERREKATXOraino joango gara.

NOIZ: MAIATZAREN 18an, larunbata, goizeko 11:00etan.

Nondik abiatuko gara: GURUTZETAko METROKO GELTOKIA (LLANO IRTEERA)

Eman izena:  sasiburu@gmail.com

BARAKALDOKO MINTZODROMOA


   
    Urtero bezala, udaberriaren epeltasuna aprobetxatuko dute Barakaldoko Berbalagunek 6. Mintzodromoa egiteko, maiatzaren 23an, ostegunarekin. Kalean bertan (Anaien Parkean, hain zuzen ere) elkartuko dira edari eta pintxo gozo batzuen bueltan euskarak dagokion tokia har dezan. Bi txanda izango dituzte aukeran: 10:00etan eta 18:30ean. 

   Parte hartu nahi duenak izena eman dezake AEK, Udal Euskaltegi edota Hizkuntza Eskolan; halaber, zuzenean jar daiteke harremanetan Berbalagun zerbitzuarekin:

 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus emailera idatziz.

2019-05-06

HERRI URRATSERAKO AUTOBUSA



GAZTE BUSA: BARAKALDO - HERRI URRATS SENPERE

Eguna: maiatzak 12

Ordua: 09:30 etan. Landeta kaletik 

Izulera: ( Senperetik) : 18:00etan

APUNTATZEKO: GAZTE BULEGOAN

Prezioa: Barakaldarrek 5,34 € / beste udalerrietakoek 8,55 €

2019-05-04

LITERATUR TXANGOA


SASIBURU ELKARTEAK beste jarduera interesgarria antolatu dugu : 

LITERATUR TXANGOA ELENA FERNANDEZ  idazlearekin.
Txango honetan eleberrian agertzen diren lekuak bisitatuko ditugu idazlearekin eta berak bere idazlanari buruzko azalpenak emango dizkigu, gurutzetatik abiatuko gara eta Munoan izan ostean ERREKATXOraino joango gara.
Gogora ekar dezagun eleberriaren nondik norakoak 

Hildako bi nesken istorioak dakartza Elena Fernandezek eleberri honetara. Horietako bat, benetako istorio batean oinarritutakoa,1712an Barakaldon hil zuten Concepción Tellitukoa gaztearena. Bigarrena, Leire Pérez gaztearena, gaur egungo Barakaldon gertatzen den fikziozko heriotza. Genero-biolentzia salatzen duten bi istorioak kontatu ditu idazleak.


NOIZ: MAIATZAREN 18an, larunbata, goizeko 11:00etan.

Nondik abiatuko gara: GURUTZETAko METROKO GELTOKIA (LLANO IRTEERA)

Eman izena:  sasiburu@gmail.com


MUNOA BARRUTIK

Barakaldoko berbalagunek aukera izango dute Munoa finkako jauregia barrutik
 ikusteko. Izan ere, maiatzaren 16an, 11:00etan bisita gidatua egingo dute. 
Gehienez 20 lagunentzako tokia egongo da, beraz, parte hartzeko izena 
eman behar da ahalik eta azkarren: 

barakaldo_berba@aek.eus edota 678 626 567. Barakaldo ezagutzeko abagune
polita, eta, gainera, euskaraz.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!
Eranskinen eremua

2019-04-19

ALBERTO IÑURRATEGI. DIAPORAMA

SASIBURU elkarteak beste jarduera interesgarri bat antolatu du:

ALBERTO INURRATEGI. HITZALDI-DIAPORAMA

"Mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar ditugu.
Gailurra, gero eta desprestigiatua dago: buruz behera jarri dugu mendia.
Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen. Suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoab baizik.
Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea."



ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

NOIZ: MAIATZAREN 15, ASTEAZKENA, 19:30EAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA ( CLARA CAMPOAMOR)

2019-04-05

KORRIKA FESTA BARAKALDON

Korrika bezperan, apirilaren 10ean, Euskara Sailak eta Barakaldoko AEK-k Korrika Jaia antolatu dute. Adi! Ordutegi aldaketa egon baita! Kartelean dituzue xehetasun eta jakingarri guztiak!!

Bestalde, Korrika bukaerara joan nahi baduzu, nora eta Gasteiza, sekulako jai giroaz gozatzera, Barakaldoko AEK-k aukera emango dizu, autobusa antolatu du-eta

09:45ean epaitegien atzeko bus geltokitik abiatu gara eta 20:30ean itzuliko gara.


Izena emateko: barakaldo@aek.eus, 663 038 135 edo euskaltegitik pasatu!


4. BAGATZAKO ANTZERKI JAIALDIA

Datorren asteazkenean Bagatza Antzerki Jaialdia bueltatuko da doako 8 antzerki espektakuluekin. Apirilaren 10etik 13ra antzezlan dibertigarriez gozatzeko aukera izango dugu dohainik.Antzerkialdi honetako antzezlanak Beurko Bagatzako zenbait lekutan izango dugu:
BEURKOko ZIRKODROMOAN,IBAIBE IKASTOLAn, BAGATZA plazan eta XAKEAren plazan.

ANIMA ZAITEZ ETA HURBILDU ANTZERKI JAIALDIRA!!