2019-02-01

ERBESTE EDO SAIHETS BATEN ALDARRIKAPENA. ANTZEZLANA


SASIBURU elkartekook beste jarduera dibertigarria antolatu dugu euskaltzaleon Topagunekoekin elkarlanean:

ERBESTE EDO SAIHEST BATEN ALDARRIKAPENAK ANTZEZLANA

"Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak. 
Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Evaren susmoa. Beraz, Adan-ekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adan-en aurka; gizon  trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio.
Istorio honetan Eva eta Adanen istorioa kontatzen dugu baina Evaren ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisua... Paradisua izaten jarraituko du?
Komedia gazi-goxo honetaz baliatzen gara gaur egun mantentzen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak salatzeko. 

NOIZ: OTSAILAK-13, ASTEAZKENA, 19:30ean.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (CLARA CAMPOAMOR)

BETI BEZALA DOHAINIK!!

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA1

2019-01-29

AGATE DEUNA BARAKALDON



 









BAGATZA:
Kale kantari auzoan zehar ibiliko dira IBARRAKALDU elkarteko lagunak.
  • Eguna: Urtarrilak 4
  • Lekua: Ibarra-kaldu
  • Ordua: 18.30

                                                                       ARRONTEGI

AINARA aisi taldekoek arratsaldeko 18:00ean abiatuko dira Bizkaia kaletik
  • Eguna: Otsailak 4
  • Ordua: 18.00
  • Lekua: Bikaia 36 kalea
Zeure auzoan seguru ere abesbatzak irtengo direla...

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2019-01-11

SAN BIZENTEKO JAIAK

San Bizenteko jaietan laster murgilduko gara. SASIBURU ELKARTEKOok azken urteotan legez pintxo dastaketa antolatu dugu BERBALAGUNekoen laguntzaz.

ZER: PINTXO DASTAKETA.
NOIZ: URTARRILAK-24, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30EAN.
NON: MARTXOAREN 8KO PLAZAN (SAN BIZENTE AUZOAN).



   Datorren urtarrilaren 25Ean, ostirala, urteroko  ohiturari jarraituz, (1992.etik) Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Sasiburu elkarteen eskutik.


Sarrerak salgai izango dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 20 eurotan.



2019-01-09

BARAKALDO ANTZOKIAN EUSKARAZ

Barakaldo Antzokiak euskal musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko digu bihar bertan:
  • Josu Bergara & Akorde Txikiak – ASUNAK
    • Urtarrilak 10, osteguna
    • 20:00etan
    • Barakaldo Antzokian
      • Aforo mugatua (eszenatokian bertan, musikarien ondo-ondoan!!!)
      • 15€
      • Sarrerak:
Bestalde, GHERO. Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira.
Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira.
Eskenografiaren diseinua Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea Iñaki Salvador da.
  • Eguna: Urtarrilak 18
  • Ordua: 20.30
  • Lekua: Barakaldoko Antzokia
  • Prezioa: 15€
  • Sinopsia:
3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.
Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz.
Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua.
Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat.

2018-12-08

BERBALAGUNON TOPAKETA SAN BIZENTEN

 
  Urtero bezala, gabonak hurbildu ahala, Barakaldoko berbalagunek elkar ezagutzeko eguna izaten dute.

ZerBerbalagun topaketa

Noiz: Abenduaren 14an, ostiralarekin

Zer ordutan: 19:00etatik aurrera

Non: Gran Parada tabernan hasita, San Bizente kalean

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!



Elkar ezagutzeko jolasak, Hala Dzipoko musikariak eta partaideentzako sariak izango dira. Ezin hutsik egin!!

2018-11-29

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA HIZKUNTZA ESKOLAN


  EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta datorren asterako pare bat ekitaldi antolatu dute Hizkuntza Eskolan. 

Astelehenean,ABENDUAK-3,  MINTZODROMOA egingo dute lau txandatan (9.30, 11:45, 16:15, 19:00). 

Bestalde, asteartean, ABENDUAK-4, BERTSO SAIO DIDAKTIKOA izango dugu Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartrarekin, 19:00etan.


ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!!



2018-11-24

XABOIA EGITEKO TAILERRA


   BERBALAGUNEKO lagunek berriro beste jarduera dibertigarria antolatu dute Lorategi Botanikoko Natur Gelako langileei esker, berbalagunek Xaboia egiten ikasiko dute.

Zer: Xaboia egiteko tailerra
Noiz: Abenduaren 4an, asteartearekin
Zer ordutan: 10:00
Non: Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoan. Natur Gelan.


Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. Azken eguna abenduaren 3a. 

EUSKAL SOINU-GRABAZIO ZAHARRAK

  


           IBARRAKALDU elkartekoek Hitzaldi-solasaldia  antolatu dute azaroaren 29an , osteguna, 19:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

    Gure folklorearen hainbat alderdi aztertzen eta ezagutarazten jarraitzeko, aurten, euskal soinu-grabazio zaharrak izango ditugu aztergai. Horretarako, Inaxio López de Arana ikertzailea izango dugu hizlari, besteak beste, Rudolf Lubitschen 1913ko grabazioei buruz mintzatzeko, eta, aldez aurretik, “Maitia nun zira” film laburra emango dugu, Lehen Mundu Gerran Alemaniako kontzentrazio esparruetan zeuden euskal presoei egindako grabazioak oinarri dituena.

           ANIMA ZAITEZ ETA JOAN EKITALDI  INTERESGARRI HORRETARA.