2018-11-24
EUSKAL SOINU-GRABAZIO ZAHARRAK
IBARRAKALDU elkartekoek Hitzaldi-solasaldia antolatu dute azaroaren 29an , osteguna, 19:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.
Gure folklorearen hainbat alderdi aztertzen eta ezagutarazten jarraitzeko, aurten, euskal soinu-grabazio zaharrak izango ditugu aztergai. Horretarako, Inaxio López de Arana ikertzailea izango dugu hizlari, besteak beste, Rudolf Lubitschen 1913ko grabazioei buruz mintzatzeko, eta, aldez aurretik, “Maitia nun zira” film laburra emango dugu, Lehen Mundu Gerran Alemaniako kontzentrazio esparruetan zeuden euskal presoei egindako grabazioak oinarri dituena.
ANIMA ZAITEZ ETA JOAN EKITALDI INTERESGARRI HORRETARA.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina