2019-01-11

SAN BIZENTEKO JAIAK

San Bizenteko jaietan laster murgilduko gara. SASIBURU ELKARTEKOok azken urteotan legez pintxo dastaketa antolatu dugu BERBALAGUNekoen laguntzaz.

ZER: PINTXO DASTAKETA.
NOIZ: URTARRILAK-24, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30EAN.
NON: MARTXOAREN 8KO PLAZAN (SAN BIZENTE AUZOAN).



   Datorren urtarrilaren 25Ean, ostirala, urteroko  ohiturari jarraituz, (1992.etik) Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Sasiburu elkarteen eskutik.


Sarrerak salgai izango dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 20 eurotan.



2019-01-09

BARAKALDO ANTZOKIAN EUSKARAZ

Barakaldo Antzokiak euskal musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko digu bihar bertan:
  • Josu Bergara & Akorde Txikiak – ASUNAK
    • Urtarrilak 10, osteguna
    • 20:00etan
    • Barakaldo Antzokian
      • Aforo mugatua (eszenatokian bertan, musikarien ondo-ondoan!!!)
      • 15€
      • Sarrerak:
Bestalde, GHERO. Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira.
Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira.
Eskenografiaren diseinua Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea Iñaki Salvador da.
  • Eguna: Urtarrilak 18
  • Ordua: 20.30
  • Lekua: Barakaldoko Antzokia
  • Prezioa: 15€
  • Sinopsia:
3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.
Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz.
Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua.
Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat.

2018-12-08

BERBALAGUNON TOPAKETA SAN BIZENTEN

 
  Urtero bezala, gabonak hurbildu ahala, Barakaldoko berbalagunek elkar ezagutzeko eguna izaten dute.

ZerBerbalagun topaketa

Noiz: Abenduaren 14an, ostiralarekin

Zer ordutan: 19:00etatik aurrera

Non: Gran Parada tabernan hasita, San Bizente kalean

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!



Elkar ezagutzeko jolasak, Hala Dzipoko musikariak eta partaideentzako sariak izango dira. Ezin hutsik egin!!

2018-11-29

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA HIZKUNTZA ESKOLAN


  EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta datorren asterako pare bat ekitaldi antolatu dute Hizkuntza Eskolan. 

Astelehenean,ABENDUAK-3,  MINTZODROMOA egingo dute lau txandatan (9.30, 11:45, 16:15, 19:00). 

Bestalde, asteartean, ABENDUAK-4, BERTSO SAIO DIDAKTIKOA izango dugu Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartrarekin, 19:00etan.


ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!!



2018-11-24

XABOIA EGITEKO TAILERRA


   BERBALAGUNEKO lagunek berriro beste jarduera dibertigarria antolatu dute Lorategi Botanikoko Natur Gelako langileei esker, berbalagunek Xaboia egiten ikasiko dute.

Zer: Xaboia egiteko tailerra
Noiz: Abenduaren 4an, asteartearekin
Zer ordutan: 10:00
Non: Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoan. Natur Gelan.


Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. Azken eguna abenduaren 3a. 

EUSKAL SOINU-GRABAZIO ZAHARRAK

  


           IBARRAKALDU elkartekoek Hitzaldi-solasaldia  antolatu dute azaroaren 29an , osteguna, 19:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

    Gure folklorearen hainbat alderdi aztertzen eta ezagutarazten jarraitzeko, aurten, euskal soinu-grabazio zaharrak izango ditugu aztergai. Horretarako, Inaxio López de Arana ikertzailea izango dugu hizlari, besteak beste, Rudolf Lubitschen 1913ko grabazioei buruz mintzatzeko, eta, aldez aurretik, “Maitia nun zira” film laburra emango dugu, Lehen Mundu Gerran Alemaniako kontzentrazio esparruetan zeuden euskal presoei egindako grabazioak oinarri dituena.

           ANIMA ZAITEZ ETA JOAN EKITALDI  INTERESGARRI HORRETARA.

2018-11-21

TXIMELETAK EGITEKO TAILERRA

 Barakaldoko Gurasolagunek tailer interesgarri hau antolatu dute:

Zer: Tximeletak egiteko tailerra
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Noiz: azaroaren 28an, 18:30ean
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. 

Izena emateko azken eguna azaroaren 27a.

2018-11-19

EUSKARALDIA BADATOR!!

  Euskaraldiari hasiera emateko, kantu poteoa egongo da ostegun honetan! Animatu eta parte hartu! 

 Bestalde, Haladzipoko elkartekoek sekulako ikuskizuna prestatu dute euskararen egunerako, alegia, abenduaren 3rako.