2018-05-06

LANDAREAK AURKITZEN JOLASA



BERBALAGUNekoek beste jarduera gozagarria antolatu dute Natur Gelari esker, landareak aurkitzen jolasa egingo dute.

Noizmaiatzak 14, astelehena

Zer ordutan: 10:00-11:30


NonRamon Rubial Lorategi Botanikoan

Anima zaitez eta eman zeure izena ahalik eta lasterren!

Izena emateko678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

2018-04-22

"ERRADIKALAK GARA" IKUSKIZUNA


 SASIBURU elkartekook beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu "ERRADIKALAK GARA".

"Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu.
Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa fomatuan.Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian.
"Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.

Nori zuzendua: Helduei.

Partaideak: Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria).

NOIZ: MAIATZAK-2, ASTEAZKENA, 19:30EAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (CLARA CAMPOAMOR).

2018-04-17

ARGUDIATZEKO TAILERRA

SASIBURU elkartekook beste tailer interesgarri bat antolatu dugu:

ARGUDIATZEKO TAILERRA

"Askotan, besteak konbentzitu nahi izaten ditugu.
Tailer honetan logika irakatsiko da, eta honen bidez, hobeto argudiatuko duzu".

DOHAINIK.

Anima zaitez etortzera eta eztabaidatzera!"

Eman izena lehenbailehen hona mezu bat idatziz:

sasiburu@gmail.com


Bestalde, badator EUSKARALDIA!!
                                                                      

NOLA HAR DEZAKEZU PARTE PROZESUAN?

APIRILAREN 19AN, 

osteguna, 19:00etan

BARAKALDOKO ANTZOKIAN.

ANIMA ETA HURBIL ZAITEZ!!


2018-04-16

HITZA LITERATUR JARDUNALDIAK

 Barakaldo Hitza literatur programak hogeita hamar bat jarduera ekarriko ditu Barakaldora, horien artean, idazleen bisitak, tailerrak, film baten emanaldia, haur-jarduerak eta lehiaketak daude.Besteak beste jarduera hauek izango ditugu:

 Toti Martínez de Lezea etorriko zaigu, eta literatur topaketa egingo dugu berarekin Clara Campoamor zentroan apirilaren 16an, 16:00etatik 18:30era.  
Apirilaren 17an, asteartea, irrati-topaketa egingo da idazle barakaldarrekin, eta Mertxe López, Manuel Cruz, Idoia Postigo, Elena Fernández, José Ramón Arana, Yolanda Martín López idazleek.

 Apirilaren 21ean, larunbata, Gurutzetako Zentro Zibikoan "Zirriborro" clown ikuskizuna egingo da (5 urtetik gorako umeentzat).
Apirilaren 25ean, asteazkena, Gurutzetako liburutegian haurrentzako ilustrazio tailerra egingo da, euskal komikigile eta ilustratzaile Mikel Valverderekin (Ilustrazioko Euskadi Saria 2017).  Ekimena 17:30ean hasiko da. 19:00etan, Clara Campoamor zentroan.

Uxue Alberdi idazleak eta Eñaut Elorrieta konpositoreak errezitaldi berezia eta erakargarria eskainiko dute ostegunean, apirilak 26, Barakaldo Antzokian. "Literaturaren akordeak" izeneko ekimena da, eta idazleak bere nobela berriaren pasarteak irakurtzen dituen bitartean, Elorrietak (Ken Zazpi taldeko musikaria) erritmoa jarriko du.  18:30ean hasiko da.

Barakaldo Hitza programak dirauen bitartean, liburuak trukatzeko aukera egongo da kultur etxeetan eta zentro zibikoetan, eta bigarren eskuko liburuak eraman ez ezik, beste irakurle batzuekin trukatu ere egin daitezke. 

Anima zaitez eta hurbil ekintzetara!


2018-04-11

Berbalagunen jarduerak

Barakaldoko berbalagunok Bilboko Itsadarra Itsas Museoa ezagutuko dugu bisita gidatu bati esker:

Noiz: apirilak 24, asteartea.

Zer ordutan: 18:00

Non: Itsas Museoa. Barakaldoko metro geltokian lotuko gara elkarrekin joateko.

Izena emateko: 

678 626 567  edo  barakaldo_berba@aek.eus. 

Azken eguna apirilaren 23a.




 Barakaldoko berbalagunok Liburu Markagailuak egiteko tailerra egingo dugu Lorategi Botanikoak eskaintzen dizkigun lore eta hostoekin.

Noiz: apirilak 24, asteartea
Zer ordutan: 10:00-11:30
Non: Ramon Rubial Lorategi Botanikoa. Natur Gela.                   

  Izena emateko: 

   barakaldo_berba@aek.eus  edo  678 626 567. 

   Azken eguna apirilaren 23a

2018-04-08

BEURKO-BAGATZAKO ANTZERKI JAIALDIA

   

 
 Hirugarren urtez Beurko-Bagatza auzoan, antzerki jaialdia antolatu dute apirilaren 11tik 14ra. Malas Companias, Beurko-Bagatzako jai batzordea eta Barakaldoko udalak indarrak batu dituzte berriz ere, ekimena antolatzeko. Gainera beste elkarte batzuk lagunduko dute jaialdi hau burutu ahal izateko: 
Bai antzerki eskola, Ibarra-Kaldu dantza taldea, Ibaibeko guraso elkartea eta Sasiburu euskara elkartea. 

Hona hemen antzerkialdiaren egitaraua:
  Bestalde, aurtengo berrikuntza garrantzitsua Domoa izango da. Domoa, zirku karpa moderno bat da eta Xake plazan ezartzeko asmoa dute. 

2018-04-01

"NI ALA ZU" ANTZERKI MUSIKATUA

    SASIBURU elkarteak euskaltzaleon TOPAGUNEAk sustatzen duen KULTUR ERROTA ekimeneko bi antzezlan antolatu ditu: Horietako lehena, apirilaren 18an izango dugu: 

               "NI ALA ZU" ANTZERKI MUSIKATUA.

   Psikiatriko baten musika gela. Musikaria eta “musikaz eroa” dagoen personaia. Musikaria bere gelan dago, norbait azalduko zain. Musikaz erotu den "bezeroa" sartzen da. Terapia behar du bere arazoa gainditzeko. Ez ditu pilularik behar, baizik eta pentagrama eta notekin duen obsesioa piskanaka piskanaka murriztea. 
     Musikari handia dela kontatzen du, eta munduan barrena ibiltzen dela munduko kantari eta musikari ezagunekin, bakarren betekin lardazkan ibilia zela ere  argitaratu omen zuten.
     Eta eroak kontatuko dizkio non ibilia den eta norekin, eta toki hartatik opariak ekarriko dizkio bisitan datorren bakoitzean, eta asmo berriak jakinaraziko dizkio.
Eta bitartean kantuak eta kantuak, doinuak eta doinuak...

  •  Generoa: Komedia. Antzerkia eta musika uztartzen dituena.
    NOIZ: APIRILAK-18, ASTEAZKENA, ARRATSALDEKO 19:30EAN.

    NON: AINARA AISIALDI ELKARTEKO LOKALEAN. BIZKAIA KALEA 36 
    ( ARRONTEGIN).

  • Iraupena: Ordubete.

    DOHAINIK.  ETOR ZAITEZ! PRIMERAN PASAKO DUZU ETA.



   Bestalde, Joseba Usabiaga antzerkian, zineman eta telebistan ibilitako aktore gipuzkoarra “Handia” film arrakastatsuaren protagonista dugu eta Goenkale telesailean hainbat urtez lan egin du. Iñaki Santos aktorea (Agerre Teatroa, Dejabu, Bazen behin clown) eta musikaria da, abesten du eta zenbait musika tresna jotzen ditu talde ezberdinetan.    


2018-03-30

"BARAKALDOKO IZEN ZAHARRAK " JARDUNALDIAK



     ONOMASTIKA elkartekoek SASIBURU elkartearen laguntzaz. BARAKALDOKO IZEN ZAHARRAK izeneko jardunaldiak antolatu ditu.

     "Jardunaldi hauek  helburu bikoitza dute: Batetik Barakaldoko ondare onomastikoa orain
arte erabili ez den zorroztasun zientifikoaz eta exhaustibitateaz jasotzea eta aztertzea
eta bestetik ondare hori zabaltzea, herriari behar bezala itzultzea alegia. Bidenabar,
onomastikak eta onomastika jasotzeko esku artean erabili behar dugun dokumentazio
oparoak ematen duten informazioa baliatuz euskararen historia sozialaren atal bat
hobeto ezagutzen lagundu digu.

Onomastikak, jakina, toponimia, antroponimia eta gainerako onimia guztiak biltzen ditu. Orain aurkezten dugun proiektu hau Onomastika Elkartean bildu garen ikerlari batzuen ekimena da sortzez baina gai honetan interesa duten guztiei zabaldu nahi dieguna eta beraiekin partekatu nahi

duguna, inolako protagonismo eta esklutibotasunik gabe."



Anima zaitez eta parte hartu jardunaldi hauetan!!