Barakaldo Hitza literatur programak hogeita hamar bat
jarduera ekarriko ditu Barakaldora, horien artean, idazleen bisitak, tailerrak,
film baten emanaldia, haur-jarduerak eta lehiaketak daude.Besteak beste jarduera hauek izango ditugu:
Apirilaren 17an, asteartea, irrati-topaketa egingo da idazle barakaldarrekin, eta Mertxe López, Manuel Cruz, Idoia Postigo, Elena Fernández, José Ramón Arana, Yolanda Martín López idazleek.
Apirilaren 21ean, larunbata, Gurutzetako Zentro Zibikoan "Zirriborro" clown ikuskizuna egingo da (5 urtetik gorako umeentzat).
Apirilaren 25ean, asteazkena, Gurutzetako liburutegian haurrentzako
ilustrazio tailerra egingo da, euskal komikigile eta ilustratzaile Mikel
Valverderekin (Ilustrazioko Euskadi Saria 2017). Ekimena 17:30ean hasiko
da. 19:00etan, Clara Campoamor zentroan.
Uxue Alberdi idazleak eta Eñaut
Elorrieta konpositoreak errezitaldi berezia eta erakargarria eskainiko dute
ostegunean, apirilak 26, Barakaldo Antzokian. "Literaturaren akordeak" izeneko
ekimena da, eta idazleak bere nobela berriaren pasarteak irakurtzen dituen
bitartean, Elorrietak (Ken Zazpi taldeko musikaria) erritmoa jarriko du. 18:30ean
hasiko da.
Barakaldo Hitza programak dirauen bitartean, liburuak
trukatzeko aukera egongo da kultur etxeetan eta zentro zibikoetan, eta bigarren
eskuko liburuak eraman ez ezik, beste irakurle batzuekin trukatu ere egin
daitezke.
Anima zaitez eta hurbil ekintzetara!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina