2017-05-09
Erakusketa hizkuntza eskolan eta Mintza eguna
Barakaldoko Hizkuntza eskolako lagunek argazki erakausketa ederra antolatu dute Costa Rica eta Panama herrialdei buruzkoko maiatzean zehar.Bihar, maiatzak-10, argazkilariarekin ibilbide gidatu pare bat antolatu dute arratsaldeko 17:15ean eta 19:30ean.
Bestalde, urtero bezala ekainaren 3an euskaltzaleon TOPAGUNEkoek MINTZA EGUNA antolatu dute Derion.Hona hemen festa horretako kartela eta egitaraua.
2017-04-07
20 KORRIKA KANTU.1980-2017
20 KORRIKA KANTU: 1980 - 2017 (EITB webgunetik jaisteko)
------------------------------ ------------------------------ ------------------
1.KORRIKA (1980): Xabier Amuriza "Korrika 1" - http://bit.ly/2owQloU
2.KORRIKA (1982): Akelarre "Korrika 2" - http://bit.ly/2n6jYha
3.KORRIKA (1983): Egan "Korrika 3" - http://bit.ly/2o4sAUD
4.KORRIKA (1985): Lontxo Aburuza "Korrika 4" - http://bit.ly/2nEheDV
5.KORRIKA (1987): Oskorri "Korrika 5" - http://bit.ly/2nEfc6u
6.KORRIKA (1989): Xanti eta Maider "Gu AEK-koak gara" - http://bit.ly/2nWgYCC
7.KORRIKA (1991): Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe "Korrika 7" - http://bit.ly/2owoNAj
8.KORRIKA (1993): Tapia eta Leturia "Aide, Korrika" - http://bit.ly/2nW7KpX
9.KORRIKA (1995): Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera "Bizi ganoraz" -http://bit.ly/2nEb5rh
10. KORRIKA (1997): Gozategi "Euskal Herria Korrika" - http://bit.ly/2nE4flj
11.KORRIKA (1999): Joxe Ripiau "1 eta 1" - http://bit.ly/2oDNl7j
12.KORRIKA (2001): Fermin Muguruza "Big Beñat" - http://bit.ly/2oDNDLB
13.KORRIKA (2003): Mikel Laboa eta Ruper Ordorika "Gero bat gaurdanik" -http://bit.ly/2nWcbBh
14.KORRIKA (2005): Afrika Bibang "Ni ere bai" - http://bit.ly/2nW1Oxk
15.KORRIKA (2007): Niko Etxart eta El Drogas "Heldu" - http://bit.ly/2nEhCCn
16.KORRIKA (2009): Betagarri "Ongi etorri, lagun!" - http://bit.ly/2nRX1ey
17.KORRIKA (2011): Gose "Euskalakari" - http://bit.ly/2nS5oa0
18.KORRIKA (2013): Esne Beltza "Bagoaz!" - http://bit.ly/2owJvzZ
19. KORRIKA (2015): "Denok Korrikara" - http://bit.ly/2nyHL4s
20. KORRIKA (2017): Xabier Zabala "Zirkorrika" - http://bit.ly/2nS5bDP
2017-04-03
BAGATZAKO ANTZERKIALDIA

BEURKO-BAGATZAKO ANTZERKIALDIAren barruan aurten euskarazko hiru antzezlanez gozatzeko aukera izango dugu:
APIRILAREN 7AN IBAIBE IKASTETXEAN. GOIZEKO 11:00etan "ESKOBIEN ATZETIK" BARREZIRKUA.
APIRILAREN 8AN IBARRAKALDUN 20:00ETAN "MAGIA PARRASTAN". IMANOL ITUÑO MAGIA

APIRILAK 8 GAUEKO21:30 BAI ANTZERKI ESKOLA FAKI ATX TEATROA ANTZERKIA HELDUENTZAT.
Antzezlan hauetaz gain erderazko zenbait ere antolutu dituzte umeen nahiz helduen gozamenerako.
ANIMA ZAITEZ ETA HURBILDU BEURKO-BAGATZAko antzezlan hauek ikustera!!
2017-03-30
ARTEAGABEITIA-ZUATZUko KORRIKA KULTURALA
ARTEAGABIETIA-ZUATZUko zenbait elkarteren artean eta eskoletako guraso elkartekoen laguntzaz jarduera batzuk antolatu dituzte Korrika kulturalaren ekintzen barruan: magia saioa, disko festa eta artisauen azoka, besteak beste.
IKA, IKA IKA BADATOR KORRIKA!!
IKA, IKA IKA BADATOR KORRIKA!!
2017-03-27
KORRIKA FESTA BARAKALDON
KORRIKA kulturalaren barruan antolatu diren jarduerekin jarraituz, oraingo honetan beste bi ekintza aipatuko dizkizuegu:
KORRIKA TXIKIA eta KORRIKA FESTA.
Bi jarduera hauek datorren apirilaren 5ean, astezkena, izango dira.Goizean ANTXO eta PANTXA pailasoak egongo dira herriko plazan, Korrika txikia amaitu bezain laster. Bestalde, arratsaldean KORRIKA FESTA handia egongo da; bertan puzgarrriak, antzerkia eta erromeria izango ditugu KORRIKA nagusiaren bezperan hain zuzen.
2017-03-19
BADATOR KORRIKA
KORRIKA laster hasiko da, eta ezkerraldean euskararen festa handi honetako hasierara joateko aukera izango dugu datorren martxoaren 30ean.Barakaldotik autobusa 14:15ean irtrengo da epaitegiaren atzealdetik.Apuntatzeko jo ezazu AEK-ko euskaltegira.
Bestalde, Korrika kulturalaren barruan, Kilika Bertso Eskolak proposamen bikaina eskainiko digute datorren asteartean:
- Bertso-saioa
- Martxoak 21, asteartea
- 19:00etan
- Ibarra-kaldu tabernan (Beurko-Bagatza)
Anima zaitezte eta parte hartu KORRIKAko jardueretan. Ika, ika , ika badator KORRIKA!!
2017-03-13
KORRIKA KULTURALA MARTXOAN
-Martxoaren 14an. Bertso korrika. Saioa teorikoa. Clara Campoamor kultur etxean.
-Martxoaren 20an, 18:00etan, San Bizenteko Clara Campoamor Kultur Etxean: Korrika bai, baina nora? umeentzako ikuskizuna.
-Martxoaren 21ean.Bertso saioa.19:00etan.Ibarrakaldu tabernan.
-Martxoaren 24an. 18:30etan. Korrika festa Llano auzoko Topagune Kulturgunean.
-Martxoaren 28an, 19:00etan, Atari tabernan, Sagardo dastaketa.
-Martxoaren 30ean, Korrika-hasiera. Autobusa Otxandiora joateko.
-Martxoaren 31n Korrika Festa, Lutxanan. 18:30ean Korrika Txikia, 19:00etan Pintxo-potea, 20:00etan Kalejira eta 21:00etan kontzertua Sotano taldearekin.
2017-03-06
KORRIKA KULTURALA BARAKALDON
Korrika Batzordeak antolatu ditu ekitaldiok. Hauxek dira partaideak: Sasiburu euskara elkartea, AEK euskaltegia, Barakaldoko Euskara Saila, Bagatzako Jai Batzordea, San Bizenteko Jai Batzordea, Erreka-ortu dantza taldea, Hala Dzipo kultura elkartea, Llanoko Topakune kultur elkartea, Zuazo-Arteagabeitiako Ibarreta auzo elkarte eta jai batzordea, Lutxanako Amaia dantza-taldea eta auzo-mugimendua, Errontegiko auzo-mugimendu eta Ainara aisialdi taldea, Laguntasuna kultur elkartea, Ibarra-kaldu kutlru elkartea eta HerriKolore agerkari digitala.
-Martxoaren 14an, 19:00etan, Bertso-korrika Clara Campoamor Kultur Etxean. Saio teorikoa.
Eta martxoaren 21ean, 19:00etan, Ibarra-kaldu tabernan bertsolari-saioa, Kilika bertso eskolarekin.
-Martxoaren 15, 22 eta 29an Sukaldaritza tailerra Gurutzetako zentro zibikoan.(Dagoeneko ez dago lekurik).
-Korrikaren aldeko kuestazio-asteburua:
Martxoaren 17an, Zuazo-Arteagabeitian, 18:00etatik aurrera kalejira.
Martxoaren 18an 12:30etik aurrera, Zuazo-Arteagabeitian, kalejira.
Martxoaren 19an, 12:00etan, Lutxanan, musika kalean.
Martxoaren 19an, 12:00etan Bagatzan, antzerkia, dantza poteoa eta taloak.
Martxoaren 19an, 12:00etan San Bizenten, kalejira auzoan zehar.
Martxoaren 19an, 12:00etan Erreka-ortun, umeentzako tailerrak eta musika.
-Martxoaren 20an, 18:00etan, San Bizenteko Clara Campoamor Kultur Etxean: Korrika bai, baina nora? umeentzako ikuskizuna.
-Martxoaren 24an. 18:30etan. Korrika festa Llano auzoko Topagune Kulturgunean.
-Martxoaren 28an, 19:00etan, Atari tabernan, Sagardo dastaketa.
-Martxoaren 30ean, Korrika-hasiera. Autobusa Otxandiora joateko.
-Martxoaren 31n Korrika Festa, Lutxanan. 18:30ean Korrika Txikia, 19:00etan Pintxo-potea, 20:00etan Kalejira eta 21:00etan kontzertua Sotano taldearekin.
-Apirilaren 2an. Kukuxu-marketen korrika arroparen salmenta.
-Apirilaren 5ean 10:00etan Korrika txikia Bide Oneratik eta 10:30ean Herriko PlazanAntxo eta Pantxa pailazoak.
-Apirilaren 5ean, Korrika Festa, 17:00etatik aurrera, puzgarriak, tailerrak, Zirkorrika antzerkia eta Patxi Perez eta Konpainiaren dantza plaza.
-Apirilaren 6an, 04:54an, Korrika helduko da Barakaldora gasolinotik.
- -Apirilaren 6an. Korrika txikia, Munoa Eskolak antolatuta.
-Apirilaren 8an, Korrika Festa, Zuazo-Arteagabeitian.
-Apirilaren 8an, Korrika Festa, San Bizenten, 19:00etan.
-Apirilaren 9an, Korrika-bukaera, autobusa Iruñera joateko.
ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HAR EZAZUE KORRIKAKO JARDUERETAN!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)












