2017-03-06

KORRIKA KULTURALA BARAKALDON


Korrika Batzordeak antolatu ditu ekitaldiok. Hauxek dira partaideak: Sasiburu euskara elkartea, AEK euskaltegia, Barakaldoko Euskara Saila, Bagatzako Jai Batzordea, San Bizenteko Jai Batzordea, Erreka-ortu dantza taldea, Hala Dzipo kultura elkartea, Llanoko Topakune kultur elkartea, Zuazo-Arteagabeitiako Ibarreta auzo elkarte eta jai batzordea, Lutxanako Amaia dantza-taldea eta auzo-mugimendua, Errontegiko auzo-mugimendu eta Ainara aisialdi taldea, Laguntasuna kultur elkartea, Ibarra-kaldu kutlru elkartea eta HerriKolore agerkari digitala.

-Martxoaren 14an, 19:00etan, Bertso-korrika Clara Campoamor Kultur Etxean. Saio teorikoa.
Eta martxoaren 21ean, 19:00etan, Ibarra-kaldu tabernan bertsolari-saioa, Kilika bertso eskolarekin.

-Martxoaren 15, 22 eta 29an Sukaldaritza tailerra Gurutzetako zentro zibikoan.(Dagoeneko ez dago lekurik).


-Korrikaren aldeko kuestazio-asteburua:

Martxoaren 17an, Zuazo-Arteagabeitian, 18:00etatik aurrera kalejira.
Martxoaren 18an 12:30etik aurrera, Zuazo-Arteagabeitian, kalejira.
Martxoaren 19an, 12:00etan, Lutxanan, musika kalean.
Martxoaren 19an, 12:00etan Bagatzan, antzerkia, dantza poteoa eta taloak.
Martxoaren 19an, 12:00etan San Bizenten, kalejira auzoan zehar.
Martxoaren 19an, 12:00etan Erreka-ortun, umeentzako tailerrak eta musika.

-Martxoaren 20an, 18:00etan, San Bizenteko Clara Campoamor Kultur Etxean: Korrika bai, baina nora? umeentzako ikuskizuna.

-Martxoaren 24an. 18:30etan. Korrika festa Llano auzoko Topagune Kulturgunean.

-Martxoaren 28an, 19:00etan, Atari tabernan, Sagardo dastaketa.

-Martxoaren 30ean, Korrika-hasiera. Autobusa Otxandiora joateko.

-Martxoaren 31n Korrika Festa, Lutxanan. 18:30ean Korrika Txikia, 19:00etan Pintxo-potea, 20:00etan Kalejira eta 21:00etan kontzertua Sotano taldearekin. 

-Apirilaren 2an. Kukuxu-marketen korrika arroparen salmenta

-Apirilaren 5ean 10:00etan Korrika txikia Bide Oneratik eta 10:30ean Herriko PlazanAntxo eta Pantxa pailazoak.

-Apirilaren 5ean, Korrika Festa, 17:00etatik aurrera, puzgarriak, tailerrak, Zirkorrika antzerkia eta Patxi Perez eta Konpainiaren dantza plaza.

-Apirilaren 6an, 04:54an, Korrika helduko da Barakaldora gasolinotik. 

- -Apirilaren 6an. Korrika txikia, Munoa Eskolak antolatuta.

-Apirilaren 8an, Korrika Festa, Zuazo-Arteagabeitian.

-Apirilaren 8an, Korrika Festa, San Bizenten, 19:00etan.

-Apirilaren 9an, Korrika-bukaera, autobusa Iruñera joateko.

ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HAR EZAZUE KORRIKAKO JARDUERETAN!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat