Datorren ostiralean abenduak-16, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Barakaldoko Berbalagunok beste jarduera gozagarria bat daukagu:
BERBALAGUNON TOPAKETA NAFARROA KANTA TALDEAREKIN.
noiz: abenduak-16, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
non: GRAN PARADA TABERNA. (SAN BIZENTE kalea).
Erdu gurekin ondo baino hobeto pasako dugu eta!
2016-12-13
2016-12-06
TXAKOLINAREN MUNDUAN.GAZTE BULEGOA
Barakaldoko Gazte bulegokoek jarduera interesgarria antolatu dute 18 eta 35 urte arteko gazteentzat:
MURGIL ZAITEZ TXAKOLINAREN MUNDUAN (EUSKERAZ)
Izen ematea: abenduaren 5etik 12ra. Gazte bulegoan.
Lekua: Morga eta Gernika
Prezioa:
Barakaldarrek: 5,25€ / Beste udalerrietakoek: 8,40€
Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoak antzokian.
Aurtengo gabonaldian Barakaldoko umeek euskal pailazo ospetsuenak ikusteko aukera izango dituzte: Pirritx, Porrotx eta Marimots.
NOIZ: ABENDUAREN 22AN. Arratsaldeko 17:00etan eta 19:00etan.
Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa… aurrera… Badaramagu euskara etorkizunera!
Eros itzazu txartelak agortu aurretik!
2016-11-30
GARAGARDO TAILERRA BERRIRO
SASIBURU elkartekook aurreko saioaren arrakasta ikusita eta interesatuta zeundeten zenbait lagunek tokirik gabe geratu zinetela eta, GARAGARDOARI BURUZKO HITZALDI-DASTAKETA ostera ere antolatu dugu.
ZER: GARAGARDOARI BURUZKO HITZALDI-DASTAKETA
NOIZ: ABENDUAK-14, ASTEAZKENA, ARRATSALDEKO 19:00ETAN.
NON: ERRONTEGIKO AUZO ELKARTEAN.(BIZKAIA KALEA 41).
IZEN EMATEA: EMAILEZ MEZUTXO BAT BIDALIZ ZEURE IZEN DEITUREKIN GEURE POSTA ELEKTRONIKORA.
GEURE POSTA ELEKTRONIKOA: SASIBURU@GMAIL.COM
ANIMA HADI ETA ERDU GUREKIN!!
2016-11-28
EUSKARAK 365 EGUN
Pauso bat aurrera
EUSKALTZALEEN TOPAGUNEAN ELKAR-LANEAN EUSKARAK 365 EGUN KANPAINAN PARTE HARTU DUGU. HONA HEMEN KANPAINA HORRETAKO AGIRIA.
LELOA HAUXE DUZUE:"EUSKARAK 365 EGUN, PAUSO BAT AURRERA"
Pausoa; mugimendua sortzen duena.
Auzoko herritarrek euskaraz bizitzea erabaki
dute, lehen, bigarren eta azken hitza euskaraz eginez. Astebetez euskarari
eusten hasteak, urtetarako arrastoa utziko du. Mugimendua sortzen da, ehunka
herritarren erabaki eta ekintzek milaka lagunen hizkuntza ohituretan eragina
dutenean.
Urratsa; bakoitzak dagoen lekutik ematen duena;
norberarena, propioa.
Marisol eta Enriquek euskaltegian izena eman
dute, euskara ikasten hasi dira.
Anak bere bilobarekin hitz egiteko euskara
ulertu behar duela erabaki du.
Michelle eta Nerea mintzalagun taldean
herriko euskaldunen sarea zabaltzen ari dira.
Lutxok hilabetez euskara hutsean bizitzea
erabaki du.
Pausoa; kontzienteki egiten dena, norabide batean egiten
dena.
Elkarte gastronomikoko batzarrak euskaraz
egiten dira orain.
Udalak euskara lan hizkuntza eta
herritarrekiko lehentasunezko komunikazio hizkuntza izango dela erabaki du.
Urratsa; taldean edo bakarka egin daitekeen ibilaldi
baten hasiera.
Auzoko harategian euskaraz irakurri daitezke
errotuluak eta produktuen izenak, euskaraz egin ahal izango dira erosketak,
harakina ulermena lantzen ari da.
Herriko kirol taldeek euskaraz egingo dituzte
entrenamenduak; prestatzaileak euskarazko saioak zuzentzeko gertu daude.
Pausoa; handia edo txikia, baina sendoa, atzera bueltarik
ez duena
Kevinek lagun euskaldun guztiei esan die
berari euskaraz hitz egiteko, ulertzeko gai dela eta entzunez gehiago ikasi
nahi duela.
Gaizkak prentsaurreko guztiak hasten ditu
euskaraz.
Lorea herriko euskaltzaleen elkartera
hurbildu da, euskaraz bizitzeko duen ideia bat martxan jartzera.
Pauso bat aurrera emateko garaia da; zuk, nik, hark, haiek,
guk euskaraz bizitzeko urratsak ematekoa.
Pauso bat, bi, hiru,… milaka urrats emateko ordua da; euskaraz bizi nahi
dugunok, euskaraz jakin ez arren gizarte euskaldunago bat desio dutenek,
agintariek, herriko elkarteek, ikasle, enpresari, sindikalista eta langileek;
bakoitzak bere lekutik, euskararen herria edukiz betez ekarpena egiteko ordua.
Euskarak 365 egun ditu, euskaldunok urte osoa pauso berriak
emateko.
2016-11-22
EUSKAL ASTEA BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLA
Aurten Nazioarteko euskararen egunaren harira Barakaldoko hizkuntza eskolakoek zenbait jarduera interesgarri antolatu dute.
HITZALDIA:
" Barakaldo euskalduna: ez hain gutxi, ez hainbeste". Ander Ros irakaslearen eskutik.
Noiz: AZAROAK-28, arratsaldeko 17:00etan.
BERTSO SAIOA: Ibon Ajuria, Onintza Enbeita, Ander Elortegi.
Noiz: AZAROAK-30, arratsaldeko 19:00etan.
Txangoa: DURANGOko AZOKAra irteera.
Anima zaitezte eta parte hartu!!
2016-11-21
Umeentzako antzezlana Gurutzetan
ARTE ESZENIKOEN EGITARAUA FAMILIAKIDE GUZTIENTZAT
Datorren larunbatean, azaroaren 26an,Gurutzetako kultur etxean “CHEF CHOF” antzezlana antolatu dute 4 urtetik 9 urte arteko umeentzat
EGUNA: Azaroaren 26a, LARUNBATA.
ORDUA: 18:00
ANTZEZLANA: “CHEF CHOF”
(4tik 9 urtera) (euskaraz) (umore antzerkia)
Konpainiak egindako pedagogi aholkuak kontuan izanik, eta ikuskizunaren kalitatea bermatze aldera (aktore-aktoresen lana eta ikusleak errespetatzeko), 3 urtetik beherakoek ez dute sartzerik izango (ez da 3 urtetik beherakoentzako sarrerarik salduko), proposamenaren edukia eta iraupena egokiak ez direnez, umeak aspertu egingo liratekeelako.
KONPAINIA: TROKOLO TEATRO
TOKIA: Gurutzetako Zentro Zibikoan, Balejo, 4 - Barakaldo.
HARREMANETARAKO TEL.: 944 789 485
SARREREN PREZIOA: Helduak: 3€ / Haurrak: 2€
SARRERAK SALGAI DAUDE DAGOENEKO!!
2016-11-19
“Euskal harria – Euskara herria” IKUSKIZUNA
Aurten “Euskal harria – Euskara herria” antolaturiko ikuskizuna izango dugu Barakaldon. Euskararen ondarea eta, batez ere, euskalgintzan eta euskal kulturgintzan aritzen direnen lana eta ahalegina goraipatu nahi dituen ikuskizuna dugu.
. Herriko elkarteek herriarentzat sortutako ikuskizuna; haiek protagonista!!- “Euskal harria – Euskara herria” musika-ikuskizuna
- Abenduak 1, 20:00etan
- Barakaldoko Antzokia
- Sarrera doan (gonbidapena behar da!)
- Gonbidapenak:
- Erreserbatu nahi duzu? (azaroaren 22ra arte)
- Hala Dzipo musika eskolaren bidez (El Rosario z.g. /94 438 55 41)
- Euskara zerbitzuaren bidez (euskara@barakaldo.org / 94 478 92 41)
- Azaroaren 25etik aurrera:
- Antzokiko txarteldegian (ohiko ordutegian)
- AIMA ZAITEZ ETA JOAN IKUSKIZUN EDER HAU IKUSTERA!!
- Erreserbatu nahi duzu? (azaroaren 22ra arte)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






