Gogoan izan asteburu honetan antzerki saio sorta ederra izango dugula Beurko-Bagatzan. Anima zaitez eta parte hartu!!
2016-04-22
2016-04-21
HISTORIAK ETA ISTORIOAK BARAKALDO.HITZALDI ZIKLOA
Aurtengo apirilean Barakaldoko
Foruaren 650. urteurrena eta Uriarte Frantzizkartarrak, Euskalkien Mapa
osatzeko, Luis Luciano Bonaparteri bidalitako gutunaren 150. urteurrena beteko
dira. Bi
jazoera horiek kulturan eta gizartean izan zuten eragina oso handia izan zen,
euskararen lekukotzea ahalbidetu zutelako.
Bi efemerideok euskerarekin duten lotura
aprobetxatuz, gure hizkuntzak duen garrantzia sustatu nahi dugu kultura-ziklo
bat antolatzen 2016ko maiatzean eta ekainean.
Ba
al zenekien XIX. mendeko garapen industriala baino lehenago Barakaldo herri
euskalduna zela?
Euskaltzale
eta euskaldunen artean nork ez du ezagutzen Luis Luciano Bonapartek
kaleratutako Euskara eta Euskalkien mapa. Londresen argitaratu zuen eta oso
harreman estua du garrantzi handiko beste bi lanekin: Le verbe basque en tableaux (Londresen, 1869an) eta Carte des sept provinces
basques montrant la délimitation actualle de l'euscara et sa division en
dialectes et sous-dialectes et varietés (Londresen 1863an egin arren,
1871-1872 urteetan kaleratu zen. Bi edizio dira, bata grabatua eta bestea
litografia moduan)
Luis
Luiciano Bonapartek ikerketa zientifiko-linguistikoa egiteko Euskal Herriko
herri ezberdinetan ibili zen, eta bere izenean ikerketak egiten zituzten
kolaboratzaileek parte hartu zuten. Horietariko bat Jose Antonio Uriarte
Bermeoko Franziskotar Frailea izan zen, eta bere lanari esker Barakaldo
euskalduna zela badakigu.
“Convento de Bermeo, 23 de abril de 1866 … he
averiguado que en los barrios de Landaburu y Beurco se habla mucho bascuence y
en el de San Vicente también algo: pero en el de Retuerto y demas apenas se
conoce. He hablado con muchos yo mismo en bascuence...”
Jose
Antonio Uriarte, Bermeoko Franziskotar Frailea
PROGRAMAZIOA
Kultura-ekitaldi ziklo honetan lau hitzaldi ezberdin proposatzen ditugu.
Laurok zerikusi zuzena dute bi jazoerekin eta jakinmina betetzeko aukera
paregabea izango da.
1.saioa
Barakaldoko Foruaren 650. urteurrena
eta Luis Luciano Bonaparteri bidalitako gutunaren 150. urteurrena. Barakaldoko
historia laburrean azalduta eta gertakari hauek kokatzea.
HIZLARIA: Mitxel Olabuenaga. Historian Doktorea / Ezagutu Barakaldo programaren egilea.
MAIATZAK 3, asteartea arratsaldeko 19:00etan.
Gaztelaniaz
2.saioa
Barakaldoko Euskal Toponimia.
HIZLARIAK: Goio Bañales. Arte Ederretan Lizentziaduna.
Marrazketa irakaslea.
Mikel Gorrotxategi.
Euskaltzaindiako
Onomastika Zerbitzuaren arduraduna.
MAIATZAK 11, asteazkena arratsaldeko 19:00etan.
Elebiduna
3.saioa
Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza
zapalkuntzaren historia. Liburuaren aurkezpena eta solasaldia
HIZLARIA: David Anaut Peña. Euskara Teknikaria. Nafarroako Foru Legebiltzarkidea.
MAIATZAK 25, asteazkena arratsaldeko 19:00etan.
Euskaraz
4.saioa
Euskara eta Barakaldo XX. mendetik gaur
egun arte.
HIZLARIA: Txeru Gartzia Izagirre. Historialaria eta Euskaltzalea.
“Barakaldoko bibliografia” liburuaren egilea.
EKAINAK 7, asteartea arratsaldeko 19:00etan.
2016-04-12
1. BAGATZA ANTZERKI JAIALDIA
Apirilaren 22tik 24era BEURKO-BAGATZA auzuneko lehen antzerki jaialdia izango dugu.Ekimen hau "MALAS COMPAÑIAS" antzerki-taldearen aparteko jarduera dugu Barakaldoko udalaren eta auzoko elkarteen laguntzaz, baita Santa Teresako azokarena nahiz SASIBURU elkartearena.
Antzerkialdi honetan ikusle-entzule guztientzako lanak izango dira euskaraz eta erdaraz.Parte hartuko duten antzerki taldeak hauxek dituzue: Ganso & Cia, Pez Limpo, La Enana Naranja, Shakti Olaizola, Dxusuturi Teatro, BAI, Hortzmuga.
2016-04-08
"PUTINEN GOARDASOLA" ANTZEZLANA
SASIBURU elkarteak beste jarduera dibertigarria antolatu du:
PUTINEN GOARDASOLA ANTZEZLANA.
"Lehendakaria kezkatuta dago. "Euskaldun guztiok
batuko gaituen Himnoa behar dugu" aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera
luze baten ondoren konsensua lortu dute. Ray eta Nik izango dira Euskal Ereserkiaren
egile.
Erronka handia bi artista hauentzat. Talentua eta
eskarmentua nahikoa badute ere metodo
berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko.
Metodo Mistoa.
Orain herriz herri ibiliko dira euskaldun orok ikasi
eta bere egin dezan Euskal Ereserki Berria."
Komedia honetan ondo baino hobeto pasatuko dugu.Anima zaitez eta etorri!
NOIZ: APIRILAREN 21ean, arratsaldeko 19:30etan.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (CLARA CAMPOAMOR)
2016-04-07
ARTEAGABEITIA-ZUHATZUN EUSKARAZ
Apiril honetan euskarazko jarduerak etengabe datoz.Oraingo honetan Arteagabeitia-Zuhatzu auzoan antolatu duten EUSKARA EGUNAK ekimenaren berri eman gura dizuegu.
Festa horretan haur kalejira, kontzertuak, haur disko-festak, bertso afaria...eta bestelako ekitaldiak izango dituzue.SASIBURU elkarteak ere lagundu du jai horretan bertsolaritza arloan, dagoeneko dakikezuenez Onitza Enbeita eta Jon Maia bertsolariekin saio aparta izango dugu.
BeuRko-Bagatzan, San Bizenten eta Arteagabitia-Zuhatzun...
UDABERRIA EUSKARAZ BARAKALDON!!
2016-04-03
BERTSO AFARIA ZUAZO AUZOAN
ZUAZO-ARTEAGABEITIA auzoan euskara egunak izeneko ekimenaren barruan bertso afari ederra antolatu dugu KILIKA bertso eskola IBARRETA auzo elkartea eta SASIBURU elkartekook. Bihartik aurrera txartelak erosteko aukera izango duzue San Bizenteko AEKn eta Zuazoko zentro galegoan bertan.
Anima zaitez eta erosi zeure txartela agortu aurretik! ( Adi, leku mugatuak dira eta).
Anima zaitez eta erosi zeure txartela agortu aurretik! ( Adi, leku mugatuak dira eta).
2016-03-26
UDABERRIAN EUSKARAZ
Udaberri honetan SASIBURU elkartekook hainbat jarduera antolatu dugu kasu batzuetan beste elkarteekin elkarlanean.Momentuz aurrerapen gisa apirilean antolatu ditugun ekitaldi batzuen berri emango dizuegu.
Hasteko, apirilaren 13an arratsaldeko 19:00etan "BIZI BARATZEA" liburuaren aurkezpena izango dugu Jakoba Errekondoren eskutik Clara Campoamor kultur etxean eta EGUZKI elkarte ekologistaren laguntzaz.
Bestetik, apirilaren 21ean arratsaldeko 19:30ean "Putinen goardasola" antzezlan dibertigarriaz gozatzeko aukera izango dugu San Bizenteko kultur etxe horretan ere.Horrez gain, apirilaren 30ean gaueko 21:30ean Zuazoko Centro galegoan bertso afari paregabea antolatu dugu KILIKA bertso eskola eta Arteagabeitia-Zuazoko IBARRETA auzo elkartekoekin batera. Tiketak erosteko argibideak laster emango ditugu.
Azkenik, euskara gaiari buruz hitzaldi sorta bat antolatu dugu, baita antzerkialdi baten antolaketan eman dugu geure laguntza. Azkenengo ekimenen berri aurrerago emango dizkizuegu.
ETOR ZAITEZ ETA ONDO PASA. BADAKIZU, UDABERRI HONETAN EUSKARAZ!!
2016-03-08
XIX. MENDEKO EMAKUME BERTSOLARI ISILDUEN AHOTSA
Gaur emakumearen nazioarteko eguna izanik, SASIBURU elkartekook antolatu dugun jarduera baten berri eman gura dizuegu:
EMAKUME BERTSOLARI ISILDUEN AHOTSA
Historiak sekretuan gorde ditu
mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur
egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, (beraien bertsoak erre, gorde,
ixildu,… baitira), batzuk errekuperatzea lortu da.
Emakume bertsolarien ikurra
izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, “Xenpelar” zenaren iloba. Joxepa
Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala,
askoren ezagutza galdu dugu bidean eta ixilduriko emakumeen historia ekarri
nahi dugu argitara.
Ikuskizun honen bitartez
emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera,
narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi dizkizuegu.
NOIZ: MARTXOAREN 22an, ASTEARTEA, arratsaldeko 19:30etan.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA (SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA).
Bertan ikusi, entzun eta biziko dugun saio hunkigarriaren aurrerapena hemen ikus dezakezue:
AMIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)












