2016-04-21

HISTORIAK ETA ISTORIOAK BARAKALDO.HITZALDI ZIKLOA

Aurtengo apirilean Barakaldoko Foruaren 650. urteurrena eta Uriarte Frantzizkartarrak, Euskalkien Mapa osatzeko, Luis Luciano Bonaparteri bidalitako gutunaren 150. urteurrena beteko dira. Bi jazoera horiek kulturan eta gizartean izan zuten eragina oso handia izan zen, euskararen lekukotzea ahalbidetu zutelako.

Bi efemerideok euskerarekin duten lotura aprobetxatuz, gure hizkuntzak duen garrantzia sustatu nahi dugu kultura-ziklo bat antolatzen 2016ko maiatzean eta ekainean.




Ba al zenekien XIX. mendeko garapen industriala baino lehenago Barakaldo herri euskalduna zela?

Euskaltzale eta euskaldunen artean nork ez du ezagutzen Luis Luciano Bonapartek kaleratutako Euskara eta Euskalkien mapa. Londresen argitaratu zuen eta oso harreman estua du garrantzi handiko beste bi lanekin: Le verbe basque en tableaux (Londresen, 1869an) eta Carte des sept provinces basques montrant la délimitation actualle de l'euscara et sa division en dialectes et sous-dialectes et varietés (Londresen 1863an egin arren, 1871-1872 urteetan kaleratu zen. Bi edizio dira, bata grabatua eta bestea litografia moduan)

Luis Luiciano Bonapartek ikerketa zientifiko-linguistikoa egiteko Euskal Herriko herri ezberdinetan ibili zen, eta bere izenean ikerketak egiten zituzten kolaboratzaileek parte hartu zuten. Horietariko bat Jose Antonio Uriarte Bermeoko Franziskotar Frailea izan zen, eta bere lanari esker Barakaldo euskalduna zela badakigu.


“Convento de Bermeo, 23 de abril de 1866 … he averiguado que en los barrios de Landaburu y Beurco se habla mucho bascuence y en el de San Vicente también algo: pero en el de Retuerto y demas apenas se conoce. He hablado con muchos yo mismo en bascuence...”
                                   Jose Antonio Uriarte, Bermeoko Franziskotar Frailea


PROGRAMAZIOA

Kultura-ekitaldi ziklo honetan lau hitzaldi ezberdin proposatzen ditugu. Laurok zerikusi zuzena dute bi jazoerekin eta jakinmina betetzeko aukera paregabea izango da.

1.saioa

Barakaldoko Foruaren 650. urteurrena eta Luis Luciano Bonaparteri bidalitako gutunaren 150. urteurrena. Barakaldoko historia laburrean azalduta eta gertakari hauek kokatzea.

HIZLARIA: Mitxel Olabuenaga. Historian Doktorea /  Ezagutu Barakaldo programaren egilea.

MAIATZAK 3, asteartea arratsaldeko 19:00etan.

Gaztelaniaz

2.saioa

Barakaldoko Euskal Toponimia.

HIZLARIAK: Goio  Bañales. Arte Ederretan Lizentziaduna. Marrazketa irakaslea.

                        Mikel Gorrotxategi. Euskaltzaindiako Onomastika Zerbitzuaren arduraduna.


MAIATZAK 11, asteazkena arratsaldeko 19:00etan.

Elebiduna

3.saioa

Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren historia. Liburuaren aurkezpena eta solasaldia

HIZLARIA: David Anaut Peña. Euskara Teknikaria. Nafarroako Foru Legebiltzarkidea.

MAIATZAK 25, asteazkena arratsaldeko 19:00etan.

Euskaraz


4.saioa

Euskara eta Barakaldo XX. mendetik gaur egun arte.

HIZLARIA: Txeru Gartzia Izagirre. Historialaria eta Euskaltzalea. “Barakaldoko bibliografia” liburuaren egilea.

EKAINAK 7, asteartea arratsaldeko 19:00etan.

Euskaraz 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina