2016-01-31

"INUDE ETA ARTZAINAK" inauterietan


IBARRAKALDU elkartekoen lagunek inauterietan daukaten asmoen berri eman digute:

Otsailaren 6an, larunbat arratsaldean, Ibarra-kaldu elkarteak Donostiako "IƱude eta Artzaiak" konpartsa antzeztuko du Barakaldoko Inauterietako jaitsieran, Barakaldoko Udal Bandarekin batera, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. 

Hori dela-eta, elkarteak gonbite irekia egiten du, nahi duen orok antzezpen horretan parte hartzeko. Konpartsan XIX. mendearen amaierako edo XX.aren hasierako gizartea eta giroa islatzen direnez, garai horretako pertsonaia bat hautatu eta horri dagozkion jantzi egokienak bilatu besterik ez da egin behar.

Ez da zaila eta bada zer aukeratu ugari: jauntxo eta andreak, alkate jaun edo andreak, baserriko etxejaun eta etxekoandreak, kardinalak, apaizak eta meza-laguntzaileak, sendagileak eta erizainak,  haurtzainak kotxetxoarekin, lehen jaunartzeko umeak, suhiltzaileak, aguazilak eta guardia zibilak, zapata-garbitzaileak eta ogi, egunkari, puxika, goxoki nahiz barkillo saltzaileak, etab.




ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!


EGUNA: OTSAILAK 6, LARUNBAT ARRATSALDEAN, BARAKALDOKO INAUTERIETAKO JAITSIERAN.

2016-01-17

San Bizenteko jaietan euskaraz

SASIBURU elkartekook  San Bizenteko jaietan euskarazko bi ekitaldi antolatu ditugu urtarrilaren 22an, ostiralean.
Ekintza horietako lehena umeentzat da: OLIVER MAGOA.Esan bezala, datorren ostiralean eguerdiko 12:00etan Velazquez plazan.



Bestetik, azkenengo urteotan legez PINTXO DASTAKETA antolatu dugu Berbalagun proiektuaren barruan.Ekimen honetara Barakaldoko Berbalaguneko lagunok nahiz edozein euskaldun parte hartzera gonbidatuta zaudete.





ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!! SAN BIZENTEKO JAIETAN EUSKERAZ!!

2015-12-20

"Oneka marrazoa" haurrantzako jarduera Antzokian.


 Barakaldo Antzokian abenduaren 26ean, larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, ENE KANTAKkonpainiaren ONEKA MARRAZOAhaurrentzako ikuskizuna izango da.
 

Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten
azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua
ikaragarria da... Eneko eta Nere kezkatuta
daude, ezin baitute gehien gustatzen zaien
jolasean aritu: putzuetan saltatzea.
Liburu majikoa hartuta uraren bila joango dira:
baina... lortuko al dute? Oneka marrazoak
lagunduko al die? Etxera bueltatu ahal
izango dira? Izan ere... “marrazo handi honek
sortarazten du beldurra”...
Ene Kantakarenek haurrak dantzatzeko
abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte.
Zenbaitetan ere, betiko kantuak moldatu
eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz
imitatzeko moduko kanta guztiei loturik
koreografiak, askotan haurren beraien

laguntzarekin, prestatzen dituzte.

Anima zaitezte eta eroan zeure seme-alabak, umeek ondo baino hobeto pasatuko dute eta.
(Sarrerak 6 euro balio du).

2015-12-14

HELDUENTZAKO IPUINAK GAZTE BULEGOAN



Bihar, abenduak-15, arratsaldeko 18:00etan HELDUENTZAKO IPUINAK jarduera antolatu dute Gazte Bulegoko lagunek.

Anima zaitez eta urreratu gazte bulegora.

2015-12-11

Barakaldoko euskaldunon topaketa


   Barakaldoko euskaldunon topaketa antolatu dute Berbalagunekoek abenduaren 18an. Ekimen hau arratsaldez izango da; hain zuzen, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Anaien parkeko kafetegian.Bertatik abiatu ostean  kanta-paseotxoa egiteko asmoa daukate.
Barakaldoko euskaldun guztiok gonbidatuta gaude, BERBALAGUN proiektua ezagutzen dugunok nahiz ezagutzeko gogoa duzuenak ere..

  Beraz, anima zaitezte eta parte hartu!!


2015-12-10

Barakaldoko mugimendu euskaltzalearen historia

Barakaldoko udalak K aldizkariaren 2. zenbakia atera berri du abenduan eta bertan Txeru GarcĆ­a Izagirrek Barakaldoko mugimendu euskaltzaleei buruz idatzitako artikulu interesgarria aurki dezakegu. 21 orrialdetan hainbat izen, leku eta talde aipatzeaz gain, 1960-70 eta 1970-80 hamarkadetako argazki ere aurkituko dituzu.
Udalak aldizkariaren 700 ale argitaratuko ditu eta 10 eurotan jarriko dira salgai kiosko, liburu-denda eta Errekatxoko Luis Choya Almaraz zentroan. Zure ale aurkitzen ez baduzu edo zuzenean Txeruren lana irakurri nahi baduzu, hementxe duzu:

Sasiburutik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Txeruri gure historia biltzeko egin duen lan bikainagatik. Eskerrik asko!

2015-12-06

2015eko Euskararen Ginkanako memoria

Aurtengo Euskararen Ginkana amaitu da eta ekitaldi honetarako prestatu dugun material guztia argitara ematen dugu. Baita jokalariek lortutako emaitzak ere (azken orrialdean):

Ginkanan zenbat jokalari zeuden jakin nahi duzu?
Eta besteak zein probara arte heldu ziren?
Eta zubia hartu ote duten?
Eta txanponik erabili duten?
Eta zein bide aukeratu ote zuten?
Ginkanako proba guztiak eta beraien erantzunak kuxkuxeatu nahi duzu?
Antzeko ginkana bat prestatzeko inspirazio bila zabiltza?
Euskararen Ginkanako memoria ikuskatu ezazu ea zure jakin-mina asetzen duzun :-)

2015-11-30

EUSKARAREN EGUNA BEURKO BAGATZAN



Beurko Bagatzako jai batzordekoek ere euskararen eguna behar bezala ospatu gura dute, eta zenbait ekintza antolatu dute datorren ostegunerako:

  • "ROBOTS" pelikula umeentzat Ibarrakaldun  arratsaldeko 18:00etan.
  • FOTOKOLA izeneko jarduera, "Euskarak 365 egun"kanpainaren barruan.

                            ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!