Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarri duen "eta hau zergatik ez EUSKARAZ?" kanpainari jarraiki, Sasiburu elkarteko kideok irteera bat antolatu genuen Barakaldon, eta hainbat motako frankiziaz eta saltokiz josita dagoen Mega Park gunera joan ginen pegatinak itsastera. Espero bezala, kanpaina honetako eranskailuak jartzeko lekuak barra-barra ziren han. Fashion Outlet delakotik hasita, Yelmo zinemetaraino eta KIWOKOtik hasita Leroy Merlineraino, gaztelania hutsez idatzitako hainbat eta hainbat kartel eta testu aurkitu genituen: juguettos, Calvin Klein, toys R us, Krunch, ChiquiTin, KIABI, El Corte Inglés, Norauto, C&A, JOTA+GE, DonGa, Desigual, DECATHLON... Haratago dauden jatetxeetan berdin: McAuto, pollitos, KOKOXILY. Max Centerreraino ez ginen heldu baina ziur hizkuntz paisaia berdintsua aurkituko genuela.
Gogoratu beharra dago Barakaldoko 20.000 auzotar euskaldunak garela; bertoko dendek kontuan hartzeko moduko kopurua. Baina gogoratu beharra dago ere, Mega Park merkataritza-gunera joaten direnak eskualde osoko auzotarrak direla, zaretela, eta horregatik bezeroak beraien artean euskaraz hitz egiten entzutea oso ohikoa dela. Horregatik, ulergaitza egiten zaigu hainbeste diru mugitzen duten enpresa hauek euskarari merezi duen lekurik ez gordetzea. Topaguneko ekimen honi esker gauzak aldatzen joatea espero dugu, hainbat euskaldun baikaude desian gauzak hobeto egin ditzaten.
Hala ere, badira toki batzuk gure ustez aipamen berezi bat merezi dutenak. Batzuk zentzu txarrean eta beste batzuk zentzu onean. juguettos eta toys R us jostailu dendak eta ChiquiTin haurtzaindegia adibidez haur txikiei zuzenduak daude eta harrigarria iruditzen zaigu sarrerako atean bertan gaztelania hutsezko kartelak aurkitzea. DonGa jatetxeak eta JOTA+GE dendak berriz, bertokoak dira baina euskarataz paso egiten dute.
Amaitzeko, IKEA eta Forum Sport aipatu nahi ditugu. Izan ere, azken bi hauek izan ziren elebitasuna serio hartzen zutela ikusi genituen bakarrak. Azken honen kasuan gainera, kartel guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egoteaz gain euskara gaztelaniaren aurretik agertzen zen. Beraz, hau izan zen gure txango guztian pegatinak jartzera joan eta jarri gabe utzi genuen leku bakarra. Bikaina izango litzateke beste saltoki eta frankiziek eredutzat hartuko balute.
Mega Park albo batera utzita, Barakaldoko beste txoko askotan ere pegatinak itsatsi ditugu azken asteotan. Prestatu dugun argazki bilduman kontsulta ditzakezue.
2015-06-16
2015-06-04
OINARRIZKO ARGAZKIGINTZA IKASTAROA
SASIBURU elkarteak euskarazko beste jarduera baten berri eman nahi dizuegu: datozen asteetan OINARRIZKO ARGAZKIGINTZA TAILERRA antolatu dugu.
Argazkigintza ikastaro hori hiru egunetan izango dugu: ekainaren 18, 25 eta 28an.
Plaza MUGATUAK dira, beraz interesatuta bazaude, eman zeure izena geure posta elektronikora mezutxo bat bidaliz:
sasiburu@gmail.com
2015-05-29
Eta hau, zergatik ez euskaraz? Kanpaina
Sasiburukideok Euskaltzaleen Topaguneak abiatutako “eta hau,
zergatik ez euskaraz?” kanpainan parte hartuko dugu. Kanpainaren helburu
nagusia paisaia linguistikoa euskalduntzea da, kanpainaren pegatinak jarriko
dira gaztelania hutsez dauden errotuluen gainean.
Barakaldon lan asko dugu egiteko; zoritxarrez, gure herriko leku publiko zein
komertzio handi askotan, gauza asko gaztelania hutsean idatzita daude. Hori
dela eta, Sasiburukideok gurekin batera pegada masiboa egitera gonbidatu nahi
zaituztegu ekainaren 9an,
arratsaldeko 19:30ean, San Bizenteko elizan.
Pegadara joaterik ez
baduzue, baina gaztelania hutsezko errotuluak identifikatuta badituzue, bidali
lekuaren izena eta helbidea eta egiten ahaleginduko gara!
Kanpainari buruzko
informazio guztia hemen duzue: http://topagunea.eus/2015/05/ eta-hau-zergatik-ez-euskaraz/
GAURTIK HASTEN DA
BIHARKO BARAKALDO EUSKALDUNA!
2015-05-21
OIHAN VEGA "EUSKARAREN ESPEKTAKULUE"
Datorren asteartean, maiatzak 26, OIHAN VEGAren ikuskizuna izango dugu SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAn, Barakaldoko udalaren euskara zerbitzuaren eskutik.
Hona hemen ikuskizunaren laburpentzo bat:
- ZER: "Euskararen espektakulue" OIHAN VEGA.
- NON: Clara Campoamor k.e.( Gernikako arbola, San Bizente auzoa).
- NOIZ: MAIATZAK-26. ARRATSALDEKO 19:00etan.
Hona hemen ikuskizunaren laburpentzo bat:
2015-04-27
"IL DUO CANNELLONI" UMEENTZAKO JARDUERA
Eroak dira? Heroiak? Musikoak?? Magoak? Akrobatak?? Mmmmm agian…
Miki eta Riki, oso artista bereziak dira, izugarri maitatuak haien lurraldean “Cannelloni” Sizialiako hegoaldeko herri txiki bat. Musika jaialdi ospetsu asko irabazi ondoren (hori diote behintzat…) zure herriko jaialdira heldu dira bere kanta berriaren soinuaz.
Jende artean inspirazio bila arituko dira, agian zu izango zara haien musa…Edo zu….argi dagoena da ooooso ongi pasatuko duzula. Umorea, musika, dantzak eta akrobaziak???? Magia eta mimo pila batez egindako ikuskizuna!!
FAMILIA GIROAN EUSKARAZ.
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
Jende artean inspirazio bila arituko dira, agian zu izango zara haien musa…Edo zu….argi dagoena da ooooso ongi pasatuko duzula. Umorea, musika, dantzak eta akrobaziak???? Magia eta mimo pila batez egindako ikuskizuna!!
NOIZ : MAIATZAK-5, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 17:30EAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA. (Gernikako arbola). BARAKALDO.
2015-04-20
HEZKUNTZARI BURUZKO MAHAI-INGURUA
Aste honetako ostegunean, apirilak-23, arratsaldeko 19:00etan SASIBURU elkartekook Clara Campoamor kultur etxean hezkuntzari buruzko mahai inguru interesgarria antolatu dugu:
"HEZKUNTZA ETA HAURTZAROARI BEGIRADA BERRI BAT"
Bertan, Leioako LABORAGUNE proiektua aurkeztuko digute, baita Arabako GEROA eskolako. Ondoren hezkuntza proiektuei buruzko eztabaida izango da.
Horretaz gain Liburuaren eguna ospatzeko liburu gurutzaketa egingo dugu: ekar ezazu euskarazko liburu bat eta eraman beste bat.
OHARRA: otsailean gai berdinari buruzko beste ekitaldi bat antolatu genuen baina eduki ezberdinak izan zituen, gonbidatuak beste proiektu batzuk izan baitziren.
Anima zaitez eta etorri!!
2015-03-22
EUSKARA EGUNA ZUAZON
KORRIKA dagoeneko Euskal Herriko errepideak, herriak nahiz hiriak zeharkartzen dabil dagoeneko, Barakaldora datorren asteartean, martxoak 24, helduko zaigu 17:00ak aldera. Hainbat festa eta jarduera antolatu ditugu elkarte euskaltzaleok.
Oraingo honetan Arteagabeitia Zuazon martxoaren 28an antolatu dutena aurkeztu nahi dizuegu.Arratsaldeko 18:00etatik aurrera haurrentzat kalejira eta disko festa izango dira, bestalde kantu poteoa eta musika ibiltaria ere antolatu dituzte besteak beste.
Oraingo honetan Arteagabeitia Zuazon martxoaren 28an antolatu dutena aurkeztu nahi dizuegu.Arratsaldeko 18:00etatik aurrera haurrentzat kalejira eta disko festa izango dira, bestalde kantu poteoa eta musika ibiltaria ere antolatu dituzte besteak beste.
2015-03-11
BERTSO KORRIKA BARAKALDON
BIHAR,MARTXOAK-12, 20:00ETAN KORRIKA KULTURALA EKIMENEN ARTEAN BERTSO SAIO EDERRA IZANGO DUGU IBARRAKALDU TABERNAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






