Korrika 19a gero eta hurbilago
dago, eta lasterketa euskaltzalearen
aldeko jarduerak ugarituko dira. Ekitaldi horien berri blog honetan bertan emango dizuegu.Hasteko, datorren ostiraleko hitzordua. Bihar, otsailaren 6an, 19:00etan Gran Parada tabernan (San Bizente kalean, euskaltegiaren ondoan), Barakaldoko AEK-k Korrika 19ren aurkezpena
egingo baitu herrian. Bertan euskaltegiko kideek Korrikaren berri
emateaz gain, aurtengo edizioaren xehetasunak emango dizkigute.
Bertan bideoak, musika eta lunch bat izango
dituzte gozagarri eta ekimenaren aldeko photo call batean parte hartzeko aukera izango dugu. Ekitaldi hau nahi duen ororentzat irekia da eta, beraz, euskaltzaleok badugu beste hitzordu bat euskararen erabilera
sustatzeko.
IKA, IKA IKA BADATOR KORRIKA!!
2015-02-05
KORRIKAREN AURKEZPENA BARAKALDON
2015-01-20
GEREZIEN DENBORA PASTORALA
Datorren otsailaren 7an, larunbata, Barakaldo Antzokian "Gerezien denbora" pastorala antzeztuko da. Bai Historiaren ikuspegitik (XIX. mendeko industrializazio garaian lekututako istorioa da), bai Euskararen ikuspegitik (Iparraldeko euskaraz gozatzeko aukera), gure ondare kulturalaren adierazle hori bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea izan daiteke.
Lan hau Itxaro Borda idazleak egina da, eta bertsoez gain musika mota ezberdinak nahasten ditu lan eder honetan.Txartelek 12 eta 15 euro artean balio dute eta dagoeneko Barakaldoko antzokiaz gain, Bilboko Kafe antzokian ere eros ditzakegu.
ZER: GEREZIEN DENBORA PASTORALA.
NOIZ: OTSAILAREN 7AN, ARRATSALDEKO 17:00ETAN.
NON: BARAKALDOKO ANTZOKIAN.
2015-01-15
KORRIKAREN ALDEKO ARGAZKIA
San Bizente jaien harira, urtarrilaren 18an (igandea) 13:30ean Korrikaren aldeko argazki paregabea antolatu du Jai Batzordeak AEKrekin batera. Helburua begi-bistakoa da: ahalik eta euskaltzale gehien batzea Korrikaren alde azaltzeko. Argazkia parkean bertan aterako dute eta herri bazkaria girotzeko ekintza aproposa suerta daiteke.
Bigarren aldiz egingo da argazki erraldoia, aurreko Korrikan hainbat lagun batu baitzen ekimen euskaltzaleari bultzada emateko. Oraingoan Korrika 19ri lagundu beharrean gaude eta jakin-mina da nagusi lehengo argazkiaren lagun-kopurua gainditu nahi baitute AEKide eta Jai Batzordeko lagunek.
DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!
ERDU !!
NOIZ: URTARRILAREN 18AN, IGANDEA, EGUERDIKO 13:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO PARKEAN
2015-01-12
Gure jarduerak aurtengo San Bizenteko jaietan
Beste urte bat dagoeneko igaro da eta hemen ditugu berriz Sanbiko jaiak!
Sasibururi dagokionez, jarduera bi antolatu ditugu:
- Urtarrilaren 21ean, asteazkena, arrakasta asko izan ohi duen ekitaldi hau eskainiko diegu haurrei:
- Hurrengo egunean, urtarrilaren 22an, osteguna, adin guztietako euskaldunok izango dugu mingainari eragiteko aukera:
Jaiak goza ditzazula opa dizugu!
2014-12-17
Euskarazko produktuen katalogoa
Gabonak datozela eta, garai hauetan hainbatek opariak egiteko ohitura dugu. SASIBURU elkartetik euskarazkoak egiteko ere gomendatu nahi zaituztegu. Horretarako, ondoko webgune honi zeharo interesgarria deritzogu:
Sar zaitez euskal produktuen gune horretan eta aukera ezazu gustukoena.
2014-12-14
Hormakin lehiaketan jasotako lanak
Agindu bezala hemen dituzu euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketan jaso ditugun hormakinak:
Egin klik irudian, gozatu partaideek egindako lan ikusgarriak eta nahi dituzun irudi guztiak zabal itzazu zure lagunen artean, horretarako eginak baitira.
Egin klik irudian, gozatu partaideek egindako lan ikusgarriak eta nahi dituzun irudi guztiak zabal itzazu zure lagunen artean, horretarako eginak baitira.
2014-12-11
Hormakin lehikaetako sarituak
Euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketako sarituak ondokoak izan dira:
Olatz Larrinagak lan honekin bi pertsonarentzat multiabentura jarduera bat irabazi du:
Aintzane Praderak lan honekin Kafe Antzoki bateko kontzertu baterako bi sarrera irabazi ditu:
Idoia Anzorandiak lan honekin Xabiroi aldizkariko urte beterako harpidetza bat irabazi du:
18 urte baino gutxiagoko parte-hartzaileen artean, Ander Villarrek lan honekin Gaztezulo aldizkarirako urte beterako harpidetza bat irabazi du:
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guzti-guztioi.
Laster, jaso ditugun lan guztiak argitaratuko ditugu.
Adi egon blog honetara, 60tik gora baitira!
Olatz Larrinagak lan honekin bi pertsonarentzat multiabentura jarduera bat irabazi du:
Aintzane Praderak lan honekin Kafe Antzoki bateko kontzertu baterako bi sarrera irabazi ditu:
Idoia Anzorandiak lan honekin Xabiroi aldizkariko urte beterako harpidetza bat irabazi du:
18 urte baino gutxiagoko parte-hartzaileen artean, Ander Villarrek lan honekin Gaztezulo aldizkarirako urte beterako harpidetza bat irabazi du:
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guzti-guztioi.
Laster, jaso ditugun lan guztiak argitaratuko ditugu.
Adi egon blog honetara, 60tik gora baitira!
etiketak, argazkiak
hormakinak,
lehiaketa,
sariak
Euskaldunen topaketa musikatua
Ostiral honetan, abenduak 12, Berbalagun ekimenak euskaldunon topaketa musikatua
antolatu du Barakaldon, 19:30ean Eguzki tabernatik abiaturik.
Euskaltzale oro dago gonbidatua, eta bestalde, AEKideek, urte bukaerako jaia ekintza honen bidez gauzatuko dutela adierazi dute jada. Gainera, topaketan jana eta edana egoteaz aparte,
musika, zozketak eta hamaika sorpresatxo izango baitira.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)











