2014-06-12

Kapelaren eguna San Bizente auzotik

Kaixo guztioi:

Ostiral honetan AEKko euskaltegian hasita, San Bizente auzotik euskaraz mintzatzeko aukera izango duzu:
Euskaldun berria bazara, euskaldun zahara bazara, euskaraz ikasten baduzu, euskaraz lan egiten baduzu, etxean euskaraz egiten baduzu edo egiten ez baduzu baina egin nahiko bazenu, animatu zaitez!
TXAPELA BURUAN ETA EUSKARAZ KALEAN!

2014-05-21

BARAKALDOKO MINTZODROMOA

ORAINGO HONETAN BESTE JARDUERA BATEN BERRI eman nahi dizuegu:

Barakaldori ere iritsi zaio Mintzodromoa izateko eguna!!!! Ikasleak, euskaldunak, euskaltzaleak, irakasleak... denok bilduko gara solasaldi handia eta polita egiteko.

Bi txanda izango dituzue aukeran: goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 18:30ean. San Bizente auzoan izango da, San Bizenteko  kultur etxeko kanpokaldean, hain zuzen ere.


Jarduera honi buruzko zehaztapen gehiago izateko jo dezakezu  Udal euskaltegira, Hizkuntza eskolara edota AEKra.Baita ere, 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org helbidera mezua bidaliz. 

Hori bai, eman beharko duzu zure izena maiatzaren 30a baino lehen.




2014-05-13

PISUKIDEAK ANTZEZLANA


SASIBURU elkartekoek Kultur Errota programaren barruan beste komedia bat ekarriko dugu: PISUKIDEAK.  Antzezlan dibertigarri honek barre algarak eragingo dizkigu datorren maiatzaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan San Bizenteko Kultur Etxean.
Peru Madalenak idatzitako antzezlan hau Sonia Villamor eta Jon Zubiaga aktoreek gorpuzten dute.
Ondo pasatzea gura baduzu etor zaitez! Eta betiko legez DOHAINIK.
NON : SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.
NOIZ: MAIATZAK-22, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.


2014-05-12

SABEL DANTZA TAILERRA

Sasiburu elkarteak “SABEL DANTZA TAILERRA” antolatu du berriz!!!!!!
Tailerrean sabel dantzaren mundura gerturatuko gara, koreografia baten bidez.

Bi saioko ikastaro izango da, eta 16 urtetatik gorako emakumezko zein gizonezkoei zuzenduta dago.

Noiz: maiatzak 21 eta 28, asteazkenak
Ordutegia: arratsaldeko 19:30etatik - 21:00etara
Non: Ainara aisialdi taldearen lokalean, Bizkaia kalea, 36 (Errontegin)
Doakoa

Informazio eta inskripzioa: sasiburu@gmail.com
Gogoratu plazak mugatuak direla!!!!!

Animatu eta zatoz!


2014-05-06

Gin-Tonika prestatzeko tailerra


Azkenengo bolada honetan oso ohikoa bihurtu da geure herrietako taberneten Gin -Tonika.Guk, jakina, halako edarien kontsumoa zuhurtziaz egiteko gomendatzen zaituztegu; hala ere, interesgarria iruditzen zaigu pil-pilean  izaten diren kontuak euskaraz jasotzeko aukera izatea.Horregatik, beste batzuetan sukaldaritza, barreterapia, masaia edo sabel dantzako taillerrak antolatu dugun eran, oraingo honetan Gin Tonika prestatzeko tailerra antolatzea otu zaigu. Geure ikastaro guztiak bezala hau ere dohainik duzu.
Hori bai, tailer honetara apuntatzeko inetesa baduzu ahalik eta lasterren mezutxo bat bidali beharko diguzu geure helbide elektronikora: sasiburu@gmail.com

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN ZURE IZENA TAILER HONETAN.
(GOGOAN IZAN PLAZAK OSO MUGATUAK DIRELA).


2014-03-28

Euskara eguna Zuazo Arteagabeitian




Zuazoko zenbait elkarteren artean euskararen eguna antolatu dute Barakaldoko auzo horretan, eta hori ospatzeko euskarazko hainbat jarduera izango dugu, besteak beste: haurrentzako kalejira eta disko festa, bertso poteoa,  txorizo dastaketa eta hitzaldi oso interesgarria, "Barakaldoko mugimendu euskatzalearen historia 1960tik 1980era."

2014-03-23

DESENTXUFATUAK ANTZEZLANA

DESENTXUFATUAK

MARTXOAK 26, 18:30ean

BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN

“Ez Dok Hiru” antzerki taldeak “Desentxufatuak”  lan komikoa aurkeztuko du MARTXOAREN 26ean, arrtsaldeko 18:30ean BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN. Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek parte hartzen dute euskarazko antzezlan honetan. Ikuskizunak euskara eta sexuaren arteko harremanak erakusten ditu. Talde honek aspaldi arrakasta handiz aurkeztutako “Euskara Sencilloaren Manifestoa” eta “Larru haizetara” lanak berreskuratu eta horietako atalik onenak bildu dituzte beste honetarako.

Ikuskizun honetan galdera batzuk luzatzen dituzte: Zer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?



2014-03-13

SAGARDOTEGIRAKO BIDAIA


Barakaldoko euskaltzaleok Hernani konkistatzera joango gara, guztiok elkarrekin. Zu etxean geratuko zara???

Barakaldoko Euskara elkartea den SasiburuHerrikolore komunikazio leihoa eta AEK euskaltegia batu gara sagardotegira egun-pasa joateko txangoa egiteko.

Goizeko 11:00etan aterako gara Barakaldotik (epaitegi atzeko bus geltokitik), Hernanira joango gara eta bertako Otsua-Enea sagardotegian bapo bazkalduko dugu. Kafea, pattarra ... hartu ondoren bueltatuko gara, iluntzeko21:00etan herriratuz. 

Animatu eta etorri gurekin!!! Giro euskalduna eta jatorra ziurtatuta dago!!!

Sagardotegia + autobusa: 40€ 
Tiketak AEK euskaltegian salgai.
Izena emateko azken eguna: martxoak 22

Anima zaitez eta eman izena itzel pasatuko dugu eta!!