2013-04-25

BARRETERAPIA IKASTAROA

Maiatzean zehar SASIBURU elkartekoek euskarazko jarduera gehiago antolatu dugu.Geure webgune honetan beti bezala geure ekitaldien berri ematen dizuegu.
Kasu honetan BARRETERAPIA ikastaroari buruzko nondik norakoakaurkeztu nahi dizkizuegu. Ikastaroa hau maiatzaren 7an eta 14an (bi asteartetan) izango dugu arratsaldeko 19:15etatik 20:30ak arte.
Ikastaro honetarako dauzkagun plazak mugatuak dira, beraz interesatua egotekotan ahalik eta lasterren eman zeure izena AEK-ko euskaltegian edo geure posta elektoniko honetan:

sasiburu@gmail.com



DENBORAREN KORAPILOAK ANTZEZLANA


MAIATZAREN 9an, Osteguna
Arratseko 19:30ean
San Bizenteko Kultur Etxean

Sasiburu elkartekoek beste zenbait jarduera antolatu dugu BARRETERAPIA tailerra eta DENBORAREN KORAPILOAK antzezlanak besteak beste.Oraingo honetan Mikel Martinezen antzezlan honi buruz arituko gatzaizkizue:
Stanislaw Lem-en idazlan baten egokipena Mikel Martinez-ek “kontatua”:
Ion Tichy pilotu intergalaktiko berezi xamarrak, zurrunbilo grabitazional bat zeharkatu du bere bidai luze eta bakarti horietako batean. Horrek errealitatea bikoiztu du, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatuz. Honen ondorioz istilu harri-barregarri batzuk sortuko dira zenbait egunetako Tichyren NI-ren artean.
Beraz, aukera paregabea duzue euskaraz tarte dibertigarria pasatzeko datorren maiatzaren 9an, osteguna, arratsaldeko 7,30etan  Clara Campoamor kultur etxean (San Bizenten).

Anima zaitezte eta etorri!!

2013-04-09

OSKORRI BARAKALDO ANTZOKIAN






 Ostegun honetan, apirilak 11, Barakaldoko antzokian euskal musika talde ezagunetariko bat ikusi eta entzun dezakegu.

Oskorrikideek musika taldearen hastapenetik hainbat eta hainbat kanta
berri ondu zituzten Arestirekin elkar-lanean, beti ere Arestiren aldartez eta umorez, 1975ean Gabriel zendu arte.
Poetaren heriotzaz geroztik, harekiko lanak hainbat diskotan plazaratu ziren, plazaratu ere zabuka zebiltzan zirkunstantzia eta zentsuraren arabera, noski; horrela bada, 1975eko bukaera aldera eta 76eko erdialdera argitaratu singleetan, edo 1976 bereko amaieran editatu zen “Gabriel Arestiren oroimenez” delakoan. 1977ko “Mosen Bernat Etxepare, 1545” hartan; 1979ko “Oskorri” izen soilezko orduko LP bikoitzean munduratuak; eta azkenik, zentsurak luzaz reteniturik geroratuak baina, 1981ean “… eta Oskorri sortu zen” titulupean bildu zirenak.

30 urte luze pasata, Oskorri iturburuetara itzuli da, hainbat jarraitzaileren pozerako.

2013-03-13

BERTSO SAIOA IBARRAKALDUN





BIHAR, MARTXOAK-14, KORRIKA KULTURALA BARRUAN BESTE EKITALDI BAT ANTOLATU DUTE BARAKALDOKO AEK-KOEK GEURE ESKUALDEKO BERTSOLARIEKIN.

BERTSO SAIOA

NON: IBARRAKALDUN.

NOIZ: MARTXOAK-14, GAUEKO 20:00ETAN.


BESTALDE, BIHAR ERE 19:30ETAN LABURBIRA FILM LABURREN EMANALDIA IZANGO DUGULA SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN GOGOARAZTEN DIZUEGU.

ONDO IZAN ETA PARTE HARTU EKITALDIETAN.


2013-03-06

LABURBIRA 2013

   



SASIBURU ELKARTEAK BESTE EKITALDI BAT ANTOLATU DUGU DATORREN MARTXOAREN 14AN,OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30ETAN  TOPAGUNE  EUSKARA ELKARTEEN FEDERAKUNDEAREN ELKARLANEAN.

 
LABURBIRA 2013.   FILM LABURREN ZIRKUITUA

 
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA 
 
NOIZ: MARTXOAREN 14AN, 19:30 ETAN.





2013-03-01

Ezkerraldeko Euskal agenda


Hementxe duzue martxoko euskal agenda.
Jarduera hauetaz gain  LABURBIRA film laburren emanaldia antolatu dugu  Sasiburu elkartekook martxoaren 14rako. Ekitaldi Horren berri zehatza emango dizugu datorren astean geure webgune honetan.
Ondo pasa asteburua eta parte hartu datozen ekintzetan!!

2013-02-25

MORRITSON ETA GARTZIA ANTZEZLANA


DATORREN MARTXOAREN 6AN SASIBURU ELKARTEKOOK EKITALDI  DIBERTIGARRIA ANTOLATU DUGU, TOPAGUNEAREN KULTUR ERROTAREN JARDUEREN ILDOTIK:

MORRITSON ETA GARTZIA KOMEDIA.

NOIZ: MARTXOAK-6, ASTEAZKENA. ARRATSALDEKO 19:30ETAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (CLARA CAMPOAMOR).

HATOR!!PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!!

2013-02-15

EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO


Beste jarduera interesgarriren berri eman behar dizuegu, Barakaldoko AEK-k Korrika Kulturalaren barruko bakarrizketa saio umoretsua antolatu du datorren asteko ostegunerako, otsailak 21, 19:30ean San Bizenteko Kultur Etxean. Emanaldiaren izena “Euskalduna naiz eta arraro nago” dugu, eta antzezleak Barry Barrez irlandarra eta Baltziskueta dira.
Bakarrizketa saio honetan bi euskaldun azalduko zaizkigu bi bizipen desberdinekin. Bata, Irlandatik etorritakoa, ikasteko prozesuaz arituko da umorez eta musikaz lagunduta.
Bestalde, Baltziskueta Iruñetik datorkigu, egunerokotasunean euskararen inguruko egoerak kontatzeko prest. Sasiburukook dagoeneko izan genuen  Barryren istorioen berri, eta aitortu behar dugu bere kontakizunekin primeran pasatu genuela Barakaldora etorritako aurreko aldian.
ANIMA ZAITEZ  ETA DATORREN  OSTEGUNEAN ELKAR IKUSIKO DUGU!