2011-10-14

Euskarazko zenbait jarduera

Oraingoan Barakaldon laster euskarazko beste jardueren berri eman nahi dizuegu: 

  • Urriaren 16an Beurko-Bagatzako jaien barruan Bertso bira izango da Kilika bertso eskolaren eskutik 13:35ean, eta egun berean Antton Iruzta umeentzako ipuin kontalaria arratsaldeko 17:35ean.
  •  Urriaren 22an, arratsaldeko 18:00etan Gurutzetako zentro zibikoan "Katillukadak" bertso-txontxogiloak ekitaldia egongo da, arte eszenikoen egitarauaren barruan. Informazio gehiago helbide honetan:

http://berbatik.blogspot.com/2011/10/arte-eszenikoen-egitaraua-familiako.html

  • Irati Anda eskalatzaile ezaguna da
BARAKALDOKO HIZKUNTZ ESKOLAN izango da
azaroaren 4an, ostiralean.Arratsaldeko 16:00etan.


Informazio gehiago blog honetan:
http://www.txutxu-mutxuka.blogspot.com/

2011-10-11

IBARRALKALDU ELKARTEAREN 45.URTEMUGA

Ibarrakaldu dantza elkarteak bere  45.urtemuga ospatuko du txistulari elkarretaratze bat antolatuz.
Zorionak geure partez euskal kulturaren alde Barakaldon hainbeste egin duen elkarte honi. Mila esker.

2011-10-07

Nafarroa oinez. Gazte Busa.






  Gazte bulegokoek  autobusa antolatu dute NAFARROA OINEZ euskararen aldeko jaira  30 urte bitarteko gazteentzat.
   

2011-10-06

BEURKO BAGATZAKO JAIAK


OSTEGUNA. URRIAK 13
11:30 Berotzen joateko “ Txitxirioak tripakiekin” Ciro´s tabernan.
18:00 GARAGARDO JAIA Haroin Hirun.
19:30 TXUPINAZOA eta jaien hasiera plazan, aurten Ibarra-kaldu izango dugu marroiaren jabe. Zorionak Ibarra-kaldu zure 45.urteurrenean.
20:00 ERROMERIA HAMAIKA taldearekin.
20:00 PARRILLADA Auzoko Komertzianteen Elkartearen eskutik.
20:00 Kontzertua La Parrilla tabernan. SAGARDOLE. Aurten bai!! Aupa tabernariak!!!
Auzoko fotomontaketak Bodeguilla LA CEPAn

OSTIRALA URRIAK 14

17:30 TXIKI TXOKO. Herriko gazteek Malabare eta zanko tailerra egingo digute.
19:00-21:00 Academia Beurkok eta Bar Basajaunek Patata Brabak banatuko dituzte.
19:00 “Sagardoaren bideak” Hala Dzipoko Txalaparta taldearen eskutik.
19:00 BATUKADA doinuek beteko dituzte gure kaleak Auzoko Komertzianteen Elkartearen eskutik.
19:30 “Lanzamiento de neumático autopropulsado” El Ahorro kalezuloan.
21:00 Kuadrilentzako RALLY POTEOA. Proba pote, proba, pote.... pote proba, pote proba....
23:30 Gaujaia Itsasadar Sagardotegian: Trapagako USTEAK USTEL taldea eta DJ MUNI



LARUNBATA. URRIAK 15
10:00 Paella eta Tortilla txapelketaren hasiera.
11:00 Bodeguilla La Cepak Txalaparta izango du autodidaktentzako.
11:30 Txiki Txoko, Xake plazan.
12:00 Ibarra-kalduko Gaur eta betiko Txistulariek kalejira egingo dute 45.urteurrena ospatzeko. Agertuko dira aurten berriro ere gure betiko Jairlandersak?
12:00 ARGAZKI RALLYa, Atera zure argazkia bagatzako jaien alde!!!
12:00 Herrikolore irratia plazan.
13:00 Aitzol gure titiritero gaztea berriro dator bisitan, baina aurten lan berriarekin BASO BIZIA.
13:00 HARRIZULATZAILEAK plazan.
14:30 Tortilla eta paellak aurkezteko ordua.
15:00 HERRI BAZKARIA, Hartu zure lekua arin bukatzen dira eta!!
17:00 Borroka berezi bat izango dugu.
17:00IGELA txapelketa Ciro´s tabernan.
18:00 ERROMERIA partehartzailea Ibarra-kalduren eskutik. Hala ipurditxo horiek mugitzera!!!
19:00 MEZA NAGUSIA eta Aurrezkua Ibarra-kalduren eskutik.
19:00 PARRILLADA Ahorro kalean Carpe Diem, El Ahorro eta Basterrak antolatua.
20.00 MUSIKA EMANALDIA elizan, “Orfeón Bar
20:00 Aurtengo FANFARREA sorpresa izango da danontzako.
20:00 Kontzertua Itsasontzi tabernan . LENGUA DE TRAPO.
21:30 ROCK-KARAOKE Carpe Diem Tabernan.
23:00 Gau jaia Ibarra-kaldun. REVOLTA PERMANET eta ostean KARAOKEA.
00:00 Auzoa ere aurten geldituko da. Bigarrenez auzoko jaietan SU ARTIFIZIALAK.
00:30 FLAN TXAPELKETA plazan.


IGANDEA. URRIAK 16

10:00 PUTXERA Txapelketaren hasiera.
11:30 Haurrentzako ESKUPILOTA txapelketa La herradura frontoian. Noizko frontoi duin bat auzoan?
11:30 Txiki txokoa Xake plazan. Gaur gaztelua eta guzti!!!
11:30 Argazki rallyaren erakusketa plazan.
11:59 EUSKAL JANTZIEN ERAKUSKETA Txintxilin dendaren eskutik.
12:00 Hala Dzipoko trikitilariak ibiliko dira auzoan zehar.
12:02 Lutxanako Dultzaineroak ere haien atzetik.
12:05 Auzoko Xake Taldearen partida berezia.
12:32 Urkabuztaizko Joaldunek tolon tolon egingo dute.
12:35 Kalejira dantza taldeekin: Erreka Ortu, Laguntasuna, Amaia, Eusko Lorak, Danetarako Danok, Gaztedi eta Ibarra-kaldu.
12:38 SAGARDO DASTAKETA plazan. Txorizoa ere ez da faltako.
13:00 Txikitxoen DANTZALDIA plazan.
13:12 FUTBITO Txapelketaren FINALA. Bagatzako Bomboneran.
13:24 PING PONG txapelketa plazan .
13:35 PINTXO TXAPELKETA auzoko tabernetatik.
13:36 Kilika Bertso eskolak BERTSO POTEOA antolatuko du.
14:00 PUTXERAK aurkezteko ordua heldu da.
14:30 SASKIAren ZOZKETA eta sari guztien banketa.
15:00 HERRI BAZKARIA plazan.
16:30 MUS TXAPELKETA plazan.
17:00 MEREN KANTAUTOREAk alaituko du arratsaldea.
17:35 Antton Irusta IPUIN-KONTALARIA xake plazan. Eta bukatzean TXOKOLATADA.
20:30 Bukaerako TRAKA eta datorren urterarte!!!!!!

2011-10-04

Ezkerraldeko urriko agenda

Geure eskualdean euskarazko hainbat jarduera burutuko diira hilabete honetan. AEK, Bai Esan, Mamarigako Kultur Etxea, Bagatzako Kultur Bilgunea eta  Sasiburu elkarteak besteak beste antolaturikoak.

2011-10-02

BERRITSU 11

BOLETIN HONETAN UDA BAINO LEHEN AIPATU GENITUEN ZENBAIT JARDUEREN BERRI ZEHATZA EMATEN DUGU.BAITA ERE, BEURKO BAGATZAKO JAIEN EGITARAUA ETA LAGUNTASUNA ELKARTEAK ANTOLATURIKO IKASTARO BATEN ZENBAIT XEHETASUN.


EZ LOTSA ETA EUSKARAZ MINTZA!!


2011-09-29

IÑAKI PERURENAREN HITZALDIA BARAKALDON





 SASIBURU elkartekoek  oso ekitaldi interesgarria antolatu dugu datorren asteko ostiralerako:

HARRI ETA HERRI  hitzaldia.  

2011ko urriaren 7an, arratsaldeko 19:30etan. 
                        San Bizenteko Kultur Etxean.


Iñaki Perurenak hitzaldi honetan harriak eman dion bizia edo harriarekin bizitzeko zentzua azalduko du.

 Harria munduan eta euskaldunok harritik kirola
 Gure beste harriak leizeak, margoak eta trikuharriak
 Gazteluak eta herri euskaldunok bere burujabetza babesten
 Harriak jasoaz beste bideak aurkitu
 Harriak jasotzeko izan duen filosofia, harriekin hitz egin, harriak lagun
 40 urteko harriekiko bideaz hitz egingo du
Hitzaldiaren hasieran bideo bat eskainiko du.

2011-09-28

DANTZAZALE 2011



LAGUNTASUNA Kultur Elkarteak dinamizatutako Euskal Dantza Tradizionaleko monitoreen formakuntzarako “DANTZAZALE-2011” proiektua, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean martxan jarriko da datorren urriaren 8an.

Ikastaro honek Dantza-monitoreen didaktikarako bi saioekin osatuko da. Saio hauek Mikel Díezek (Amaiur Taldea - Iruña) zuzenduko ditu.

Formakuntza saio hauek guztiek Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean izango dute beren 1. edizioa eta zuzendatuta daude bai 4-16 urteko ume-gazteei dantza tradizionala eta folklore erakutsi nahi duten guztioi baita Herri Kulturarekin interesatuta dagoen orori.

Parte hartzeko baldintza bakarrak gutxienezko 16 urte edukitzea eta DBH edo antzeko ikasketak izatea izango dira.

Ikasle kopurua 25koa izango da gehienez eta matrikulazio prezioa 30€koa pertsona bakoitzeko. Etortze-agiria emango da ikastaro amaieran.

Ikastaroan parte hartzeko interesaturik daudenak urriaren 2a baino arinago kontaktuan jarriko dira Elkartarekin honako e-postaren bidez laguntasuna@euskalnet.net edo ta 00-34-629455570 telefonoan.