2011-09-28

DANTZAZALE 2011



LAGUNTASUNA Kultur Elkarteak dinamizatutako Euskal Dantza Tradizionaleko monitoreen formakuntzarako “DANTZAZALE-2011” proiektua, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean martxan jarriko da datorren urriaren 8an.

Ikastaro honek Dantza-monitoreen didaktikarako bi saioekin osatuko da. Saio hauek Mikel Díezek (Amaiur Taldea - Iruña) zuzenduko ditu.

Formakuntza saio hauek guztiek Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean izango dute beren 1. edizioa eta zuzendatuta daude bai 4-16 urteko ume-gazteei dantza tradizionala eta folklore erakutsi nahi duten guztioi baita Herri Kulturarekin interesatuta dagoen orori.

Parte hartzeko baldintza bakarrak gutxienezko 16 urte edukitzea eta DBH edo antzeko ikasketak izatea izango dira.

Ikasle kopurua 25koa izango da gehienez eta matrikulazio prezioa 30€koa pertsona bakoitzeko. Etortze-agiria emango da ikastaro amaieran.

Ikastaroan parte hartzeko interesaturik daudenak urriaren 2a baino arinago kontaktuan jarriko dira Elkartarekin honako e-postaren bidez laguntasuna@euskalnet.net edo ta 00-34-629455570 telefonoan.

 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina