2010-03-11

Palestinari buruzko hitzaldia Portugaleteko AEKn.

Tamalez ugari dira askatasun egarriz bizi diren herriak; ugariegiak oinarrizko eskubideak zein diren ez dakiten munduko herritarrak; txiroegiak egun batetik bestera beren lurra ostua izan dela ikusi duten lagunak... Munduko txoko askotan jazotzen dira gehiegikeriak, eta hau denok dakigunez ez da ezer berria. Baina honek ez du esan nahi beste albo batera begiratu behar dugunik. Izan ere, gauzak aldatzekotan denon ekarpen eta laguntza xumea ezinbestekoa baita.




Honen harira, Palestinari buruzko hitzaldia entzun ahal izango dugu Portugaleteko Xaribari AEKn (udaltzainen alboan) martxoaren 16an 20:00etan. Bertan AEK eta bertara joandako brigadista bati esker (Irati Gonzalez) beste herri baten bizipenak ezagutu ahal izango ditugu. Portugalete ez dago horren urrun ezta? Gainera, ez da izango santurtziarrok haraino joateko ohiturarik ez dugulako!!

2010-03-04

HIMALAYA diaporama

Martxoko ikastarora konekta zaitez!!

Hilabete honetan ere beste berbalagun batek ikastaroa eskainiko digu gainerako berbalagunoi. Hain zuzen ere, Juanan astearteko eta ostiraleko taldeetan dabilen berbalagunak informatikari buruzko ikastaroa prestatu du. Ordenagailuen inguruko oinarrizko informazioa izango da eta interneteko trikimailu batzuk ere ikasiko ditugu!


Noiz? Martxoaren 11n (osteguna). Arratsaldeko 7:30ean.

Non? Sestaoko AEK euskaltegian.

Izena emateko: AEK-tik pasatu, telefonoz deitu (94 496 09 00) edo e-posta idatzi martxoaren 9a baino lehen.


Animatu eta konekta zaitezte gurekin!!!

2010-02-25

Hezkuntza deialdiaren aurkezpena: hitzaldi interesgarria.

Harritzekoak dira gero euskararen inguruan entzun ditugun gehiegikeria zein zentzugabekeriak… Areago aintzat hartuz gero, oraindik ere zenbat oztopo daukagun gure hizkuntzan bizi eta aritzeko, edota erdaraz lasai asko egin dezakegun edozein ekintza euskaraz burutzeko.


Horregatik ulergaitza da entzutea euskarak gaztelania baztertzen duela, edo D eredua (gaur egun euskararen ezagutza bermatzen duen hizkuntza eredu bakarra) derrigorrean ezarri nahi dela, astakeria handiagorik!!!… Euskara gure hizkuntza den heinean, denok dugu berau ezagutu eta jakiteko eskubide zein beharra. Eta honen harira, hezkuntza ezinbesteko tresna da gure euskarak (Unescoren arabera egun ere desagartzeko arriskuan dagoena) bizirik iraungo badu.
Norabide honetan egindako ahaleginak ugariak dira, eta oraingo honetan Zaldiko Maldiko (Euskal Herriak Bere Eskola) elkarteak hitzaldi interesgarria antolatu du martxoaren 2an (asteartea) 18:30ean Santurtziko AEKn: Hezkuntza deialdiaren aurkezpena. Etorri eta jarri zure aletxoa euskararen alde!!!

2010-02-23

Irakurketa txokoa

Datorren ostegunean, otsailak 25, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabilera Anitzeko Gelan eta arratsaldeko 19:00etan, Igor Estankona idazlea egongo da Irakurketa Txokoan "Iratzeen esporak" liburuari buruz hitz egiten. Moderatzailea Goizalde Landabaso izango da eta ekitaldia euskaraz egingo da.




Etorriko zaretelakoan.

2010-02-21

Zuhaitz eguna 2010 Barakaldon

Aurten ere, eta Adaxkak Aisi Taldearekin batera, Zuhaitz Eguna antolatu dugu. Agate Deuna auzora joango gara zuhaitzak landatzera.


Anima zaitez eta etorri gurekin Ama Lurrari bizitza ematera.



Otsailak 27, larunbata.
UMEAK: 10:00etan , Bagatzako Metro Geltokian Adaxkak-en begiraleekin joateko.

HELDUAK: 10:30ean Gurutzetako Plazan.

2010-02-18

Ei berbalagun eta euskaltzaleok, ez geratu etxean eta ekin euskarari!!!

Dakizuenez otsailaren hasieran berbalagunok El Pobal burdinolara joan ginen. Argazkiak eta kronika ikusteko honen gainean klikatu ahal duzue.


Era berean Mamarigako Kultur Etxeak antolatutako ipuin kontaketa tailerrean berbalagun askok parte hartu dute. Hemen klikaturik argazkiak eta kronika ikusiko dituzue.

Eskolako haurrek Winkiren zaldia filma ikusi ahalko dute 09:30ean SKAn otsailaren 23 eta 24an Udal Euskara Sailaren eskutik Euskara Zine aretoetara ekimenaren barruan. Informazio guztia blogean duzue.

Haurrek eta gurasoek Ipuin Kontalariekin gozatzeko aukera izango dute otsailaren 24an osteguna 19:30ean Las ViƱas liburutegian Udal Liburutegi Sareak antolaturik. Gehiago hemen klikatuta.

Berbalagunok otsailaren 27an larunbata Larre Gain sagardotegira abiatuko gara 17:30ean Parkeko arkupeetatik AEKri esker. Izena emateko bidali email bat, pasatu AEKtik edo deitu telefonoz:94 493 80 71. Xehetasunak blogean

Mamarigako Kultura Etxea: erreportajea aizu aldizkarian eta gauza gehiago!!

- Aizu aldizkarian erreportaje ederra egin digute: klikatu honen gainean irakurtzeko. Udala gezurteroa!! Iruzur gehiagorik ez, Kultur Etxeari bai, baina dagoena!!!




- otsailaren 18an "Euskal Herria helmuga/Llegar a Euskal Herria" filma proiektatuko dugu.Patrizia MuƱozek zuzendutako dokumentalean Euskal Herrira bi une ezberdinetan etorritako migrazioa agertzen zaigu aurrez aurre. Alde batean, 1950 eta 1960 hamarkadan etorritakoak eta bestaldean, azken urteetan etorritakoak. Patricia MuƱoz eta Periko Solabarriaren testigantzak entzungo ditugu.
Izena: Euskal Herria Helmuga



Zuzendaria: Patrizia MuƱoz
Kamara: Amaia Monasterio
Zuzeneko soinua: Ivan Crespo
Postprodukzioa: Jose Miguel Vilalta
Musika: Karidadeko Benta
Iraupena: 22´30”