2009-01-21

ADAXKAK: urtarrila eta otsaileko programazioa


Urtarrila bukatzear badago ere, ADAXKAK taldeak poltsiko bete ekintza dakartza azken egunotarako.
Horietako batzuk San Bizenteko jaien barruan kokaturik daude, hala nola:
Urtarrilaren 24 eta 25ean San Bizenten egongo dira umeentzako jarduerak eta jolasak egiten.
Urtarrilaren 31n Natura Errespetatu jarduera egingo dute Ibarrakaldun, Bagatzan. Gogoratu aldaketarik ezean jarduerok larunbatero burutzen direla, arratsaldeko 6etatik 8etara.

2009-01-09

III Pintxo Dastaketa


Hirugarren urtez Sasiburuk Berba lagun edo berbarakako lagunei zuzenduriko pintxo dastaketa programatu du hurrengo urtarrilaren 20rako, asteartea. Euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu zatoz San Bizenteko plazara arratsaldeko 19:30ean. Bertan pintxo gozoak dastatu ahal izango dituzu Barakaldoko beste euskaldunekin batera.

Bertso bazkaria San Bizenteko jaietan


Urtarrila jarduera interesgarriez josita datorkigu!
Horietako bat San Bizenteko jaietan ospatuko den bertso bazkaria dugu. Hurrengo urtarrilaren 17an Irazu eta Maia bertsolariak izango ditugu Mukusulubako eskolan, eguerdiko 14:30etatik aurrera.
Sarrerak Barakaldoko AEKn eros ditzakezue 20 euroan.

2008-12-02

I Futbito Txapelketa


Joan den zapatuan Euskara Elkarteen I Futbito Txapelketa ospatu zen Barakaldon, Beurko institutuan hain zuzen ere. Bertan Lizardi mintza taldeak, Berbaizu euskara elkarteak eta Sasiburu euskara elkarteak parte hartu zuten.
Garaipena Berbaizu taldeko kideek eraman zuten baina garrantzitsuena bertaraturiko guztiek igarotako arratsalde atsegina izan da, dudarik gabe.
Hurrengoan, baietz talde gehiago!

2008-11-13

ADAXKAK: Azaroako egutegia


ADAXKAK aisi taldeak azaroako egitaraua jarri du euskaltzale guztion esku, gaztetxoenei ere, aisialdia euskaraz bizitzeko aukera emateko.


AZAROAK 15: Broma Jolasak. Udalekuetan bezala, barrez lehertzeko!

AZAROAK 22: Musikoterapia. Musikarekin gozatu, dantzatu eta dibertitzeko!

AZAROAK 29: Zentzumenekin jolasean.

Ibarrakaldu dantza taldearen egoitzan, larunbatero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte

HITZORDUAK

Azkenean berba laguneko hitzorduak hauetxek dira:

Asteazkenean, 19:30, San Bizenteko kultur etxean.

Ostegunean, 19:30 Dastaleku tabernan, San Bizenteko elizaren atzean.

Informazio gehiago jaso nahi baduzue edo izena eman nahi baduzue idatzi berbaraka@hotmail.com helbidera edo mezua utzi 638 47 66 05 sakelakoan

Eskerrik asko

2008-11-11

Ander Lipus Barakaldon



Ander Lipusek Hala Mintzatu zen Zappatrusta antzezlana eskaini zuen joan den azaroaren 10ean, astelehena.
Hasiera batean Barakaldoko lagunak zertxobait izutu bagintuen ere, arratsalde ederra pasa genuen berarekin batera.
Laster beste ikuskizun berri bat!

Berba Lagun eta talde berriak martxan


Azaroaren 10ean SASIBURUk Berbaraka egitasmoaren aurkezpena egin zuen San Bizenteko kultur etxean, Barakaldon. Taldeen hurrengo hitzordua laster jakinaraziko dizuegu. Momentuz, adi egon gure berriei!