2022-05-12

BARAKALDOKO EUSKALDUNON JAIA.HERRI BAZKARIA

 Kaixo euskaltzale.





Dakizunez, Sasibururen 30. urteurrena ospatzeko maiatzaren 28an "Barakaldoko euskaldunon jaia" antolatzen gaude herriko hainbat elkarte eta  eragilekin batera.

Egun osoko egitaraua izango da eta herri bazkari bat antolatu dugu euskaltzale guztiak batzeko. Bertan Aingeru Gorrotxategiren musika eta Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegiren bertsoak edukiko ditugu. 

BERTSOLARIAK:  Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi.

ABESLARIA:  Aingeru Gorrotxategi.

🍽 😎HELDUEN MENUA 18€
1. Marmitakoa
2. Barazki lasagna
3. Gazta tarta
+ Ogia, edaria eta kafea

🍽 👻HAURREN MENUA 10€
1. Makarroiak
2. Oilasko errea patatekin
3. Baserriko jogurta
+ Ogia eta edaria

Dagoeneko tiketak salgai dauzkazu Barakaldoko AEK-ko euskaltegian. Adi ibili, izena emateko azken eguna maiatzaren 25a baita.

Kuadrillan zabaldu eta animatu!




SASIBURU MENDIRA.TXANGOA


Sasiburu euskara elkarteak 30 urte beteko ditu eta berbalagunok ospatuko dugu Sasiburu mendira joanez. Bertan, Barakaldoko ikuspegi natural ederrenez gozatzeaz gain, bikain pasatuko dugu. Sasiburura abiatuko gara 30 urte hauetan egindako lana miresteko! Zorionak eta mila esker!

Zer: Txangoa Sasiburu mendira

Noiz: Maiatzaren 15ean, 09:30ean, Gurutzetako plazan

Nola: Arropa eta oinetako egokiak behar dira, baita ura eta hamaiketakoa ere.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!

Izena emateko: 678 626 567 telefono

 edo barakaldo_berba@aek.eus e-postaren bidez.

2022-05-05

SASIBURU ELKARTEKO URTEURRENA.PARKEZ PARKE JOLASTEN.


 Maiatzaren 28an, larunbatean, Barakaldoko SASIBURU euskara elkarteak bere 30. urteurrena ospatuko du egun osoko jai baten bidez: tailerrak, musika, puzgarriak, bertsoak, jolasak, herri bazkaria...

Gurasolagun ekintza hau "Parkez parke jolasten" egitarau horren barruan sartzen da, maiatzaren 28an, 17:00etan, San Bizente auzoko hainbat parketatik ibiliko gara jolasak egiten (parke bakoitzean kaleko jolas bat). 

Ekintza dibertigarri, dinamiko eta alaia izango da, kolorez eta musikaz lagundurik. Bertan parte hartzera animatzeaz gain, Sasibururen egun osoko jaian egotera ere gonbidatzen zaituztegu. Bada garaia kaleak alaitasunez eta euskaraz betetzeko, merezi dugu eta!

GOGOAN IZAN! MAIATZAREN 28an, larunbata, ITZELEZKO EUSKAL JAIA IZANGO DUGU GOIZETIK GAUERA SASIBURU ELKARTEKO 30. URTEURRENEAN BARAKALDOKO HAINBAT ELKARTE EUSKALTZALEREN LAGUNTZAZ.





2022-05-03

IRAKURLE KLUBA.JOSEBA SARRIONAINDIA


       Berbalagunen Irakurzale Kluba Joseba Sarrionandia idazlearekin elkartuko da, ekainaren 7an, asteartearekin, 19:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxean. Habanako gaukariak trilogiako liburuetako bat hautatu, norberak nahi duena, irakurri eta horretaz arituko dira giro lasai eta onean.

          ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!

Izena emateko azken eguna ekainaren 6a da, 678 626 567 telefono edo barakaldo_berba@aek.eus e-postaren bidez.



            

2022-04-24

KRISI EKOLOGIKOA ETA KLASE BORROKA. HITZALDIA.

SASIBURU ELKARTEak beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu SUKAR HORIA elkartearen laguntzaz.

"KRISI EKOLOGIKOA ETA KLASE BORROKA" HITZALDIA.

Zeintzuk dira jasaten gabiltzan krisi ekologikoak? Haien aurrean zein jarrera dauka burgesiak? Eta zein posizionamendu izan beharko luke langile klaseak?

Galdera horiei erantzuten saiatuko dira SUKAR HORIAkoek hitzaldi horretan.


NOIZ: MAIATZAREN 10ean, ASTEARTEA. 19:00etan

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.


ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA:  sasiburu@gmail.com

  



 

2022-04-07

KORRIKA.DONOSTIARAKO AUTOBUSA


 

KORRIKAKO AZKEN JAIRAKO AUTOBUSA ANTOLATU DUTE EZKERRALDEKO AEK-KO LAGUNEK.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA AEK-KO EUSKALTEGIAN.

2022-03-23

KORRIKA FESTA BARAKALDON


 

Barakaldon KORRIKA dela eta, zenbait elkartek KORRIKA FESTA antolatu dute apirilaren 6an HERRIKO PLAZAn arratsaldeko 17:00etatik aurrera.


           ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2022-03-17

KAMISOI ZURI ZETAZKOA.IRAKURLE KLUBA


Literatur jardunaldietan, Alaine Agirrerekin elkartuko dira Barakaldoko berbalagunak Kamisoi zuri zetazkoa liburua jorratzeko.

Hona sinopsia: Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren araua.

Irakurri liburua eta elkartu gurekin patxadaz hitz egin eta gozatzeko. 

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!


   NOIZ: Apirilaren 27an,  18:00etan (ordu aldaketa)


   NON:
Clara Campoamor Kultur Etxean.