2016-11-19

“Euskal harria – Euskara herria” IKUSKIZUNA

Aurten  “Euskal harria – Euskara herria” antolaturiko ikuskizuna izango dugu Barakaldon. Euskararen ondarea eta, batez ere, euskalgintzan eta euskal kulturgintzan aritzen direnen lana eta ahalegina goraipatu nahi dituen ikuskizuna dugu.
. Herriko elkarteek herriarentzat sortutako ikuskizuna; haiek protagonista!!
  • “Euskal harria – Euskara herria” musika-ikuskizuna
  • Abenduak 1, 20:00etan
  • Barakaldoko Antzokia
  • Sarrera doan (gonbidapena behar da!)
  • Gonbidapenak:
    • Erreserbatu nahi duzu? (azaroaren 22ra arte)
      • Hala Dzipo musika eskolaren bidez (El Rosario z.g. /94 438 55 41)
      • Euskara zerbitzuaren bidez (euskara@barakaldo.org / 94 478 92 41)
    • Azaroaren 25etik aurrera:
      • Antzokiko txarteldegian (ohiko ordutegian)
    • AIMA ZAITEZ ETA JOAN IKUSKIZUN EDER HAU IKUSTERA!!

2016-11-18

ELIKAGAIEN MANIPULAZIOA


GAZTE BULEGOko lagunek ELIKAGAIEN MANIPULAZIOA tailerra antolatu dute gazteentzat. Tailer horretara apuntatzeko epea azaroaren 25ean amaituko da.Tailerra dohainik izanda ere, 10 euroko fidantza utzi behar da izena ematean.
Informazio zehatzagoa izateko jo ezak/ ezan gazte bulegora.


2016-11-15

SEKULAKO BERTSO AFARIA


Ibarrakaldu elkarteko lagunek "Herrien arteko XX. folklore jaialdia" dela eta, sekulako bertso afaria antolatu dute:

SUSTRAI COLINA (Iparraldeko egungo txapelduna) eta FREDI PAIA (Bizkaiko egungo txapelduna).

NOIZ: 2016KO AZAROAREN 26an, larunbata.

SALNEURRIA: 15 EURO.

Sarrerak ondoko lekuetan salgai: Argalario tabernan,Ibarrakalduko egoitzan, Barakaldoko AEK-n eta Irrintzi tabernan (Arrontegin).

ANIMA ZAITEZ ETA EROS EZAZU ZEURE TXARTELA!!



2016-11-06

Barakaldo ez hain grisa, ez hain erdalduna.



Barakaldo grisa, itsusia, kutsatua, erdalduna… Behin eta berriro entzuten ditugun topikoak, geuk ere ia-ia sinetsi ditugun klitxeak. Halakoa da, benetan, Barakaldo?
Duela gutxi HAMAIKA telebistan Barakaldori buruzko saio interesgarria eman dute. Hemen duzue:

2016-10-31

GARAGARDOARI BURUZKO HITZALDIA/ DASTAKETA

SASIBURU elkartekoek garagardoari buruzko hitzaldia-dastaketa antolatu dugu Errontegiko auzo elkartean (BIZKAIA kalea, 41). Leku mugatuak daudenez gero interesatuta bazaudete eman ezazue izena ahalik eta lasterren geure helbide elektronikoari mezutxo bat idatziz, zeuen izen deiturak eta telefonoa emanez azaroaren 14a baino lehen.

NOIZ: Azaroaren 16an.19:00etan
NON: Errontegiko auzo elkarteko lokalean (Bizkaia kalea 41) dastaketa. 
Animatu eta eman izena, plazak mugatuak dira eta!
Apuntatzeko: sasiburu@gmail.com

2016-10-28

Zuberoako Sohütako "Eperra" ikastolaren alde

LAGUNTASUNA elkarteko kideek azken urteotan legez Zuberoako Eperra ikastolaren aledko kanpaina txiki bat antolatu du:

Zuberoako Sohütako "Eperra" ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak. www.ikaskoli.eu

Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.

Prezioa 40 eurokoa da. Otarrearen edukia hauxe da:

•Ardi gazta (450 gr)
•Ahate gibela (125 gr)
•Bixkotx poltxa bat “artisanala” (150 gr)
•Eztia (500gr)
•Euskal xerriki patea (200 gr)
•Euskal xerriki odolkia (200 gr)

Otarreak jasotzeko argibideak:
- Otarreak erosteko:Abenduaren 12a baino lehen sartu behar da dirua (40,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Laboralkutxa - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
- Otarreak jasotzeko: Abenduaren 17an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: 
LAGUNTASUNA - BARAKALDOTf. 629455570 
lagun@laguntasuna.eus



2016-10-15

HITZALDIA



Datorren ostegunean, urriak-20, arratsaldeko 20:00etan IBARRAKALDU elkartekoek hitzaldi aparta antolatu dute:

"BARAKALDO EUSKALDUNA: EZ HAIN GUTXI, EZ HAINBESTE".

HIZLARIA: ANDER ROS.

ANIMA ZAITEZ ETA JOAN HITZALDI INTERESGARRI HORRETARA!!

2016-10-04

TOR MAGOA BEURKO-BAGATZAN


 Datorren asteko ateazkenean, URRIAK-12, Beurko-Bagatzako jaien barruan SASIBURU elkartekook magia saio ederra antolatu dugu:
  TOR MAGOA

 TOR magoak bere magia ikuskizun pertsonala aurkezten du! Familia osoarentzako saioa dugu; parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtatzen dituena. Torrek  berrasmaturiko magia joku klasikoak eta orain arte ikusi izan ez diren beste batzuk nahasten ditu magia dotore eta ikusgarrienarekin!!

    ZER:   MAGIA SAIOA.
    NOIZ: URRIAK-12, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
    NON:  XAKE PLAZAN (LUIS DE CASTRESANA KALEA).

ANIMA ZAITEZTE ETA EKAR ITZAZUE ZUEN GURASOAK ERE!!