2015-11-26

Euskarak 365 egun


Datorren astean euskararen eguna dela eta, geure hizkuntzaren aldeko jarduerak nahiz euskarazko ekintza ugari datoz.Esaterako, Ibarrakaldu elkarteak bihar bertso saio ederra antolatu du beren "Herrien arteko XIX. folklore jaialdia"n antolatu duten ekimenen artean.

Bestalde, SASIBURU elkarteak eta Udaleko Euskara zerbitzuak ondoko hauek ere:


  • "Amertsen bila " erakusketa.
  • "Erdaldun berrien kluba" antzezlana.
  • "Euskararen ginkana"ren sari banaketa.
  • Bertso saioa: Andoni Egaña, Idoia Anzorandia, Asier Alcedo.
  • "Nortasuna" kontzertua.
  • Euskararen disko festa (haurrentzat).

  • Jarduera hauez gain, Hizkuntza Eskolak eta Beurko Bagatza jai batzordekoek ekintza gehiago antolatu dute, haien berri laster emango dizuegu.

2015-11-22

"ERDALDUNBERRIEN KLUBA" ANTZEZLANA



SASIBURU elkartekook beste antzezlan dibertigarria antolatu dugu euskararen eguneko bezperan:

"ERDALDUNBERRIEN KLUBA"  ANTZEZLANA

Irantzuren Klubean gutxi dira. Lau Katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, erdaldunberrien kluba delako eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldunberriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldunberria izatea?



NOIZ:   ABENDUAREN 2AN, ASTEAZKENA, ARRATSALDEKO 19:30EAN

NON:   SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (CLARA CAMPOAMOR).

2015-11-02

"URTAROAK VIVALDIREN BEGIETATIK " UMEENTZAKO ANTZEZLANA

SASIBURU elkartekoek umeentzako antzezlan bat antolatu dugu datorren asterako. Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika lanean oinarritutako antzezlana aurkezten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko antzezlan bat aurkezten dizuegu. Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren arteko uztardura egiten dugu antzezlan honetan, haurren ilusioa eta irudimena zabaldu nahian. 

Izan ere, urtaro bakoitzaren agerpena eta ezaugarriak azalduko dira, beti ere, argi beltzaren teknika erabiliz. Antzezteko teknika hau ez dago oso zabalduta Euskal Herrian zehar, baina aldiz, oso aproposa da haurrentzat, berari esker bi gauza ulertzera, identifikatzera eta sentitzera heldu ahal direlako: alde batetik, interpretatzeko era berezi eta original bat argi beltzaren bidez. Eta bestetik, musika klasikoak ematen dizkigun aukerak gure barnerarino sartzeko eta sentitzeko.



ZER: VIVALDIREN "LAU URTAROAK" UMEENTZAKO ANTZEZLANA


 NOIZ: AZAROAK-11, ARRATSALDEKO 18:00ETAN. 


 NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (CLARA CAMPOAMOR).

2015-10-27

ZUBEROAKO EPERRA IKASTOLAREN ALDE

 Barakaldoko LAGUNTASUNA dantza elkarteko lagunek ostera ere euskararen aldeko ekimen baten berri eman digute: 

 Zuberoako Sohütako "Eperra" ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak.Prezioa 40 eurokoa da. 
  Otarraren edukia hauxe da: •Ardi gazta (900 gr) •Eztia (500gr) •Ahate gibela (125 gr) •Bixkotx poltxa bat “artisanala” (200 gr). 

   Otarreak erosteko: 

Abenduaren 07a baino lehen sartu behar da dirua (40 €) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Laboral kutxa - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz. 

   Otarreak jasotzeko: Abenduaren 12an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. 
Eraman ordainketaren egiaztagiria. 

     Informazio gehiago: 

     Tf. 629455570 

LAGUNTASUNA - BARAKALDO   lagun@laguntasuna.eus

2015-10-19

Euskararen Ginkana 2015

Barakaldon Euskararen Ginkanako aurreko edizioak oso harrera ona izan zuen. Jende dezentek parte hartu zuen eta denak errepikatzeko gogoekin geratu ziren. Bada, jokoaren edizio berri bat prestatu dugu eta zuk jokatu behar duzu. Baita zure lagunek ere. Barre ederrak botako dituzu!



Ginkanaren ibilbidea, proba motak, arauak, sariak eta abar hemen zehazten dira:


Aurreko dokumentu atxikitua ikusteko arazoak badituzu, saiatu dokumentu osoarekin.

Abenduraren 3an, euskararen nazioarteko egunean, ginkanako irabazleak nortzuk izan diren iragarriko dugu. Parte hartzaileekin jaitxo bat ere ospatu nahi dugu sariak banatzen ditugunean.

Abendurarte denbora dezente dago eta beraz, ginkana hasita badago ere inolako arazorik gabe has zaitezke zu ere jokatzen. Jokatzen hasteko sasiburu.ginkana@gmail.com helbidera mezutxo bat bidali besterik ez duzu eta handik gutxira, lehen proba egiteko jarraibideak jasoko dituzu zure postontzian :-)

Probak zer nolakoan izango diren ideia bat har dezazun, hemen dituzu adibide pare bat:

1. adibidea
Zer deitu naizu?
2. adibidea
Zerrenda honetatik zein hitz dago lekuz kanpo?
  • Besarkatu
  • Ferekatu
  • Xuxurlatu
  • Laztandu
  • Ainguratu
  • Musukatu
  • Zurrupatu
  • Miaskatu
Egiguzu kasu, oso onddo pasatuko duzu eta. ANIMATU!

2015-10-10

IRRIPUINAK MARTINBERTSOREKIN


Beurko-Bagatzako jaiak laster hasiko dira, eta SASIBURU elkartekoek umeentzako jarduera bat antolatu dugu: 

" IRRIPUINAK MARTINBERTSOREKIN"

NOIZ: URRIAREN 19an, ASTELEHENA. ARRATSALDEKO 18:00etan.

NON: XAKE PLAZA (LUIS DE KASTREXANA KALEA).

2015-10-01

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Kaixooo lagunok!

Datorren asterako, urriak 7 asteazkena, Sasiburuko kideok, Eguzki elkartearekin batera, hitzaldi bat antolatu dugu, energia alternatiboei buruz.

GoiEner-ek, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak, gaur egungo eredu energetikoren alternatibak aurkeztuko dizkigu.

Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

"Gaur egungo energia alternatiboak"

NOIZ: URRIAK-7 , ASTEAZKENA , 19:30
 
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (Clara Campoamor)

Animatu eta hurbildu!!!

2015-09-23

Euskara zerbitzua



 Barakaldoko udaleko euskara zerbitzuak pare bat jarduera intereresgarri antolatu ditu:

Batetik, Bizkaiko Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean, hezitzaileei zuzendutako ikastaro bat antolatzea erabaki du. Ikastaro honetan (6 orduko formazioa) haur edo gazteekin lan egiten duzuen hezitzaileok (aisialdiko begiraleak, jantoki edo kirol monitoreak...) aukera izango duzue zuen esperientziak trukatzeko eta halaber, euskararen erabilera sustatzeko estrategiak eta baliabideak jasoko dituzue. Parte-hartzaile guztiek egiaztagiriajasoko dute. 

Ikastaroa euskara hutsean egingo da. Doakoa izango da, baina izen-eman behar da; beraz, interesatuek bidali parte- hartzeko fitxa, lehenbailehen: 

·             FAXez : 944789234
·             Posta elektronikoz: euskara@barakaldo.org



Bestetik, 
  • Euskara eta kirola - Athletic-eko jokalariekin berbetan
  • Irailak 30, 17,30ean
  • Clara Campoamor zentro zibikoa

Athletic-eko bi jokalari (Koikili Lertxundi eta Arrate Orueta) eta Euskal Telebistako aurkezle bat arituko dira berriketan ondoko gaiei buruz: kirola eta ariketa fisikoaren garrantzia, kirola eta emakumeak, kirol profesionala, euskararen presentzia eta erabilera kirol munduan ...

Amaieran argazkiak eta posterrak sinatuko dituzte eta eurekin argazkiak ateratzeko aukera ere egongo da.