2013-11-28

"Euskaraz bizi nahi dut" bizikletazko ekipazioa



 "Euskaraz bizi nahi dut" bizikletazko ekipazioa

ADI! "Euskaraz bizi nahi dut" bizikletazko ekipazioa probatu nahi izanez gero, modeloak eta neurriak Barakaldoko AEK-n egongo dira gaurtik, azaroak 28, datorren martitxenera arte, abenduak 3!!!!!!







ANIMA ZAITEZ ETA HURBILDU AEK-KO EUSKALTEGIRA, OLENTZERORAKO OPARI EDERRA IZAN DAITEKE BENETAN!!

2013-11-27

Euskararen nazioarteko eguna Barakaldon

Abenduaren 3a heltzear da eta ospakizun hau aitzakitzat hartuz Barakaldoko talde ezberdinok euskararekin lotutako ekitaldiak burutuko ditugu.

Aste batean zehar, Berbalagun, Barakaldoko HEO, Gazte bulegoa, Barakaldoko gazte asamblada eta Sasibururen eskutik, topaketak, bertso saioak, magoak, eta bideo emanaldiak ospatuko dira. Zatoz! Ospatu euskara gu guztiokin!

Euskaraz bizi nahi dut ekipazioa





AEK-ko barnetegi ibiltarikoek bizikletan ibiltzeko “Euskaraz bizi nahi dut” ekipazioa sortu dute!!!!!!!

Olentzerorako aproposa!!!!!!!!!!

Informazio guztia eta eskaera egiteko aukera http://ibiltaria.aek.org/webgunean aurkituko duzue!

Modeloak eta neurriak Barakaldoko AEK-n probatzeko aukera egongo da. Horretarako jarri harremanetan gurekin (sasiburu@gmail.com).

2013-11-26

Euskal Herriko altxorretan barrena



Laster  Euskararen eguna ospatuko dugu Euskal herri osoan, Barakaldon ere hainbat ekintza antolatu dituzte egun horren karira Barakaldoko zenbait elkartek eta erakundek. Horien berri apurka apurka emango dizuegu: oraingo honetan Barakaldoko Gazte asanbladak eta Sasiburu elkartearen elkarlanean prestatu dugu jarduera baten berri eman gura dizuegu:
Bideo-emanaldia / hitzaldia
EUSKAL HERRIKO ALTXORRETAN BARRENA   

Euskarazko 54 minutuko dokumental honek Arkaitz Astiazaran-ek 2013ko udaberrian Euskal Herri guztian zehar egindako 4400 kilometroko txirrindu bidaia kontatzen du, euskal musika anitzaz lagundurik eta ingurune bakoitzeko berezitasunak kontatuz; gure herrialdeko paisaia, tradizio, mendialde, animali, itsasalde, herri eta natur inguruneak erakutsiz. Guztira, 37 etapatan 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Berak, ibilbidean zehar motxilan zeraman bideo-kamerarekin hartutako irudiekin osatutako dokumentala da, oso aurrekontu eta baliabide xumeekin, baina gogo eta ilusio handiarekin egina. Asmoa, gure herrialdetik irten gabe eta modu xume batean zer nolako planak egin ditzazkegun ideiak ematea da; etxetik pauso batera askotan konturatzen ez garen altxor paregabeak bait ditugu. 
NOIZ: ABENDUAREN 9AN, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.

2013-11-24

Barakaldoko euskaldunon topaketa

 
Barakaldoko Berbalagunak eta eukaltzalekok orokorrean beste hitzordu bat daukagu aurki. Abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen eguna ospatuko da, baina Barakaldon pixka bat aurreratuko gara, zeren eta  abenduaren 2an elkartuko baikara.
 
 NOIZ: ABENDUAREN 2AN, ARRATSALDEKO 19:00ETAN.
 NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
19:00etan bakarrizketa, bideoa, aurkezpentxoa... 

Anima zaitezte eta hurbildu!!! Zuen zain egongo gara!!!

GAUR, EUSKARA PRAKTIKATU, BIHAR, EUSKARAZ BIZI!!!




2013-11-14

KANTU-POTEOA BARAKALDON

Barakaldoko AEK-ko kideek ekintza dibertigarria antolatu dute bihar,azaroak-15, ostiralean arratsaldeko 19:30etan: 

KANTU-POTEOA

 Zuk musika tresnaren bat jotzea gogoko baduzu musika tresna hori eramateko aukera izango duzu. Ekitaldia AEK-ko euskaltegitik bertatik abiatuko da.
Beraz, anima zaitez!! esan lagunei eta euskal festa polit batean parte hartzeko aukera izango duzu!!

2013-10-27

SABEL DANTZA TAILERRA


SASIBURU elkartekoek beste jarduera bat antolatu dugu: SABEL DANTZA  tailerra. Tailer honetan parte hartzeko interesa baduzu bidali iezaguzu mezutxo bat geure posta elektronikora:
sasiburu@gmail.com.
Geure ekintza guztiak lez tailer hau ere dohainik izango da; hori bai, plaza mugatuak dira.Ez pentsatu birritan eta eman hire izena.

2013-10-15

LAGUN ARTEAN KANTARI

 
 
HALADZIPO ELKARTEKOEK EKITALDI INTERESGARRIA ANTOLATU DUTE DATORREN URRIAREN 25EAN, GAUEKO 20:30EAN BARAKALDOKO ANTZOKIAN.

LAGUN ARTEAN KANTARI.

EKINTZA HONETAN HAINBAT BAKARLARI ETA MUSIKA TALDEK PARTE HARTUKO DUTE: SEIREN, RUAILLE-BUAILLE, GOZATEGI, KEPA JUNKERA BESTEAK BESTE.

ANIMA ZAITEZ ETA HURBILDU BARAKALDOKO ANTZOKIRA!!