2012-10-19

ERROMERIA SAN BIZENTEN


"Barakaldo Erromerian - 2012" programaren barruan, Laguntasuna Taldeak  erromeria bat antolatu du biharko, URRIAK 20.

Eguna: Urriak 20, larunbata.

Lekua: San Bizente Plaza
Ordua: 20:00-etan



ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!




2012-10-17

Berbalagunen aurkezpena Sestaon

Bihar, urriak-18, Sestaon Berbalagun proiektuaren aurkezpena  egingo da liburutegian.
Aurrera Ezkerralde euskalduna!!

2012-10-15

Arte eszenikoen egitaraua


Barakaldoko Kultur Etxekoek arte eszenikoen egitarau interesgarria antolatu dute Barakaldoko umeei zuzenduak, baita haiekin etorri gura duten senitartekoentzat ere.Antolatu dituzten jarduerak hainbat euskaraz dira.Jarduera hauek larunbatetan izango dira arratsaldeko 18:00etan. eta sarreren prezioak 3 eurokoak dira helduentzat eta 2 umeentzat, dagoeneko txartelak salgai daude. Lehenengo ekintza urriaren 20an izango da "Elurrezko panpinak" txotxongilo lanarekin.
Informazio gehiagorako jo ezazue Barakaldoko zentru zibikoetara.

2012-10-10

Euskararen ginkana

Datorren astean joko dibertigarri bat hasiko dugu e-mail bitartez izena ematen duten guztien artean. Barakaldon ezaugarri hauekin ospatzen den lehen ginkana da eta zuk jolastu behar duzu. Baita zure lagunek ere. Barre ederrak botako dituzu!



Ginkanaren ibilbidea, froga motak, arauak, sariak eta abar hemen zehazten dira:


Aurreko dokumentu atxikitua ikusteko arazoak badituzu, saiatu dokumentu osoarekin.

Abenduraren 3an, euskararen nazioarteko egunean, ginkanako irabazleak nortzuk izan diren iragarriko dugu. Sariak oso erakargarriak dira...

Abendurarte denbora dexente dago eta beraz, nahiz eta ginkana hasita egon, parte hartu zuk ere! Helbide honetara zure izen eta abizenarekin mezu elektroniko bat bidaltzea besterik ez duzu ginkanan sartzeko: Handik gutxira, lehen frogarako azalpena jasoko duzu zure postontzian :-) Froga egin nahi duzu? ANIMATU!

2012-10-06

DUO DENO BIKOTEAREN KONTZERTUA





Datorren asteko ostiralean,urriak-12, arratsaldeko 19:00etan betiko euskal abestien kontzertua entzuteko aukera izango dugu Beurko-Bagatzako jaien barruan.

HURBIL ZAITEZ ETA EUSKAL MUSIKA GOZA EZAZU!!

ZER: DUODENO BIKOTEA. EUSKAL KANTAK.
NOIZ: URRIAK-12, OSTIRALA, 19:00ETAN.
NON: SANTA TERESAKO PLAZAN.

2012-10-03

Umeentzako ipuin kontalaria

  
BEURKO-BAGATZA auzoko jaien barruan SASIBURU elkartekoek beste jarduera bat antolatu dugu umeentzat:
NOIZ: URRIAK-14, igandea.
ORDUTEGIA: 17:30 – 18:30
NORENTZAT: 3tik  8 urte bitarteko umeentzat.
NON: Santa Teresa elizaren aurrealdean.


              Iratxo bat da animazio-saio honen gida; bidaia luzea egingo du basoko zuhaitz zahar baten enborraren barruko aldetik herriraino.

              Euskal Herriko ahozko tradizio zaharreko pertsonaiak sartuko ditu narrazioan gutxika-gutxika; lamiak, iratxoak, sorginak, ipotxak, erraldoiak eta herensugeak...
.

              Beraz, anima zaitezte eta ekar ezazue zuen umea, primeran pasako dute eta Iratxo honekin!!.

2012-09-27

SESTAOKO EUSKAL JAIA

Aste honetan urtero legez Sestaoko Euskal jaia antolatu dute. Sestaoko euskaltzaleek hainbat ekitaldi gertatu dute;besteak beste: azoka, pailasoak, euskal ezkontza...
Badakizue, euskaraz ondo pasatu gura izatekotan hurbildu Sestaora eta euskal jaian murgil hadi!!


.



2012-09-20

Erromeria San Bizenten

Datorren larunbatean euskaraz bizi nahi dut lasterketako ekitaldiak amaitu ostean LAGUNTASUNA  elkartekoek beste jarduera bat antolatu dute San Bizenteko plazan "Erdizka lauetan" taldearen eskutik erromeria ederra.
 Ekitaldi hauetaz gain, gogoan izan datorren asteburuan Errontegiko jaiak izango direla hainbat urteren ostean.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU !!