2012-10-03

Umeentzako ipuin kontalaria

  
BEURKO-BAGATZA auzoko jaien barruan SASIBURU elkartekoek beste jarduera bat antolatu dugu umeentzat:
NOIZ: URRIAK-14, igandea.
ORDUTEGIA: 17:30 – 18:30
NORENTZAT: 3tik  8 urte bitarteko umeentzat.
NON: Santa Teresa elizaren aurrealdean.


              Iratxo bat da animazio-saio honen gida; bidaia luzea egingo du basoko zuhaitz zahar baten enborraren barruko aldetik herriraino.

              Euskal Herriko ahozko tradizio zaharreko pertsonaiak sartuko ditu narrazioan gutxika-gutxika; lamiak, iratxoak, sorginak, ipotxak, erraldoiak eta herensugeak...
.

              Beraz, anima zaitezte eta ekar ezazue zuen umea, primeran pasako dute eta Iratxo honekin!!.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina