2012-05-28
Lagun artean kantari
Datorren ostiralean, ekainak 1, LAGUNTASUNA elkartekoek San Bizente Auzoko kaleetatik arituko dira betiko Euskal Kantak abesten.
Laguntasunaren egoitzan da hitzordua arratsaldeko 20:00etan.
2012-05-23
Haladzipon datorren ikasturterako matrikula
Haladzipo Euskal musika tresnen eskolak datorren ikasturterako matrikula epea zabaldu du dagoeneko. Epea zabalik dago maiatzaren 31era arte.Urtero legez hainbat ikastaro antolatu dute: alboka, atabala, bateria, bibolina, txalaparta eta abar.
Anima zaitez eta matrikula egin ezazu.
Hementxe duzue elkartearen webgunea:
http://www.haladzipo.org/
2012-05-17
EMAN ZURE ZIZTADA BERRIAREN ALDE
BERRIA EGUNKARIAREN ALDEKO KANPAINARI BURUZKO HITZALDI IREKIA.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.
NOIZ: EKAINAK-5, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 18:30EAN
EMAN ZURE ZIZTADA!! HATOR!!
2012-05-15
Film laburren emanaldia
Datorren ostegunean, maiatzak 24, Caostica elkarteak bildu dituen euskarazko film laburrak emango ditugu. Saioa arratsaldeko zazpiretan hasiko da San Bizenteko kultur etxean.

2012-05-10
Mintza eguna 2012 Santurtzin
Mintza Eguna Santurtzin izango da aurten ekainaren 2an. Goizeko 11:00etan jaiaren hasiera izango dugu Santurtziko
portuan, eta egun osoko egitaraua prestatu dute Mintzalagunekoek.
Anima zaitez eta parte hartu jai honetan!!
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa
2012-05-07
Erromeria San Bizenten
LAGUNTASUNA elkartekoek beste erromeria bat antolatu dute datorren larunbaterako.
BARAKALDO ERROMERIAN 2012
MAIATZA: 2012ko maiatzak 12 (larunbata)
LEKUA: San Bizente Plaza
ORDUA: Arratsaldeko 20:00etan
Anima zaitez eta parte hartu!!
2012-05-04
ENKARTERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA
LARUNBAT HONETAN, MAIATZAK-5, ARRATSALDEKO 17:30EAN ENKARTERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETAREN FINALA IZANGO DUGU BARAKALDOKO SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
ANIMA HADI ETA HATOR GEURE ESKUALDEKO BERTSOLARIAK ENTZUTERA.
2012-04-29
EZKERRALDEKO EUSKAL AGENDA
Hemen daukazue maiatzeko euskal agenda geure ezkerraldean. Anima zaitezte eta parte hartu berbalagunen jardueretan!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




