2011-10-04

Ezkerraldeko urriko agenda

Geure eskualdean euskarazko hainbat jarduera burutuko diira hilabete honetan. AEK, Bai Esan, Mamarigako Kultur Etxea, Bagatzako Kultur Bilgunea eta  Sasiburu elkarteak besteak beste antolaturikoak.

2011-10-02

BERRITSU 11

BOLETIN HONETAN UDA BAINO LEHEN AIPATU GENITUEN ZENBAIT JARDUEREN BERRI ZEHATZA EMATEN DUGU.BAITA ERE, BEURKO BAGATZAKO JAIEN EGITARAUA ETA LAGUNTASUNA ELKARTEAK ANTOLATURIKO IKASTARO BATEN ZENBAIT XEHETASUN.


EZ LOTSA ETA EUSKARAZ MINTZA!!


2011-09-29

IÑAKI PERURENAREN HITZALDIA BARAKALDON





 SASIBURU elkartekoek  oso ekitaldi interesgarria antolatu dugu datorren asteko ostiralerako:

HARRI ETA HERRI  hitzaldia.  

2011ko urriaren 7an, arratsaldeko 19:30etan. 
                        San Bizenteko Kultur Etxean.


Iñaki Perurenak hitzaldi honetan harriak eman dion bizia edo harriarekin bizitzeko zentzua azalduko du.

 Harria munduan eta euskaldunok harritik kirola
 Gure beste harriak leizeak, margoak eta trikuharriak
 Gazteluak eta herri euskaldunok bere burujabetza babesten
 Harriak jasoaz beste bideak aurkitu
 Harriak jasotzeko izan duen filosofia, harriekin hitz egin, harriak lagun
 40 urteko harriekiko bideaz hitz egingo du
Hitzaldiaren hasieran bideo bat eskainiko du.

2011-09-28

DANTZAZALE 2011



LAGUNTASUNA Kultur Elkarteak dinamizatutako Euskal Dantza Tradizionaleko monitoreen formakuntzarako “DANTZAZALE-2011” proiektua, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean martxan jarriko da datorren urriaren 8an.

Ikastaro honek Dantza-monitoreen didaktikarako bi saioekin osatuko da. Saio hauek Mikel Díezek (Amaiur Taldea - Iruña) zuzenduko ditu.

Formakuntza saio hauek guztiek Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean izango dute beren 1. edizioa eta zuzendatuta daude bai 4-16 urteko ume-gazteei dantza tradizionala eta folklore erakutsi nahi duten guztioi baita Herri Kulturarekin interesatuta dagoen orori.

Parte hartzeko baldintza bakarrak gutxienezko 16 urte edukitzea eta DBH edo antzeko ikasketak izatea izango dira.

Ikasle kopurua 25koa izango da gehienez eta matrikulazio prezioa 30€koa pertsona bakoitzeko. Etortze-agiria emango da ikastaro amaieran.

Ikastaroan parte hartzeko interesaturik daudenak urriaren 2a baino arinago kontaktuan jarriko dira Elkartarekin honako e-postaren bidez laguntasuna@euskalnet.net edo ta 00-34-629455570 telefonoan.

 
 

2011-09-23

Ikastaroak Mamarigan


 
MAMARIGAKO KULTUR ETXEAK HAINBAT IKASTARO INTERESGARRI ANTOLATU DITU BESTEAK BESTE :
 
IPUIN KONTALARI.
- ETXEKO GARAGARDOA.
- EUSKARA HOBETZEN 
- BERTSOLARITZA 
- MIKRO FINANZIAZIOA
- LINUX 
- LEHEN SOROSPENAK 
- BRAILE 
- SEXUALITATEA 
- PATCHWORK 
-TXALAPARTA
- ERROMERIA DANTZAK.


 INFORMAZIO GEHIAGO HEKBIDE HONETAN:
kulturetxea.jimdo.com/

2011-09-21

Berbalagun





Beste ikasturte bat hasi dugu, eta  ezkerraldean  berriro berba lagun proiektuak ere bai. Anima zaitez eta hurbildu AEK-ko euskaltegietara informazioa eske.

2011-09-02

Filmak euskaraz



Zinezaleentzat euskarazko bi filma berri ikusteko aukera izango da Bilboko zine aretoetan asteburu honetan: "Arriya" eta " la  chanson de Roland".

Arriya

Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.

Alberto J. Gorritibereak Euskal Telebistan ematen ditu urteak zeregin desberdinetan murgilduta. “Eutsi!” izan zen bere lehenengo luzemetraia, 2007an estreinatua. Azkeneko urtetan bi dokumental idatzi eta zuzendu zituen“1908-2008 y sigo…”, Jorge Oteiza artistari buruz, eta “Flysch, Haitzen Hitza”, zientzian eta ingurumenean oinarritua.

" la  chanson de Roland"

Zaragozatik Frantziaruntz bueltan zela frankoen errege Karlomagnok Iruñea erre eta sakeatu zuen. Ondorioz mugaren bi aldeetako euskaldunak Orreaga inguruko mendietan elkartu ziren eta Pirinioetako malkarrak eta oihanak baliatuz armada handia kolpatu eta garaitzea lortu zuten.Film honetako zuzendaria Olivier Van der zee dugu.