2011-06-20

HALADZIPOKO KULTUR ASTEA



SAN BIZENTE AUZOAN HAINBAT JARDUERA ANTOLATU DUTE ASTE HONETAN:


Egunero   19:00etatik 19:30etara  MUSIKA AUZOAN ZEHAR, 19:30etan GAZTEENTZAKO JOLASAK  eta HELDUENTZAKO EKIMENAK

Astelehena: 
Triki / Ginkana / Hip hop erakustaldia 
 
Asteartea: 
Fanfarrea / Txalaparta / Dantza ikastaroa
 
Asteazkena : 
Txalaparta  & Txistua / Herri kirolak / Kantu Poteoa 
 
Osteguna:  SAN JUAN GAUA; hala dzipo+jai batzordea
19:00  Gaztelu puzgarria eta tailerrak 
19:15  Kale animazioa KUTTUN taldeko hankapaluekin. 20:00  Desioen tailerra: bakoitzak bere erritu txartela egiteko aukera izango du. 21:00  Erromeria 22:00  Txokolatada 22:30  "Sua eta malabareen zirkua" antzerki ikuskizuna KOBLAKARI taldearen eskutik. 23:00  Suaren dantza LAGUNTASUNA Dantza Taldearekin 23:45  Sua

Ostirala: 
Koroa / Elkarte topaketa + Dantza paseoa 


Anima zaitez eta parte hartu!!





2011-06-14

Araba euskaraz Laudion

Datorren ekainaren 19an Laudion Araba euskaraz ospatuko da. Aurtengo leloa hauxe da: " izan garelako, gara, garelako izango dira".
Aurrera Araba euskalduna!!


2011-06-03

11 BIDAIA LIBURU

Barakadoko AEK-koek oso ekintza aparta antolatu dute:
Jon Arretxeren 11 bidaia liburu  izeneko ikus-entzuneko
NOIZ: datorren ekainaren 14an, arratsaldeko 19:30etan.
NON: San Bizenteko kultur etxean.
HANTXE IKUSIKO DUGU ELKAR!!

2011-06-02

Ekaineko euskal agenda.

Ezkerraldeko Berbalagunek ekainerako prestaturiko euskarazko ekitaldien agenda hemen duzue.

Animatu eta parte hartu jardueretan.

SUKALDARITZA TAILERRA

Sasiburu elkartekook beste jarduera bat antolatu dugu: SUKALDARITZA TAILERRA. Ikastaro hau ekainaren zortzian hasiko da Gurutzetako Kultur Etxean arratsaldeko 18:30etan . Interesaturik egotekotan izena eman dezakezu AEK-ko euskaltegian edota  posta elektroniko hauetan:

sasiburu@gmail.com  edo berbaraka@hotmail.com

Anima zaitez sukaldaritza osasungarria ikasten euskaraz!!

2011-05-30

Euskal eskola publikoaren jaia

Hurrengo igandean, 2011ko ekainaren 5ean, Bilboko Arenalean ospatuko da Euskal eskola publikoaren jaia  Aurtengo leloa oso sinplea izango da: "Euskal Eskola Publikoaren Jaia: 20 urte".

2011-05-27

Ibilaldia Ondarrun

1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. 2011n Ondarroako eta Lekeitioko Ikastolek antolatuko dute Ibilaldia. 2011ko maiatzaren 29an Ondarroan dugu zita.

2011-05-25

"Aukera Gazteak" filma

Barakaldoko Gazte Bulegokoek beste euskarazko ekitaldi bat antolatu dute.
NOIZ: Maiatzak 29an, igandea, 
NON :Gazte Bulegoan.

ZINEMA EUSKERAZ
"Aukera Gazteak"                                             
Ordua: 17:30

Film  honetan espetxera  joan nahi ez duten zenbait gazteren kasuak azaltzen ditu. Hauek auzolan bat egin behar dute kartzela ekiditzeko. Beraz, orientatzaile baten pausoak jarraitu beharko dituzte. Auzolan honetan zenbait gauzaz jabetuko dira: maitasunaren garrantziaz, lagunak izatearen garrantziaz...